Emakundek gaitasun digitalari buruzko prestakuntza eskaintzen die emakumeen elkarteei

2021-11-04

Emakundek Emakumeak Sarean ekimenaren barruan emakume-elkarteei zuzendutako online prestakuntza-ikastaro batzuk antolatu ditu urrian eta azaroan hauek euren gaitasun digitala hobetzeko asmoarekin. Emakunderen ekimen hau 2011n sortu zen emakumeen eta/edo feministen elkarte eta federazioek beren proiektuetan muga teknologikorik ez izateko, beren gaitasun digitala hobetzen jarraitzeko eta egiten dituzten jarduerak zabaltzen laguntzeko.

Urte hauetan prestakuntza jaso dute izapidetze elektronikoan, Google tresnetan, sare sozialetan, bideokonferentzietarako programetan eta wordpres programan. Urrian prestakuntza jaso zuten sare sozialetan, eta azaroan zehar prestakuntza jasoko dute diseinurako Canva izeneko tresna digitalean.

Horrela, eten digitala murriztu, ahalduntze teknologikoa sustatu eta, azkenik, pentsamendu eta jarduera feministaren zabalkundea lagundu nahi da.

 
Euskadi, auzolana