Emakundek Gasteizen gertatutako emakume baten hilketa gogor salatu du eta hiritarrei euren gaitsezpena agertzeko deia egin die

2021-10-12

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Gasteizen gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei, bereziki bere semeei. Emakundek abian jarri du kasu honetarako protokoloa eta Gasteizko Udalarekin batera bihar eguerdiko 12etarako elkarretaratzea deitu du Gasteizko Plaza Berrian. Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Sailburuak, eta Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, bertan parte hartuko dute.  Goizean Gasteizko Udaleko bozeramaleen batzordea bilduko da.

Emakundek gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela eta dei bat luzatu die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko hiritar guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa delako

 
Euskadi, auzolana