Emakundek Generation Equality ekimena aurkeztu die enpresei eta udalei

generation_equalitu_aurkezpena.jpg

2021-06-03

Joan den apirilaren 26an Bilbon ekimenaren aurkezpen ofiziala egin ondoren, Emakunde NBE Emakumeak erakundeak Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako "Generation equality" nazioarteko proiektuaren sektorekako aurkezpen batzuk antolatzen ari da.  Euskadin ekimen hau erabiliko da Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Itun Sozial eta Herritarra lortzeko. Aste honetan Emakundek bi online saio egin ditu berdintasunaren arloko erakunde laguntzaileen bereizgarria duten enpresekin eta udalekin.

Saio horietan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak enpresei eta udalei egin nahi zaien ibilbideari buruzko informazioa eskaini die. Hala, erakunde bakoitzari konpromiso batzuk eskatzen zaizkio, hala nola, talde eragile bat sortzea, Beijingeko konpromisoei dagokienez erakundeak berdintasunaren arloan duen abiapuntua aztertzeko, azken 25 urteetan berdintasunean eman diren aurrerapen esanguratsuenak jasotzeko, etorkizuneko erronkak identifikatzeko eta helburu zehatz batzuekin konprometitzeko. Konpromiso horiek betetakoan, eragileak prest egongo dira berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarrean parte hartzeko.

 

 
Euskadi, auzolana