Emakundek zoriondu egin ditu atzo berdintasuna aldarrikatu zuten mugimendu feminista eta herritarrak

2021-03-09

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak mugimendu feminista zoriondu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira atzo Euskadiko hainbat hiri eta herritan egin ziren aldarrikapen ekitaldiak antolatzeagatik. Landaidak azpimarratu du deialdia egin dutenek ahalegin handia egin dutela Covid-19ren ondorioz bizi dugun osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurri guztiak betetzeko. Emakundeko zuzendariak zorionak eman dizkie atzo emakumeen eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzeko kalera irtetea erabaki zuten pertsona guztiei, baita hain egun garrantzitsua aldarrikatzeko beste modu batzuk aukeratu zituztenei ere, beren konpromisoagatik eta, espero zen bezala, osasun-neurriak errespetatzeagatik.

 
Euskadi, auzolana