Izaskun Landaida: "Berdintasun ezaren inertziari aurre egiteko tresnak behar ditugu"

2021-12-17

Gaur goizean, Emakundek antolatutako prestakuntza-jardunaldi bat egin da Lakuako Euskaldun Berri aretoan, laneko sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa lantzeko. Jardunaldia 400 pertsonek jarraitu dute, fisikoki bertan batzuk, eta online moduan beste asko. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gogorarazi du 2011. urtean Emakundek, enpresekin eta beste erakunde pribatu batzuekin egindako lanean antzemandako beharrari erantzunez, lan-eremuan sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuetan jarraitu beharreko prozedura-eredu bat prestatu zuela, eguneratu behar izan dena legedi berriaren arabera Protokolo eguneratua Emakunderen webgunetik deskarga daiteke:Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko dena

Landaidak mezu bat helarazi die enpresei: enpresan berdintasunaren aldeko neurriak hartu behar direla, "Desberdintasunaren inertzia oso handia delako eta horri aurre egiteko tresnak behar ditugulako". Tresna horien artean, adierazi duenez, laneko sexu-jazarpeneko eta sexuagatiko jazarpeneko egoerei aurre egiteko protokoloez gain, lanpostuak genero-ikuspegiarekin baloratzeko aukera ematen duten sistemak daude, ordainsari desberdinak jasotzen dituzten balio bereko lanik ez egoteko moduan; edo berdintasunari buruzko prestakuntza, enpresetan funtsezko tresna gisa.

 
Euskadi, auzolana