Maskulinitate eredu berriak eskolan lantzeko erronka aztertu du Emakundek Nahiko programaren barruan

Nahiko_2021-03-11__2_.jpeg

2021-03-11

  • Ibai Fresnedok emandako saioak jarraibideak ezarri dizkie irakasleei estereotipoak saihesteko eta berdintasunean aurrera egiteko

Emakundek bultzatutako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Nahiko hezkidetza-programak irakasleei zuzendutako topaketa bat egin du, maskulinotasun berria ardatz hartuta, eskolaren ikuspegitik.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Ibai Fresnedok emandako hitzaldia aurkeztu du, eta gizonak berdintasunean inplikatzeko helburuaren garrantzia azpimarratu du, eskolatik hasita. "Garrantzitsua da gure ikasleek gaztetatik barneratzea emakumeek eta gizonek eskubide berberak dituztela. Aske izan behar dute beren etorkizuna diseinatzeko, rolek eta estereotipoek ezarritako mugarik gabe ".

Izaskun Landaidak gogorarazi duenez, Emakunde aspalditik ari da lanean gizonak berdintasuna lortzen inplikatzeko Gizonduz ekimenaren bidez, "berdintasunerako bidean guztion ekarpena beharrezkoa delako".

Ibai Fresnedok, bere hitzaldian, eskolan kokatu du maskulinitatearen kontzeptua eta nagusi den ereduarekin lotutako rolak eta jokabideak errepasatu ditu. Maskulinitate berrietan aditua denak gizartean onargarriak diren eta eskola-jazarpen kasuak ekar ditzaketen faktoreak zalantzan jartzeko eskolak duen zeregina ere aztertu du. Horregatik, Fresnedok eskolaren programa pedagogikoaren barruan har daitezkeen estrategia batzuk diseinatu ditu, eta ikastetxe bakoitzean bizi diren maskulinitateak ikusaraztera animatu du, eraldaketa positiboa planteatzeko.

Nahiko Emakundek ikasleen arteko berdintasuna sustatzeko bultzatzen duen hezkidetza-programa da, balioetan oinarritutako hezkuntzaren bidez, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea du helburu.

 
Euskadi, auzolana