Emakundek hamabi sektoretan ematen den berdintasun ezari buruzko materialak eguneratu ditu

i_D_I.JPG

2022-01-27

 

Emakundek gure gizarteko hamabi sektore ezberdinetan ematen den berdintasun ezari buruzko materialak eguneratu ditu. Material sektorial horiek generoaren araberako eraginari buruzko txostenak egiten dituzten EAEko Administrazio Publikoko langile guztientzako bereziki zuzenduta daude, eta, honez gain, baliagarriak izan daitezke hainbat sektoretan genero desberdintasun nagusiak identifikatzeko interesa duten pertsona guztientzat. Han jasotzen da emakumeen eta gizonen presentziari, baliabideak eskuratzeari, parte-hartzeari, gizarte-arau eta balioei eta berdintasunaren arloko arau eta aginduei buruzko informazioa. Material sektorialak Emakunderen webgunean kontsulta daitezke, honako lotura hauetan:

 

 
Euskadi, auzolana