Emakundek tokiko eremuan berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Turinen

webinar.jpg

2022-05-30

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak tokiko gobernuetan berdintasunari buruzko nazioarteko jardunbide egokiei buruzko online mintegian parte hartu du. Torino Cittá per le Donne-k antolatu du mintegia, eta Turingo Udalak babestu du.

Mintegiaren helburua zen toki- eta eskualde-eremuan jardunbide egokiak trukatzea, toki-gobernuen jardueran berdintasuna zeharka txertatzeko inspirazio-iturri izan zitezen, bai eta sareak eta elkarlana sustatzea. Emakundek toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lan aitzindaria ezagutarazi du, EUDELekin eta EAEko udalekin lankidetzan. Emakunderekin batera, Italiako Udalerrien Elkarteko, Bartzelona, Umea (Suedia) eta Turingo udaletako eta Montrealgo Emakumeen Kontseiluko ordezkariek parte hartu dute.

Informazio gehiago hemen: https://www.torinocittaperledonne.org/

 
Euskadi, auzolana