Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta eta idazkari nagusi Josune Irabien Hondarribian izan dira gaur Jaizkibel konpainiari eta bertan emakumeek berdintasunean parte-hartzeko aldarriari babesa emateko. Gainontzeko erakundeekin batera Santa Maria Parrokiaren eskaileretan konpainia berdinzaleari harrera egin dion Elgarrestak azpimarratu du urte gehiegi geldirik daraman gatazka desblokeatzeko aurten egiten ari diren keinuen garrantzia, eta, ildo horretan, positibotzat jo du "lehen aldiz Jaizkibel herriko korporazioak hartzea". Emakundeko zuzendariaren ustez, "agertoki berri bat irekitzen ari da", eta espero du "keinu berritzaile hori Hondarribiko jaietan emakumeek berdintasunez parte hartzea bermatzeko urratsak ematen jarraitzeko motor bihurtzea". Elkarrizketarako gune eta zubiak irekitzen dituzten keinu guztiak baloratzen ditu Emakundek, eta, uste du harrera instituzionalarekin "Jaizkibel konpainiari eta emakumeek festan berdintasunez parte hartzearen aldeko aldarrikapenari aitortza" egiten zaiola.
Emakundek positibotzat jo du Jaizkibeli Udalak lehenbizikoz harrera egitea eta emakumeek berdintasunean parte har dezaten urratsak ematen jarraitzeko eskatu du
Argitalpen-data: