BEIJING+25ETIK BERDINTASUNAREN ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDE HERRI ITUNERA
Eskerrik asko Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herrialdeko Itunarekin bat egiteagatik eta urrats bat harago emateagatik, zure erakundean hausnarketa-prozesu bat abian jarriz. Jarraian, Generation Equalityk eskaintzen digun eta Euskadira egokitu dugun metodologia errazten dizugu, berdintasunarekiko konpromisoan beste urrats bat emateko eta, horrela, berdintasunaren lorpena bizkortzeko aukera emango duten dinamikak sortzeko.
Lan-prozesu honetan, Beijing-en printzipioetan oinarritutako ibilbide arautu bat eskaintzen dizuegu. Ibilbide hori lau urratsez osatuta dago: zuen erakundean ekimenaren talde eragile bat sortzea, zuen esparruan azken 27 urteetan izandako berdintasun-aurrerapenak ebaluatzea, egungo egoeraren diagnostikoa egitea eta hemendik 2026ra bitartean Herri Itunaren hamar esparruetako zein erronkekin konprometitzen zareten zehaztea.
Eskerrik asko proiektuarekin bat egiteagatik, berdintasuna talde-lana delako eta, berdintasuna lortzeko, behar-beharrezkoa delako gizarte osoaren ekarpena, baita zuen erakundearena eta hau osatzen duten pertsonena ere.