Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana
Zein da helburua?
Euskal erakunde publiko desberdinek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren kontuetan sustatu behar dituzten lan ildoak ezartzea, benetako berdintasunean aurreratzea lor dezagun bai ekonomia, kultura, gizarte-bizitzaren bai bizitza politikoaren esparru guztietan.
EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana (PDF, 700 KB)
Nork garatzen du?
Plana Emakundek egiten du (Emakumearen Euskal Erakundea) eta horren ezartzearen eta emaitzen ebaluaketaren arduraduna da.
Zergatik egiten da?
Legez, Eusko Jaurlaritzak legealdi bakoitzean plan berri bat onartu behar du. VI. Plan honek 4 urtetako iraunaldia du.
Zeintzuk izan dira plana eraikitzeko urratsak?
- 2013ko URTARRILA – MARTXOA Emakunderen pertsonal teknikoak Planaren egitura zehazten du.
- 2013ko MARTXOA -MAIATZA Ekarpenen bilketa, EAEn berdintasun politiken arloan dauden berdintasunaren koordinazio egitura desberdinengandik. 5 lan-bilera tekniko.
- 2013ko EKAINA – UZTAILA Sail Arteko Batzordetik eta Emakunderen Zuzendaritza Kontseilutik igarobidea.
- 2013ko IRAILA Agerpen publikoa (planaren sozializazioa). Parte hartzeko gune baten dinamizazioa (wordpress), 3 tailerren garapena gazteekin, elkarteekin eta aholkularitza enpresekin, adituei elkarrizketak eta ekarpenen online bilketa.
- 2013ko URRIA – ABENDUA Jasotako ekarpenen balorazioa, aldaketak egitea, Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluak eta Gobernu Kontseiluak baietsitako behin betiko plana egitea eta, azkenik, Plana Eusko Legebiltzarrera bidaltzea.
Nola antolatzen da?
Planak bi atal berezituak ditu:
- Berdintasunaren aldeko gobernantza hobetzeko neurriak. Erakundean bertan eta Euskal Administrazio Publikoaren funtzionamenduan, berdintasunaren printzipioa sustatzeko eta integratzeko 13 neurri.
- Berdintasun gaietan esku-hartze ardatzak. Berdintasunaren kontuetan 3 lehentasunezko esparru, 8 programa espezifikokin.
I. ardatza Beharrezkoa den balio-aldaketa eta emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta soziala sustatzea
- 1. programa. Balioak aldatzea
- 2. programa. Ahalduntze pertsonala laguntzea
- 3. programa. Ahalduntze kolektiboa laguntzea
- 4. programa. Ahalduntze soziala eta politikoa laguntzea
II. ardatza Gizarte-antolakuntza erantzukidean aurreratzea
- 5. programa. Erantzukidetasuna eta denboraren erabilera berriak
- 6. programa. Kontziliazio erantzukidea
III. ardatza Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea
- 7. programa. Sentsibilizazioa eta prebentzioa
- 8. programa. Detekzioa eta arreta