Berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeria ezaren printzipioa defendatzea sektore pribatuan
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio sexuagatiko bereizkeria-egoeretan herritarrak defendatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin sustatzea 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena (deskargatu PDF) agintzen duenaren arabera.
Funtzioak
- Ikerketak egitea, ofizioz edo alderen batek eskatuta, sektore pribatuan sexuagatik zuzeneko edo zeharkako bereizkeria gertatu dela uste bada, halako bereizkeria-egoerak argitzeko.
- Negoziazio-bideak eta gomendioak ematea pertsona fisiko nahiz juridikoei, sektore pribatuan gertatzen diren sexuagatiko bereizkeria-egoerak edo -ekintzak zuzentzeko, eta emandako gomendioen jarraipena egitea, betetzen diren ikusteko.
- Herritarrei aholku ematea, sektore pribatuan sexuagatiko bereizkeria-egoerak gertatzen direnean.
- Jazarpen sexistaren kasuak errazago konpontzeko bitarteko izatea.
- Egiten dituen jardueren eta ikerketen berri ematea, eta lege honetan xedatutakoari jarraikiz, txostenak eta irizpenak egitea.
- Lan-administrazioko agintaritzarekin lankidetzan jardutea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan bereizkeriaren aurkako lan-arauak betetzen diren begiratzeko.
Arlo pribatuan sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-egoera dela-eta jo dezakezu Emakundeko zerbitzu honetara, aholkularitza eskatzeko, kexa bat adierazteko edota egoera jakin bat jakinarazteko, esate baterako:
- Lan-deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada.
- Emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute.
- Hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia-bizitzari buruzko galderak egiten badituzte.
- Haurduntza adierazi ondoren kontratua amaitzen badiote emakume bati.
- Sexu-objektu gisako emakumeen irudiak publizitate-helburuekin erakusten badira.
- Elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik.
- Eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen badiote norbaiti.
- Emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada.
- Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada.
- Kirolari dagokionez, parte hartzeko mugarik jartzen bada edo tratu txarragoa ematen bazaie emakumeei.
- Balio bereko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino soldata txikiagoa ematen bazaie.
- Edozein pertsonak, elkartek edo erakundek.
- Ustezko diskriminazio-egoera jakin batek eragiten dion edozein pertsonak.
- Helburuen artean tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zaintzea duen edozein erakundek.
- Edozein nazionalitateko, bizilekuko edo lege-gaitasuneko pertsona guztiek.
- Organo judizialek, alderdi interesdunak proposaturik sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa alegatzen den prozedura judizial batean badaude (prozesu penaletan izan ezik).
Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (*)
*Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da. Hitzordua hartzeko 945 01 65 50 telefonora deituta.
E-mail bidez: zuzenean idatz iezaguzue (emakunde.defentsoria@euskadi.eus) edo Eskabide-orria jaits ezazue, bete ezazue, aldaketak gorde itzazue eta bidal iezaguzue (metodo horrek ez du datu sentikorrak igortzeko bide guztiz segurua bermatzen).
Posta bidez: (datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, Eskabide-orria bete eta inprima dezakezu posta arrunt bidez bidali baino lehen).
EMAKUNDE Manuel Iradier Kalea, 36 01005 GASTEIZ
Deskargatu Word formatuan (DOCX)
1. Bete ahal dituzun arlo guztiak
- Eskabide-orria betetzeko behar diren datuak:
- Eskatzailea (eskaera egiten duenaren datuak)
- Noren kontra (salaketa egiten duenari buruzko datuak, behar denean betetzeko soilik)
- Eskaera (eskaeraren arrazoia, eta egoeraren deskribapena)
- Erantsitako dokumentazioa**
- Estatistika helburuetarako eskaera egiten duenaren datuak
**Eskabide-orriak dokumentazioa eransteko aukera ematen du, honetarako dokumentazioa eskaneatu eta eskabide-orriarekin batera bidali.
2. Eskabide-orria betetakoan, gorde egindakoa. Menu-ko Gorde honela aukeraren bidez.
3. Bidali gordetako dokumentua eta eransten den dokumentazioa (baldin badago), honako helbidera: emakunde.defentsoria@euskadi.eus
Eskaera-inprimakiaren bitartez jo dezakezue guregana, eta adieraziotakoaren arabera, erantzun egokiena emango dizuegu. Eskatu nahi duzuena zehaztea garrantzitsua da: aholkularitza, arazoa jakinaraztea guk ikertzeko eta diskriminaziozkoa ote den argitzeko, alderdiei konponbide-neurriak proposatzea, eta abar. Emakundekhonela sailkatzen ditu eskaerak:
- KONTSULTA: Emakundek sektore pribatuko tratu-berdintasunaren eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-ezaren eskubideari buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu, heltzen dion kasu bakoitzean..
- KEXA: Sexu-arrazoiengatik diskriminaziozkoa izan daitekeen egoera batean zaudetela uste baduzue, kexa adieraz dezakezue eta Emakunderi ikerketa bat hasteko eska diezaiokezue.
- SALAKETA: Sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-ekintza edo -egoera jakinaraz diezaioke Emakunderi edozein pertsona, erakunde edota elkartek. Salaketa aurkezten duen pertsonaren edo pertsonen nortasuna adierazi behar da salaketan, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa ustez eragiten duten ekintzen kontaketaz, eta, ahal bada, ustezko erantzuleen nortasunaz gain. Arrazoitutako eskaera bat egiteak ez du Emakunde lotesten. Hau da, salaketa baloratu ondoren Defentsa Erakundeak ikerketa-prozesua ofizioz has dezake, edo ez.
- BIDEA IZATEA: Emakunderi jazarpen sexista edota sexu-arrazoiengatiko jazarpen kasu bat jakinarazten bazaio, sektore pribatuari zein publikoari dagokiola ere, erakundea bidea izan behar da arazo hori konpontzeko.
- IRIZPENA: Sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa alegatzen den edozein prozedura judizialetan, Emakunderi txosten espezializatua eskatzea proposa diezaioke alderdi interesdunak Auzitegiari (kasu penaletan izan ezik).
Herritarren berdintasun eskubideen defentsa eremua
- 2022 (PDF, 1 MB)
- 2021 (PDF, 500 KB)
- 2020 (PDF, 1 MB)
- 2019 (PDF, 500 KB)
- 2018 (PDF, 1 MB)
- 2017 (PDF, 1 MB)
- 2016 (PDF, 1 MB)
- 2015 (PDF, 539 KB)
- 2014 (PDF, 209 KB)
- 2013 (PDF, 232 KB)
- 2012 (PDF, 143 KB)
Defentsoria
- Familia-etxeko zerbitzuan diharduten langileen oinarrizko araudia (PDF, 1 MB)
- Genero berdintasuna lan hitzarmenetan (PDF, 2 MB)
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak erakunde horri buruz ireki den hausnarketarako gunera egindako ekarpenak (PDF, 134 KB)
- Elkarte gastronomikoen garrantzia eta eragina gizartean (PDF, 3 MB)