Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketaren tramitazioa

2020an, lehenengoz urtarrilaren 28an eta ondoren azaroaren 17an, Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketaren lege-proiektua onartu zuen. Izapidetzea 2019ko martxoaren 6an hasi zen aurreproiektuaren lehen zirriborroa Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan aurkeztu zenean. Indarrean dagoen Berdintasunerako Legearen aldaketa horren bidez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako "hizki larriz idatzitako herrialde-politika eta -ituna" ahalbidetu nahi da, hura indartzeko eta testuinguru sozial eta arauemaile berriaren ondorioz sortutako behar eta erronka berrietara egokitzeko. Horietatik nabarmendu daiteke euskal ordenamendu juridikoa egokitzeko beharra 2014an Europako Kontseiluak hartutako Istanbuleko Hitzarmenera. Hitzarmen hori 2014an sartu zen indarrean Espainiako Estatuan.

 

Euskadi, auzolana