Covid-19 eta Emakume eta Gizonen berdintasuna

COVID-19aren krisiak nabarmen aldatu ditu agenda eta lehentasun politiko eta sozialak, eta politika publiko guztiak birbideratu behar dira lehentasun horiei erantzuteko. Ildo horretan, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan hartzea, epe labur, ertain eta luzean hartzen diren neurriak, bai emakumeentzat, bai gizonentzat, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen eta inor atzean utz ez dadin, Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasotako konpromisoari jarraituz.

Testuinguru horretan, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kasuetarako arreta-zerbitzuen funtzionamendua bermatzea da lehentasunetako bat, bai eta biktima guztiek zerbitzu horiek eskuragarri izatea ere, haien aniztasuna kontuan hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu horiek funtzionatzen ari dira, eta Emakunde, inplikatutako gainerako erakundeekin lankidetzan, erakundeen erantzuna koordinatzen ari da arlo horretan, bai eta horri buruzko informazioa zabaltzen eta herritarren eskura jartzen ere.

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan beharrezkoa eta premiazkoa den erantzunaz gain, nazioarteko eta Europako erakunde nagusiek eta bestelako erakundeek pandemiari emandako erantzunean genero-ikuspegia modu integralean txertatu beharra adierazi dute, eta horren inguruan gomendioak eta dokumentuak argitaratu dituzte.

Jarraian, material horietako batzuk biltzen dira.

 

EMAKUNDE

Albisteak

Estatuko eta EAE-ko erakundeak

BE-Emakumeak

PNUD

UNFPA

Bestelako baialbideak (ingelesez)

Euskadi, auzolana