Berdintasunerako klausulak, onuradun izateko betekizunetan

 

Orrialde honetan, onuradun izateko betekizunak zehazten eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Diru-laguntzarako deia egin duen organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Oinarri arautzaileen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin, lurralde-eremuaren arabera antolatuta.

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek oinarri arautzaileen testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

ONURADUN IZATEKO BETEKIZUNEN KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"7. artikulua.- Betekizunak egiaztatzea.
Laguntza-eskabidearekin batera -curriculum europarra II. eranskinean argitaratzen da- agiri hauek ere aurkeztuko dira:
b)  Laguntza eskatzen den prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, emakumeen kontrako indarkeria, etab.) eskatzaileak duen esperientzia egiaztatzea."
"3.–  Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
g) Eskatzailearen zinpeko aitorpena, sexuarengatiko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik  ez jaso izana biltzen duena, betiere Euskal Autonomia  Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikuluan xedaturikoari jarraiki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren  18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik Seigarrenean duen idazkuntzaren arabera.
Berdintasun Planaren kopia 250 langiletik gorako enpresa bada. "

Araba: Gasteizko Udala

"Administrazio-bidean edo bide penalean zigortua eta laguntza publikoak eskuratzeko aukeratik apartatua ez egotea, ezta horretarako ezgaitzen duen inongo legezko debekuren menpe ere, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu arrazoiengatiko diskriminaziotzat jotzen diren egintzen ondorio direnak barne."

Gipuzkoa: Donostiako Udala

"2. Elkarte onuradunak:
Diru-laguntza jaso ahal izango dutenak:
- Irabazi asmorik gabeko emakume-elkarteak, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuaren barruan daudenak.
- Elkarte mistoak, baldin eta emakumeen idazkaritza badute, edo ordezkaritza edo funtzionamendu autonomoko beste edozein organo, eta horren helburua baldin bada elkarteen mugimendu mistoan emakumeen parte-hartze aktiboa sustatzea eta proiektuak edo ekintzak egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat elkartetan: auzoan, kulturan, kiroletan, hezkuntzan, gizartean eta abarretan. Organo horren izaera, helburuak eta funtzionamendu autonomoa argi azalduko dira elkartearen estatutuetan, eta bere eraketa efektiboa ere behar bezala egiaztatuko da."

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana