Berdintasunerako klausulak, lehiatzeko debekuan

 

Orrialde honetan, lehiatzeko debekua zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Diru-laguntzarako deia egin duen organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Oinarri arautzaileen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin, lurralde-eremuaren arabera antolatuta.

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek oinarri arautzaileen testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

LEHIATZEA DEBEKATZEKO KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"3. artikulua.– Eskatzaileen betekizunak.
Eskabidea egiteko unean, eskatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
d) Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penalik zein administrazio-zehapenik, eta ez izatea horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz. "
"4.- Kasu  hauetan, laguntza-eskariei  ezezkoa  erantzungo zaie, beti:
– Gizon-emakumeen arteko berdintasuna dela-eta, dena delako antolakundeak lan-hitzarmenean ez baldin baditu   Langileen Estatutuan eta gizon-emakumeen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legean agintzen  diren betebeharrak betetzen,
– Dena delako antolakundeak estatutuetan edo helburuetan irizpide baztertzailerik baldin badu,
– Antolaketan edo funtzionamenduan inor sexuaren  arabera baztertzen badute, edo erabakietan baztertzen  badute inor sexuaren arabera."
"2. artikulua.- Entitate onuradunak.
Sexu-bereizkeria dela-eta bazterkeria egiteagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, zigorrak ezartzen duen epean. Ezin izango dute parte hartu, orobat, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki debeku horrekin zehatutakoek."
"2. artikulua.– Onuradunak
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituen pertsonak, eskabideak aurkezteko epean edo, bestela, 2011ko urtarrilaren 1ean, ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko ditu:
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude)."
"4.- Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden pertsona fisikoek ezin izango dute agindu honetan arauturiko laguntzen deialdian parte hartu, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoarekin ados (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa)."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"1.3. 1.3. Laguntza lerro bakoitzerako zehaztutako baldintzak eta betekizun orokorrak betetzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak izango dira foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradunak.
1.3.4 1.3.4. Eskatzaileak ez edukitzea ez administrazio zehapenik ez zigor zehapenik sexu bereizkeriagatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera."
"3.- Hauek ez dira erakunde onuraduntzat joko:
- OLOko 13. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 24(2) artikuluan xedatutakoaren arabera beren onarpen edo funtzionamendu prozesuetan sexuagatik diskriminatzen duten elkarte eta erakundeak.
- Sexu diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalen bat izan duten pertsona fisiko eta/edo juridikoak, kasuan kasuko epean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 3 (1) artikuluan xedatutakoarekin bat eta Emakume eta Gizonen arteko benetako Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"3. Ezingo dira onuradun izan emakumeen eta gizonen arteko  aukera -berdintasunaren printzipioen aurkakoak diren xede, harrera -sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoak."
"2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzia batean daudenak ezingo dira izan oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun.
4.- Kanpoan geratzen dira:
Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira:
c) Sexuaren araberako rolak eta estereotipoak betikotzen laguntzen duten ikus-entzunezko produktuak, eta, oro har, aktiboki nahiz pasiboki orientazio sexista erakusten dutenak."

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana