Berdintasunerako klausulak, organo instruktorearen edo ebaluatzailearen osaeran

 

Orrialde honetan, organo instruktorea edo ebaluatzailea zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Diru-laguntzarako deia egin duen organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Oinarri arautzaileen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin, lurralde-eremuaren arabera antolatuta.

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek oinarri arautzaileen testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

ORGANO INSTRUKTOREAREN EDO EBALUATZAILEAREN OSAERAREN KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"3.– Balorazio-batzorde bat eratuko da; batzorde hori Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hiru teknikari profesionalek —teknikari bat zuzendaritza bakoitzeko— osatuko dute, bai eta Zerbitzu zuzendariak izendatutako beste teknikari batek ere; horien guztien zereginak hauek izango dira: batetik, aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, dekretu honen 7. artikuluan ezarritako kuantifikazio-irizpideak aintzat hartuta; eta, bestetik, dagokion zuzendariari aurkeztu beharreko ebazpen-proposamen bat egitea. 4.- Balorazio-batzordearen barruan gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia orekatua bermatuko da, eta bete egingo da, beraz, 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, 23. artikuluan arautzen duena."
"Hautaketa-batzordea osatzerakoan, ahaleginak izango dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egon dadila bermatzeko.  Ondorio horretarako, ordezkaritza orekatua izango da sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza baldin badu. Edozein sexuari dagokionez, aurrean adierazitako ehunekoa betetzea ezinezkoa edo oso zaila gertatzen bada, ezintasuna edo zailtasun hori zurituko da hautaketa-batzordea osatzen duten aditu biak izendatzen dituen Ebazpenean."
"5.- Batzordea osatzerakoan gizonen eta emakumeen parte-hartzea orekatua izango da eta partaide guztiek trebetasun, gaitasun eta prestakuntza egokiak bildu beharko dituzte. Horretarako, lau kide baino gehiagoko epaimahaian, sexu bakoitza gutxienez % 40 ordezkatzen denean ordezkaritza orekatutzat jotzen da."

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana