Berdintasunerako klausulak, diru-laguntzaren xedean

 

Orrialde honetan, diru-laguntzaren xedea zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Diru-laguntzarako deia egin duen organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Oinarri arautzaileen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin, lurralde-eremuaren arabera antolatuta.

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek oinarri arautzaileen testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

KLAUSULEN EREDUAK, XEDEAREN DEFINIZIOAN

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"Agindu honen helburua da diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko."
"Ebazpen honen helburua hauxe da: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beherago zehazten diren erakunde, elkarte eta fundazioei –irabazte-asmorik bakoak badira– emateko diru-laguntzak arautzea eta euretarako deialdia egitea: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo egintza konkretuak gauzatzea, 2017. urtean zehar; betiere, aurrekontuan kontsignatutako kredituek ezartzen dituzten mugen barruan, eta Erakundearen xede eta helburuekin bat etorriz; bestek beste:  EAEko, bizitza politiko, ekonomiko eta sozialaren arloetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egiazkoa eta eragingarria lortzea; sexuen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea; berdintasuna osotasuna egitez eta zuzenbidez  galarazten duten eragozpenak ezeztatzea, eta Euskadin emakumearekiko diskriminazio-era guztiak kentzea."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"Deialdiaren xedea da norbere lurralde eremuan berdintasun politikak bultzatu, programatu, ebaluatu eta haietaz aholku emateko berdintasuneko teknikarien kontratazioak sortutako gastuetan diruz laguntzea. Hori guztia, publizitate, gardentasun, norgehiagoka, objektibitate, berdintasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioei jarraituz."

Araba: Gasteizko Udala

"Elkarte feministak eta emakume-elkarteak sendotzen laguntzea, ikuspegi feminista edo genero-ikuspegi argia duten proiektuak finantzatuz. Helburu berarekin, entitatean bertan emakumeen partaidetza aktiboa sustatzeko eta beren jarduera eremuan —kirola, hezkuntza, arlo soziala, kulturala eta abar— genero-berdintasunerako proiektu edo jarduerak egiteko sortutako espazio bat duten entitate mistoen proiektuak sustatzea."

Bizkaia: Bizkaiko Foru Aldundia

"Irabazteko asmorik gabeko erakundeek 2015eko aurrekontuko ekitaldiaren barruan emakume eta familia kolektiboa lagundu eta gizarteratzeko egindako jarduerak -betiere haien estatutuetan jarduera horiek ematea jasota dagoenean- sustatu eta/edo bultzatzea da oinarri arautzaile hauen xedea."

Bizkaia: Bilboko Udala

"Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak, berdintasunaren eta genero-indarkeria erauztearen eremuan, diru-laguntza ildo honetarako deia egin du 2018rako: genero-indarkeria prebenitzeko ekimenak; deialdiaren helburua da Bilboko Udalerrian emakumeen kontrako indarkeriaz sentsibilizatzea eta/edo hura prebenitzea."
"Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak, berdintasunaren eta genero-indarkeria erauztearen eremuan, diru-laguntza ildo honetarako deia egin du 2018rako: kontziliazioa eta erantzukidetasuna sustatzeko ekimenak; deialdi horren helburua da denboraren erabilerak orekaz banatu daitezen laguntzea, etxeko lanetan eta pertsonen zaintzan emakumeen eta gizonen erantzukidetasuna sustatuz, eta aitatasun arduratsua sustatuz, emakumeek eta gizonen erabat parte hartu dezaten bizitzaren esparru guztietan, Bilboko udalerrian."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emango dira emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jarduketetarako; zehazki, hauei emango zaizkie:
1) Udalei –banaka edo hainbat udal elkarrekin aurkeztuta– eta mankomunitateei, proiektu estrategikoak gauzatu ditzaten emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken esparruan (I. eranskina).
2) Emakumeen elkarteei eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburua duten irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako entitateei, Gipuzkoako Lurralde Historikoan elkartegintza bultzatzen eta emakumeen partaidetza soziala indartzen dutenei (II. eranskina)."

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana