Berdintasunerako klausulak, adjudikazio-irizpideetan

 

Orrialde honetan, adjudikazio-irizpideak zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Kontratazio-organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Pleguen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin. Pleguak lurralde-eremuaren eta tipologiaren arabera antolatzen dira (obrak, zerbitzuak, hornidurak).

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek pleguaren testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

ADJUDIKAZIO-IRIZPIDEEN KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromisoak, kontratuaren xede diren prestazioei dagokienez, erakunde horren komunikazioa genero-ikuspegiduna izatea eskatzen du. Hau da, erabiltzen diren hizkerak eta irudiek sexismorik gabeak behar dute, eta gobernu-ekintzaren ikuskerak, berriz, inklusiboa eta zabala behar du; horretarako, ekintza horretan emakumeen eta gizonen partaidetza sartuko da, kualitatiboki eta kuantitatiboki, eta emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea eta estereotiporik gabea transmititzen dela zainduko. Izan ere, bada lehentasunezko helburu bat: kontratu honen babesean garatzen diren eduki mediatikoek gizarte-errealitatearen arabera proiektatu dezatela emakumeen eta gizonen irudia (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, 26.3 artikulua)."
"Balorazio-irizpideen artean, neurri espezifikoak daude parte-hartzeko prozesuaren fase guztietan gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua sustatzeko, eta prozesuan zehar gizonen eta emakumeen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak biltzeko. (5 puntu)."
"b) - Irizpideak, balio-iritzi bat egin beharra dakartenak aplikatu ahal izateko: - Proposamenaren kalitatea, zehaztasun-maila eta kontratuaren xedearekiko duen egokitzapena: Haztapena: 30 puntu.
- Bereziki, kontratu honen xede diren azterlanetan eta txostenetan genero-ikuspegia sartzeari dagokionez egiten diren hobekuntza-proposamenak baloratuko dira."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"Berdintasunari buruzko prestakuntzari 12 puntura arte emango zaizkio. Halaber, puntu 1 emango zaie “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” aitorpena duten enpresa lizitatzaileei (Emakundek emandako aitorpena), eta, aipatu kasuan egon gabe ere, “Berdintasuna Enpresan” bereizgarria duten enpresa lizitatzaileei (Berdintasun Ministerioak emandako bereizgarria). Enpresa edo entitate adjudikaziodunak sexismorik gabeko hizkera erabili behar du sortzen den dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan; emakumeen kontrako diskriminazio edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar ditu, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta askotariko rolak edo genero-identitateak sustatzen dituztenak. Enpresa adjudikaziodunak 250 langile baino gehiago baditu, 3/2007 Legean aurreikusitako Berdintasun Plana diseinatu duela eta benetan aplikatu duela egiaztatu beharko du. Orobat, enpresa adjudikaziodunak sexu-jazarpenetarako edo sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa egiaztatu beharko du."

Araba: Gasteizko Udala

"Genero-berdintasunaren irizpideak sartzea (gehienez, 5 puntu) KLAUSULA:
Ordutegi-malgutasuna, prestakuntza praktikoan, lanlekuetan:
- 5 puntu: Baldin eta konpromisoa hartzen bada lanlekuetan praktikak egiteko ordutegia mendekoak kargura dituzten parte-hartzaileek eskatutako ordutegira moldatzeko, lanlekuak irekitzeko ordutegiaren barruan.
- 0 puntu: Konpromisorik ezean."

Bizkaia: Arrigorriagako Udala

"Ziurtagiriak edo aitorpenak, berdintasunaren edo euskararen gaietan edo entitate sozial moduan. Ziurtagiri bakoitzeko 0,33 puntu; puntu 1 arte, gehienez ere."

Bizkaia: Bilboko Udala

"2.5. Politikak: % 5 2.5.2. Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboak kontratatzeko politikak, kontraturako aurreikusita daudenak. 2.5.2.1. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak. 2.5.3 Genero-ikuspegidun politikak, kontraturako. 2.5.3.1. Tarteko agintariak, emakumeak 2.5.3.2. Emakumeek okupatutako zuzendaritza-postuak. 2.5.3.3. Beste batzuk."

Bizkaia: Ermuko Udala

"Aukera  berdintasun  gaietan  eta  jarduerak  gauzatzeko genero politikan laguntza teknikoa emateko Bizkaiko Foru Aldundiaren «Parekatuz» proiektuaren barruko homologazioa egiaztatzea: 10 puntu."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"9. Esleitzeko irizpideak
“Genero   ikuspegia   sartzea   aurkeztutako proposamenean,    eta  errekonozituta  egotea emakumeen  eta  gizonen  berdintasunerako lankidetza erakunde gisa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 41. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz: %5."
"Genero   ikuspegia   sartzea   aurkeztutako proposamenean,    eta  errekonozituta  egotea emakumeen  eta  gizonen  berdintasunerako lankidetza erakunde gisa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 41. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz: % 5."

Gipuzkoa: Debako Udala

"j) Bestalde,    aurkeztutako    proiektu    edo eskaintzan genero-ikuspegiak duen integrazioa   eta   emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken edo jarduketen garapenean  izan  duten  ibilbidea  baloratuko da. Esaterako, hizkera eta irudi ez sexisten erabilera egokia bermatzea idatzi eta dokumentuetan, dituen langileen artean emakume eta gizonen kopurua orekatua izatea, genero gaietan jardunbide egokiak egitea...etab."

Gipuzkoa: Donostiako Udala

"Balorazioan kontuan hartuko da zenbat egun izango diren, zenbat taldek parte hartuko duten eta emakumeen eta/edo ezarpen-maila apalagoko diziplinak zenbateraino bultzatuko diren."

 

BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUK

Andaluziako Autonomia Erkidegoa: Jaén

"A la empresa que oferte un mayor número de contratos a tiempo completo y de duración coincidente con la ejecución de la obra o servicio que incremente la contratación de mujeres, se puntuará con 4,20 puntos (correspondiente al 12% de puntuación del apartado)."

Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa: Guadalajara

"El licitador recibirá la siguiente puntuación si se compromete a contratar, al menos, a un empleado de los siguientes colectivos desfavorecidos: Madres solteras con hijos a su cargo 1 punto."

Madrilgo Autonomia Erkidegoa

"3.-Políticas de igualdad hasta 20 puntos. Se valorará la aplicación por parte de la empresa de diferentes aspectos del principio de igualdad de trato y de oportunidades en el acceso al empleo, en la formación y en la promoción profesional, según lo inspirado por la Ley 3/2007 para la igualdad efectiva de hombres y mujeres, puntuándose de la siguiente forma:
1. Por la existencia e implantación en la empresa de un Plan de Igualdad pactado con los representantes legales de los trabajadores: 5 puntos.
2. Presencia equilibrada de hombres y mujeres Máximo: 10 puntos.
Sobre la totalidad de la plantilla de la empresa: 3 puntos.
Entre los distintos grupos y categorías profesionales: 2 puntos.
En los órganos de dirección de la empresa: 5 puntos 3. Por ostentar el Distintivo Igualdad en la Empresa otorgado por alguna administración pública (de acuerdo a lo regulado en el Real Decreto 1615/2009): 5 puntos. "
"A la empresa que oferte mayor número de contratos a tiempo completo o parcial y de duración coincidente con la ejecución de la obra, que incremente la contratación de mujeres, se le otorgarán 5 puntos."

Valentziako Erkidegoa: Castelló

"Criterios sociales de adjudicación: Se puntuara de 0 a 10 puntos, distribuyéndose dicha puntuación en atención a los siguientes criterios:
* Contratación para la ejecución del contrato de un mayor número de personas con formación en igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres de los coordinadores generales del programa de actividad y/o de los monitores/as previstos para la ejecución del contrato. La valoración se efectuara otorgando 1 punto por cada persona con formación en esta materia igual o superior a 20 horas, hasta un máximo de 5 puntos.
* Contratación para la ejecución del contrato de un mayor número de mujeres víctimas de violencia de género. Se puntuara de 0 a 3 puntos, a razón de 0,5 puntos por cada mujer víctima de violencia de género que se comprometa a contratar. A tal efecto se podrá solicitar la colaboración del Servicio de Igualdad de Oportunidades para la preselección de mujeres víctimas de violencia de género.
* Contratación para la ejecución del contrato de un mayor número de mujeres en puestos de responsabilidad que se concretan en las tareas de coordinación técnico- administrativa generales del proyecto. Se puntuara de 0 a 2 puntos, a razón de 1 punto por cada mujer que se comprometa a contratar para realizar las funciones de coordinadoras generales del proyecto. "

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana