Berdintasunerako klausulak, exekuzio-baldintzetan

 

Orrialde honetan, exekuzio-baldintzak zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Kontratazio-organoari dagokio klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Pleguen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin. Pleguak lurralde-eremuaren eta tipologiaren arabera antolatzen dira (obrak, zerbitzuak, hornidurak).

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek pleguaren testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

EXEKUZIO-BALDINTZEN KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak Administrazioarekin hitzarmenak egiten edo Administrazioaren laguntzak jasotzen dituzten entitateei ezartzen dizkien betebeharrak onartzea:
- Behartuta daude beren langileekin tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta diferentziarekiko errespetuaren printzipioak betetzera (3. art.).
- Beren jardueretan genero-ikuspuntua txertatu behar dute, ekintza positiboa egin eta sexuaren araberako rolak eta estereotipoak erauzi (3. art.).
- Beren zuzendaritza-organoetan eta kide anitzeko organoetan, emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatu behar da, emakumeek zein gizonek gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokia dutela (23. art.).
- Genero-ikuspegidun estatistikak eta azterlanak egin behar dituzte, eta datuak sexuaren arabera bereizita aurkeztu (16. art.).
- Sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabili behar dituzte, euskarri orotan (18.4 art.)."
"33.2. Gizarteratzea eta laneratzea lortzeko, exekuzio-baldintza bereziak: 33.2.1 Enpresa adjukidaziodunak konpromiso hau hartzen du: kontratatutako prestazioa exekutatzeko hartuko dituen langileen artean, gutxienez % 20 langabetuak izango dira, enplegua lortzeko zailtasun handiak dituztenak. Laneratze-ehunekoa zenbatzeko, kontratua exekutatzeko behar diren langileen guztizko kopurua hartuko da kontuan, bai enpresa kontratistari dagokionez, bai azpikontratistei dagokienez.
33.2.2 Hauek dira enplegua lortzeko zailtasun handienak dituztenak:
b) 30 urtetik gorako emakumeak, kontratazio hau lehenengo lan-esperientzia dutenak, bai eta bost urte lanik gabe egon ondoren kontratatu direnak ere (lan-bizitzako txosten batekin egiaztatu beharko da). d) etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeak, hots, indarkeria fisikoa edo psikikoa jasan duten emakumeak, indarkeria baliatu dutenak baldin badira ezkontidea, antzeko afektibitate-harreman baten bidez egonkorki loturik egon den pertsona, aurreko ahaideak, ondorengo ahaideak edo nebak; betiere, gertakari horiek egiaztatu egin beharko dira, epai kondenatzaile baten bidez edo biktimaren aldeko urruntze-agindu baten bidez, edo, salbuespenez, Ministerio Fiskalaren txosten baten bidez, non adierazten den salatzailea, babes-agindua tramitazioan dela, aipatu indarkeriaren biktima izateko zantzuak daudela.
33.3.- Exekuzio-baldintza bereziak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako:
33.3.1 Kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu behar du, hala tratuan nola enplegua lortzeko aukeran, sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, kontratua azkentzean, ordainsarietan, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, eta lanaldiaren iraupenean eta antolaketan. Halaber, kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak behar diren neurriak jarriko ditu lanean ari direnei bizitza pertsonala, familiarra eta laborala uztartzen laguntzeko.
33.3.2 Halaber, 10 langile baino gehiagoko enpresa kontratistek edo azpikontratistek neurriak hartu behar dituzte kontratua exekutatuko duten emakumezko langileek sexu-jazarpenik eta sexuan oinarritutako jazarpenik paira ez dezaten, eta neurriak hartzen dituztela bermatu behar dute; hala nola, jardunbide egokien kodeak prestatu eta zabaldu behar dituzte, informazio-kanpainak eta prestakuntza-ekintzak egin eta prozedura zehatzak ezarri, jazarpenak saihesteko eta jazarpena jasan dutenek aurkeztutako salaketak edo erreklamazioak bideratzeko.
33.3.3 Kontratua exekutatzeko langile berriak kontratatu behar badira eta enpresa kontratistak edo azpikontratistak desoreka badauka emakumeen eta gizonen artean, kontratua exekutatzeko, eta gauzatzen den aldi osorako, emakume bat kontratatu beharko du edo, behintzat, emakume bat aldi baterako kontratatuta badu, mugagabe kontratatu beharko du. Langile-zerrenda desorekatua izango da langile guztien artean emakumeak % 40 baino gutxiago badira."
"Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 16. artikulua (estatista eta azterlanei buruzkoa) betez, genero-ikuspuntua txertatuko da kontratuaren xedea egiterakoan. Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikulua aipatzen da: EAEko botere publikoek ez dute hizkera sexista erabiliko, ez zuzenean, ez beste pertsona edo entitate batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan."
"Kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu behar du, hala tratuan nola enplegua lortzeko aukeran, sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, kontratua azkentzean, ordainsarietan, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, eta lanaldiaren iraupenean eta antolaketan. Halaber, kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak behar diren neurriak jarriko ditu lanean ari direnei bizitza pertsonala, familiarra eta laborala uztartzen laguntzeko.
Halaber, 10 langile baino gehiagoko enpresa kontratistek edo azpikontratistek neurriak hartu behar dituzte kontratua beteko duten emakumezko langileek sexu-jazarpenik eta sexuan oinarritutako jazarpenik paira ez dezaten, eta neurriak hartzen dituztela bermatu behar dute; hala nola, jardunbide egokien kodeak prestatu eta zabaldu behar dituzte, informazio-kanpainak eta prestakuntza-ekintzak egin eta prozedura zehatzak ezarri, jazarpenak saihesteko eta jazarpena jasan dutenek aurkeztutako salaketak edo erreklamazioak bideratzeko.
Kontratua exekutatzeko langile berriak kontratatu behar badira eta enpresa kontratistak edo azpikontratistak desoreka badauka emakumeen eta gizonen artean, kontratua exekutatzeko, eta gauzatzen den aldi osorako, emakumea kontratatu beharko du edo, behintzat, emakume bat aldi baterako kontratatuta badu, mugagabe kontratatu beharko du. Langile talde desorekatua izango da langile guztien artean emakumeak % 40 baino gutxiago badira."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"8. Kontratistaren betebeharrak. Igorritako dokumentu guztietan hizkera sexistarik erabiliko ez dela bermatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraituz. Lege horren babesean, eta oro har egiten den lanean, argitaratzen diren irudietan pertsonak ez dira giza duintasun handiagoz edo txikiagoz agertuko sexua dela-eta, ez dira sexu objektu soil gisa agertuko, ez da erabiliko estereotipo sexistarik, eta sexu-dibertsifikazioa eta genero-rol eta -identitateena bultzatuko da."
"20. Berdintasunerako neurriak. Enpresa adjudikaziodunak, lanak egiten dituen bitartean, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko bideratuta dauden eta aplikatzekoak diren neurri guztiak beteko ditu; bereziki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotakoak."

Araba: Gasteizko Udala

"Dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako diskriminazioa edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta genero identitate eta rolen pluraltasuna sustatzen dutenak. Kontratuaren diseinuak eta exekuzioak genero-ikuspuntua izan behar dute diagnostikoan, helburuetan, jardueretan eta ebaluazioan. Era berean, azken justifikazioan kontratazioaren genero-inpaktuari buruzko txosten labur bat jaso beharko da; hor jasoko dira adierazleak, zerbitzuaren erabiltzaileen edo onuradunen datuak sexuaren arabera bereizita, eta aplikatutako berdintasun-neurrien eraginkortasuna."
"Baldin eta karatulan ezarrita badago egokia dela kontratu honetan gizarteratze eta laneratzea gauzatzeko baldintza bereziak sartzea, enpresa adjudikaziodunak konpromisoa hartuko du gutxienez % 20 langile hartzeko enplegua lortzeko zailtasun handiak dituzten langabeen artean. Ezertan eragotzi gabe pleguaren karatulan gerora gehiago zehaztea, honako hauek hartuko dira enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonatzat:
- Guraso bakarreko familien 45 urtetik beherako emakume titularrak, gutxienez 6 hilabetez langabe daudenak eta langabezian inskribatuta daudenak. Arlo horretan eskumena duen erakundeak egiaztatuko du hori; LANBIDEK, EAEn.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakume langabeak. Genero-indarkeriaren egoera gizarte-zerbitzuek edo instantzia judizialek egiaztatuko dute; langabezia-egoera, berriz, arlo horretan eskumena duten erakundeek (EAEn, LANBIDEk)."

Bizkaia: Bizkaiko Foru Aldundia

"Kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu behar du, hala tratuan nola enplegua lortzeko aukeran, sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, kontratua azkentzean, ordainsarietan, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, eta lanaldiaren iraupenean eta antolaketan."
"Enpresa lizitatzaileek ez dute hizkuntzaren erabilera sexistarik egingo proposamenak prestatzerakoan eta lantzerakoan. Enpresa adjudikaziodunak, kontratua indarrean dagoen bitartean, ez du hizkuntzaren erabilera sexistarik egingo behin betiko ezein dokumentu idatzi edo digitaletan, eta, gainera, datuak sexuaren arabera bereizi beharko ditu pertsonei buruzko edozein estatistiketan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean 2.3 artikuluaren babesean, artikulu horretan adierazten baitira zer printzipio orokor bete behar diren."
"Erkidegoko politikak betetzen direla zainduko da une oro; bereziki, Europako kofinantzaketaren publizitate, kontratazio publiko, aukera-berdintasun eta ingurumenaren arloan."
"Kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu behar du, hala tratuan nola enplegua lortzeko aukeran, sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, kontratua azkentzean, ordainsarietan, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, eta lanaldiaren iraupenean eta antolaketan."
"Enpresa lizitatzaileek, sormen-proposamenak egiten eta aurkezten dituztenean, bai eta kontratuaren iraunaldian ere, genero-berdintasuna sustatzeari buruz legeen ezarritakoa hartu beharko dute kontuan, hizkuntza eta irudiak sexismorik gabe erabiliko dituzte, eta estereotipo sexistarik gabeko eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen dituzten materialak eta jarduerak egingo dituzte."

Bizkaia: Bilboko Udala

"Kontratistak honako hauek bermatu beharko ditu: dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntza ez sexista erabiliko dela, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro saihestuko dela, eta irudi jakin bat sustatuko dela, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna,  eta genero identitate eta rolen pluraltasuna. Kontratistak lege hauetan ezarritako printzipioak eta betebeharrak konplitu beharko ditu: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Eusko Legebiltzarrarena (4/2005 Legea, otsailaren 18koa) eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoa (3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa). 250 langile baino gehiago dituen enpresa kontratistak egiaztatu beharko du emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana duela, eta plan horrek Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Legeak ezarritakoa jasotzen duela."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"2.B. Betebehar sozialak:
1.- Enpresa adjudikazioduna, prestazioa egiterakoan, behartuta dago lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak aplikatzera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera. Neurri horien artean, nahitaez, berdintasun-plan bat egitea eta aplikatzea jaso behar da, enpresa adjudikaziodunak halako planik ez badu 250 langiletik behera edukitzeagatik, eta, beraz, 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluaren arabera horretarako behartuta ez egoteagatik. Berdintasun-planean, beste neurri batzuen artean, aukera-berdintasuna sustatzeko ekintzak jaso behar dira, gai hauetarako: okupaziorako sarbidea, sustapena eta prestakuntza, sailkapen profesionala, ordainsariak, lan-denboraren antolamendua (lan-bizitza, pertsonala eta familiarra uztartzeko) eta sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa. Plan hori gehienez ere 4 hileko epean egin behar da, kontratua esleitzen denetik hasita, eta aipatu lege organikoaren ezarritako edukia izan beharko du.
2.- Enpresa kontratistak, eta, hala badagokio, azpikontratistak behar diren neurriak hartu behar ditu, kontratu hau exekutatuko duten langileen bizitza pertsonala eta/edo familiarra uztartzen laguntzeko.
3.- Kontratua exekutatzeko langile berriak kontratatu behar badira eta enpresa kontratistak edo azpikontratistak desoreka badauka emakumeen eta gizonen artean, kontratua exekutatzeko, eta gauzatzen den aldi osorako, emakume bat kontratatu beharko du edo, behintzat, emakume bat aldi baterako kontratatuta badu, mugagabe kontratatu beharko du. Langile talde desorekatua izango da langile guztien artean emakumeak % 40 baino gutxiago badira."
"e) Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egitea sortzen diren agiri eta euskarrietan. f) Generoaren ikuspegia kontuan izatea kontratua egikaritzean sortzen  diren txosten, idatzi, datu bilketa, estatistika eta abarretan."
"Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egitea sortzen diren agiri eta euskarrietan. Generoaren ikuspuntua kontuan izatea kontratuaren exekuzioan sortzen diren txosten, idatzi, datu bilketa, estatistika eta abarretan."
"e) Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egitea sortzen diren agiri eta euskarrietan. f) Generoaren ikuspegia kontuan izatea kontratua egikaritzea sortzen diren txosten, idatzi, datu bilketa, estatistika eta abarretan."
"Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egitea sortzen diren agiri eta euskarrietan. Generoaren ikuspegia kontuan izatea kontratuaren exekuzioan sortzen diren txosten, idatzi, datu bilketa, estatistika eta abarretan."

 

BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUK

Aragoiko Autonomia Erkidegoa: Zaragoza

"1.- Toda la documentación, publicidad, imagen o materiales de todo tipo deberán utilizar un lenguaje no sexista, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad y pluralidad de roles e identidades de género.
2.-Las empresas con plantilla superior a 250 personas, deberán acreditar el diseño y aplicación efectiva del Plan para la Igualdad de mujeres y hombres previsto en la Ley 3/2007 de 22 de marzo, para la Igualdad Efectiva de Mujeres y Hombres.
3.-En todo caso, y siempre que sean necesarias nuevas contrataciones, sustituciones y/o se produzcan bajas, la empresa adjudicataria se compromete a contratar a mujeres y, en función del número de contrataciones, éstas se realizarán en un porcentaje superior, al menos en cinco puntos, al porcentaje medio señalado en el último trimestre para el sector de actividad concreto por la encuesta de población activa del I.N.E.
4.-La empresa adjudicataria garantizará la adopción de medidas para prevenir, controlar y erradicar el acoso sexual, por razón de sexo u orientación sexual.
5.-En la elaboración de memorias e informes que la entidad licitadora deberá presentar con motivo de la ejecución del contrato, todos los datos estadísticos sobre las personas beneficiarias o usuarias y sobre el personal que ejecute el contrato, deberán estar desagregados por sexo y edades, estableciendo porcentajes, de forma que pueda conocerse la población sobre la que incide el contrato.
6.-La empresa adjudicataria deberá realizar durante la ejecución del contrato como mínimo tres acciones nuevas en materia de conciliación de la vida personal, familiar y laboral dirigidas a la plantilla adscrita a su ejecución, que podrán pertenecer a uno o más de los bloques detallados en el apartado 3.5.1.f) de la Instrucción relativa la incorporación de cláusulas sociales de género en los contratos celebrados por el Ayuntamiento de Zaragoza, sus Organismos Autónomos y Entidades del Sector Público Empresarial. Antes de finalizar el contrato, la empresa adjudicataria deberá aportar al Responsable del contrato un informe detallado sobre todas las actuaciones realizadas; sin la presentación del mismo no se podrá dar por finalizado el contrato. Este informe se realizará según el Modelo incluido en el Anexo IV a este Pliego. "

Nafarroako Foru Erkidegoa

"28. Condiciones especiales de ejecución. Será condición de ejecución del contrato a que se refiere este pliego las previstas en la cláusula novena del presente pliego. Así mismo el adjudicatario deberá aplicar medidas destinadas a promover la igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres, la diversidad étnica, adoptando así medidas de conciliación de la vida laboral con la familiar, así como reservar, en su caso, algún puesto de trabajo a personas en riesgo de exclusión que estén inscritos en el dispositivo municipal de empleo, que gestionan el Servicio Social de Base de Villalva con el fin de promover el empleo de personas con dificultades particulares de inserción en el mercado laboral, y a contratar al menos un 5% de personas discapacitadas, siguiendo las instrucciones contenidas en las Directivas Comunitarias."

Kataluniako Autonomia Erkidegoa

"Relaciones Laborales: a) Contratación de mujeres y hombres en un 50%."

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana