Gidaliburua: gizonen eta emakumeen berdintasunerako klausulak, kontratuetan, diru-laguntzetan eta hitzarmenetan

 

Orrialde honetan, Emakunderen Gidaliburua aurkezten da. Gidaliburuaren bidez, laguntza eman nahi da berdintasun-klausulak idazteko eta horiek kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen prozedura administratiboan sartzeko. Honako hauek jasotzen ditu:

  • Arrazoibide juridikoa, klausulak zuzen aplikatzeari eta horiek parte hartzen duten guztientzat dakartzaten onura sozialei buruz.
  • Administrazioek klausulak sartzerakoan aurre egin beharko dieten oztopoei buruzko diagnostikoa eta irtenbideak.
  • Metodologia, klausulak idazteko eta onartzeko eta proposamenak aztertzeko.
  • Kontuan hartu beharreko gomendioak.
  • Klausula-ereduak eta horiek kontratazio publikoan aplikatzeko adibideak.

Dokumentuan sartzeko, klik egin  ondoren datorren estekan.

Beste gidaliburu batzuk kontsultatu nahi badituzu informazio gehiago izateko berdintasun-klausulei buruz eta beste gizarte- edo ingurumen-klausula batzuei buruz, klik egin hemen.

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana