Berdintasunerako klausulak, kaudimen teknikoan

 

Orrialde honetan, kaudimen teknikoa zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Kontratazio-organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Pleguen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin. Pleguak lurralde-eremuaren eta tipologiaren arabera antolatzen dira (obrak, zerbitzuak, hornidurak).

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek pleguaren testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

KAUDIMEN TEKNIKORAKO KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"Betekizunen artean, egiaztatu egin behar da kontraturako jartzen dituzun langileak badutela prestakuntza emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrari buruz (gutxieneko prestakuntza: ikastaro bat edo batzuk –aurrez aurre edo on line–, gutxienez 50 ordukoak) eta/edo esperientzia dutela emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-ekintzak garatzen (sei hilabeteko lan-esperientzia gutxienez); alderdi horiek egiaztatzeko, titulazioa eta/edo lan-esperientzia espezifikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da."
"Kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu behar du, hala tratuan nola enplegua lortzeko aukeran, sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, kontratua azkentzean, ordainsarietan, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, eta lanaldiaren iraupenean eta antolaketan. Halaber, kontratua exekutatzerakoan, enpresa kontratistak edo azpikontratistak behar diren neurriak jarriko ditu lanean ari direnei bizitza pertsonala, familiarra eta laborala uztartzen laguntzeko. Halaber bermatuko da hamar langiletik gorako kontratistek edo azpikontratistek neurriak hartu dituztela sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko, kontratua exekutatzen dabiltzan langileen artean. Kontratua exekutatzeko langile berriak kontratatu behar badira eta enpresa kontratistak edo azpikontratistak desoreka badauka emakumezko eta gizonezko langileen artean, kontratua exekutatzeko eta gauzatzen den aldi osorako, emakumea kontratatu beharko du edo, behintzat, emakume bat aldi baterako kontratatuta badu, mugagabe kontratatu beharko du."

Bizkaia: Bizkaiko Foru Aldundia

"Enpresa adjudikaziodunak, kontratua indarrean dagoen bitartean, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo du edozein behin betiko dokumentu idatzitan edo digitaletan, eta datuak sexuaren arabera bereiziko ditu pertsonei buruzko edozein estatistiketan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluaren babesean."

Bizkaia: Bilboko Udala

"Kaudimen teknikoa eta/edo profesionala: Gutxienez eskatzen diren kaudimen-betekizunak: 2.- Kontratura exekutatuko duten lantaldeak osaera eta esperientzia hau izango du: koordinatzaile bat, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gutxienez 180 orduko prestakuntza duena (ikastaroak, masterrak, etab.), eta antzeko programak edo zerbitzuak koordinatzen gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatua duena."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"Jarduna gidatuko duten printzipioak eta irizpideak bat etorriko dira lege hauetan ezarritakoarekin: 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa; 27/2003 Legea, uztailaren 31koa, Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duena; 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, eta gainerako lege xedapen lotesleak."

 

BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUK

Madrilgo Autonomia Erkidegoa

"b) Solvencia económica y financiera y solvencia técnica y profesional, en su caso: Solvencia técnica o profesional: 1) Según el artículo 67, apartado c), de la LCSP: Se presentará una relación en la que deberán figurar al menos tres trabajos análogos al presente (asesoría a empresas para la implantación en sus organizaciones de planes de igualdad), y al menos uno de los trabajos deberá incluir la impartición de formación específica en materia de igualdad dentro del ámbito empresarial. 2) Según el artículo 67, apartado b), de la LCSP: Entre el personal de la empresa, especialmente si va a participar en el contrato, deberá acreditarse la presente de, al menos, 10 personas que hayan recibido formación específica en igualdad de oportunidades en el ámbito empresarial, mediante la aportación del correspondiente certificado expedido o visado por el órgano competente."

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana