Berdintasunari buruzko legedia

 

Kontratazio publikoan emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak sartzeko, oinarri zorrotz bat behar da, klausulak aplikatzeak eta betetzeak dakartzan onurei dagokienez ez ezik, klausulen legezkotasunari dagokionez ere bai.

Orrialde honetan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako legeak daude, bai Estatukoak, bai EAEkoak, eta horietan, politika publikoetan genero-ikuspuntua sartzeari buruzko xedapenak jasotzen dira.

Legedi honetako artikuluetan oinarriak jarri dira kontratazioari buruzko araudi espezifikoan berdintasun-klausulak sartzeko, eta horrekin aukera ematen zaio administrazioari genero-arrakala deuseztatzeko eta zuzentzeko neurriak hartzen dituzten pertsona edo entitate lizitatzaileak lehenesteko.

 

ESPAINIA

"Lege honen artikuluetan, xedapen hauek zehazten dira berdintasun-klausulei dagokienez:
• Ekintza positiboak (11. art.).
• Genero-berdintasunaren printzipioaren zeharkakotasuna administrazio publikoen jarduera guztietan (15. art.).
• Berdintasuna diru-laguntza publikoen balorazioan sartzeko aukera, oinarri arautzaileetan jasota (15. art.).
• Hizkuntzaren erabilera ez-sexista (14.11 art.).
• Datuak sexuaren arabera bereiztea (20. art.).
• Kontratuetan exekuzio-baldintza bereziak ezartzeko aukera, lan-merkatuan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko (33. art.)."

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

"Lege honen artikuluetan, xedapen hauek zehazten dira berdintasun-klausulei dagokienez:
• Botere publikoek onartutako ekintza positiboak, sexuan oinarritutako desberdintasunak deuseztatzeko eta murrizteko (3. art.).
• Datuak sexuaren arabera bereizteko betebeharra (16. art.).
• Genero-ikuspuntua txosten, azterlan, ikerketa eta estatistiketan (16. eta 3.4 art.).
• Genero-ikuspuntua txertatzea diruz lagundu beharreko proiektu/zerbitzuan eta/edo proiektua exekutatuko duten langileen artean (16. eta 3.4 art.).
• Hizkuntzaren erabilera ez-sexista (18.4 art.).
• EAEko administrazio publikoei aukera ematea diru-laguntzetan eta kontratuetan genero-ikuspuntua sartzea baloratzen duten irizpideak jartzeko (20.2 art.).
• EAEko botere publikoek ezin izango dute inolako diru-laguntzarik edo laguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzaileak diren jardueretarako (3.1 art.).
• Ezin zaie inolako laguntzarik eman kideak aukeratzeko prozesuan edo lan-jardunean sexuan oinarrituta diskriminazioa eragiten duten elkarteei edo erakundeei (24.2 art.).
• Deialdietara ezingo dira aurkeztu sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatik zigor administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisikoak edo juridikoak (azken xedapenetako seigarrena)."

  

Atzera joan

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana