Berdintasunerako klausulak, kontratuaren xedean

 

Orrialde honetan, kontratuaren xedea zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Kontratazio-organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Pleguen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin. Pleguak lurralde-eremuaren eta tipologiaren arabera antolatzen dira (obrak, zerbitzuak, hornidurak).

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek pleguaren testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

KONTRATUAREN XEDEAREN KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"Kontratuaren xedea: Testuen eta ikus-entzunezkoen edukiak genero-ikuspegiaz prestatzea, herritarrek zuzenean izan dezaten Eusko Jaurlaritzaren edo haren erakundeen ekitaldi, albiste, informazio, erabaki edo jardueren berri."
"Xedea da lanak eta horien garapena deskribatzea, aztertu beharreko gaien zerrenda egitea, oinarri izango diren baldintzak eta irizpideak definitzea, eta aholkularitza-enpresak egin eta entregatuko duen materiala zehaztea. Lan hori egiteko, kontuan hartu beharrekoak dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planeko jarduera-jarraibideak (2013. urtea). Zehazki, azpimarratzekoa da Legearen artikuluetan premiatu egiten dela azterlan eta estatistiketan genero-ikuspegia modu eraginkorrean txertatzera (16. artikulua) eta sortzen diren dokumentu eta euskarrietan hizkeraren erabilera ez-sexista egitera."
"Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 16. artikuluan xedatua bete beharko da. Halaber, lege horren 3.4 artikulua ere aintzat hartu behar da; izan ere, artikulu horrek eskatzen du genero-ikuspuntua txertatzea EAEko botere publikoen politika eta ekintza guztietan."
"Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikulua bete behar da: EAEko botere publikoek ez dute hizkera sexista erabiliko, ez zuzenean, ez beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan."
"Kontratuaren xedea da edozein motatako genero-indarkeriaren biktimei telefono bidezko arreta-zerbitzua ematea, 24 orduz, urteko 365 egunetan. Indarrean den araudian emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz aurreikusitako betebehar guztiak bete beharko ditu enpresa adjudikaziodunak. Halaber, berdintasunari buruzko zeharkako prestakuntza-ikastaroak egin beharko ditu, erabiltzaileak artatzen dituzten teknikarientzat. Behar beste neurri jarriko dira prestakuntza-ekintzan parte hartzen dutenek lan-ordutegiaren barruan har dezaten aipatu prestakuntza."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"Hauek izango dira zerbitzu hauen helburu operatiboak: -berdintasunaren balioei buruzko prebentzio-prestakuntza ematea, garapen pertsonala errazteko eta auziak indarkeriarik gabe konpontzeko trebetasunak lortzeko. "
"Enpresa adjudikaziodunak aisialdiko eta denbora libreko ekintzetan genero-ikuspuntua txertatzearen arloko material didaktikoetara egokitu beharko ditu programazioa eta jarduerak; hizkuntza ez-sexista erabili beharko du kontratuarekin lotutako dokumentazio guztian, eta sortzen eta erabiltzen duen informazio guztia sexuaren arabera bereizita emango du."

Bizkaia: Bizkaiko Foru Aldundia

"2. Kontratuaren xedea: Metodologian eta eskainitako materialetan genero-ikuspegia zeharka tratatzea."

Bizkaia: Abanto-Zierbenako Udala

"Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko sentsibilizazio- eta -prestakuntza ekintzak egitea, bai Udaleko langileentzat, bai herritarrentzat. Genero-ikuspegia Udalaren politika, programa eta ekintza guztietan txerta dadin bultzatzea. Erakunde publiko eta pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten lagundu dezaten."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"Plegu honetan, genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-zentroaren kontratu administratibo berezia adjudikatzeko lehiaketa arautzeko baldintza teknikoak finkatzen dira. Zentro horretan, harrera-egoitzaren zerbitzua eskainiko zaie adin nagusiko emakumeei edo etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktima izan diren emakume adingabe emantzipatuei eta emakume horien mende daudenei (ardurapean dituzten seme-alabak edo mendeko pertsona helduak). Jarduna gidatuko duten printzipioak eta irizpideak bat etorriko dira lege hauetan ezarritakoarekin: 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa; 27/2003 Legea, uztailaren 31koa, Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duena; 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, eta gainerako lege xedapen lotesleak."
"Kontratatutako entitateak berdintasunari buruzko prestakuntza-plan bat abiarazi behar du, arreta sozio-juridikoa emango duten langile guztientzat."

 

BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUK

Andaluziako Autonomia Erkidegoa: Kordoba

"Por tanto, este servicio se ejecutará con métodos, prácticas y productos respetuosos con estos principios constitucionales, así como con los establecidos en la Declaración de 19 de diciembre de 2008 de la Universidad de Córdoba, por la que se compromete al desarrollo de una política de compra pública ética e incluirá, entre otros, la igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres, la calidad y estabilidad en el empleo, y la correcta gestión medioambiental, favoreciendo la participación e inclusión en el mercado de empresas ejemplares que fomenten el desarrollo humano y social."

Valentziako Erkidegoa: Castelló

"1ª.- Objeto del contrato. El presente pliego tiene por objeto regular la contratación, mediante procedimiento abierto, de la prestación del servicio denominado "Escola de Mati i de Vesprada, curso 2012-2013", con la incorporación de criterios de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres."
"Constituye el objeto de la presente instrucción, la inclusión en los pliegos particulares de los contratos públicos de aquellas condiciones especiales de ejecución de los mismos y criterios de adjudicación, que permitan: eliminar las desigualdades entre hombre y mujer en el mercado laboral."

 

Volver atrás

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana