
Noiz jo Defentsa Erakundera?
Arlo pribatuan sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-egoera dela-eta jo dezakezu Defentsa Erakundera, aholkularitza eskatzeko, kexa bat adierazteko edota egoera jakin bat jakinarazteko, esate baterako:
- Lan-deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada.
- Emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute.
- Hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia-bizitzari buruzko galderak egiten badituzte.
- Haurduntza adierazi ondoren kontratua amaitzen badiote emakume bati.
- Sexu-objektu gisako emakumeen irudiak publizitate-helburuekin erakusten badira.
- Elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik.
- Eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen badiote norbaiti.
- Emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada.
- Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada.
- Kirolari dagokionez, parte hartzeko mugarik jartzen bada edo tratu txarragoa ematen bazaie emakumeei.
- Balio bereko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino soldata txikiagoa ematen bazaie.
|