euskadinet

Hasiera



 

 

 

Q/09/2008. Viajes Marsans enpresaren leialtze-neurria, amatasun-bajaren ostean lanaldi osoan laneratzen diren emakumezko langileentzat, baina ez gizonezkoentzat, pizgarriak eskaintzen dituena. Ezetsia.

Gomendioak

1. 4. Leialtze Neurriaren berrikusketa eta ezarpena langileen ordezkariekin negoziatzea, emakumeek lana lor dezaten laguntzeko legezko baldintza azpimarratuz, eta lan-baldintzei dagokienez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa eta ez-diskriminazioarena modu eraginkorrean aplikatzea.

2. Enpresako erantzukizun handieneko postuetan emakumeen presentzia sustatzeko neurriak hartzea; izan ere, agerian geratu da emakume langile kopurua gizon kopurua baino askoz handiagoa bada ere, erantzukizun handieneko postuak (goimailako
buruak eta lehen mailako buruak) batez ere gizonek betetzen dituztela. Ildo horretatik, proposatzen dugu neurri egoki eta eraginkorrak hartzea, Viajes Marsans, S.A. enpresako emakume langile guztiek eta bereziki, lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko eskubideak baliatzen dituztenek, lanpostuz igotzeko dituzten zailtasunak arinduko dituzten neurriak, hain zuzen ere.

3. Neurri horiek Berdintasun Planean sartzea (enpresak egin eta aplikatu behar duen neurri sorta antolatua), betiere langileen legezko ordezkariekin negoziatu ondoren, 3/2007 Lege Organikoak ezartzen duena betez.

Erresoluzioaren testu osoa [PDF - 140Kb]

 

Itzuli

Azken eguneratzea: 2009/10/19
Euskadi, auzolana