Web Emakunde

euskad.eusen sartu

2011. Urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia

LABURPENA
Titulua:
2011. Urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia
Xedea:

Hiru beka ematea da, 2011. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.

Diru kopurua:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999) eurokoa izango da 2011ko ekitaldirako.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2010eko abenduaren 22koa (E.H.A.A. Zk. 251/2010)

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2011. Urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia onartzen duena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Telefono bidezko arreta:

945 - 016711

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Itzuli

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

hiru beka ematea da, 2011. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko

Hiru beka emateko deialdi honen bidez, azterlanen eremu horiek dinamizatu nahi dira eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egin daitezen ahalbidetu nahi da. Bekak alor horretan espezialista diren banakoei edo taldeei emango zaizkie, ikerlanen kalitatea bermatzeko eta aipatutako helburuak lortzeko

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Banakoak edo taldeak eskatu ditzake bekak, beti ere baldintzak bete beharko dutela.

  1. Ikerlana Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar da.
  2. Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.
  3. Zerga-betebeharrak ordainduta eduki behar dira.
  4. Aurrez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura beka berdin edo antzekorik jaso gabeak izan behar dira.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

Beka bakoitza 23.333 eurokoa izango da.

Ordainketa modua:

hiru zatitan ordainduko da: lehenengoa, onartu bezain laster; bigarrena, egindako ikerlanaren hiruhileroko lehen informazioa ontzat ematean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan.

Beka hartu duen banakoak edo taldeak bekari uko egiten badio, galdu egingo ditu oinarri hauetan adierazitako eskubide guztiak

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Bekaren eskaera (I. eranskina)
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

Eskaera egiteko inprimakia (eredu betegarria pdf formatuan)

Dokumentazioa:
  • a) Memoria (II. eranskina)

    Ikarlanaren deskripziorako txosten edo memoria.

  • b) Datuen Alta/Doakion Hirugarrena inprimakia (V. eranskina)

    "Datuen Alta/Doakion Hirugarrena" inprimakia

  • c) N.A.N.

    NANaren fotokopia, banakoarena edo taldeko kideena.

  • d, e) Curriculum Vitae (IV. eranskina)

    Ikerlana egingo duen lagunaren edo lagunen Curriculum Vitae: azterlanaren eremuan edo antzekoetan, generoaren alorrean eta eskatutako beka-motaren araberako ikerketaren alorrean duten prestakuntza eta esperientzia adierazi beharko da. Agiri horrekin batera, IV. eranskinean agertzen den idazkia aurkeztu behar da.
    Ikerketa hainbat lagunen artean egitekoa bada, argiro zehaztu beharko da bakoitzak zein eginkizun eta zeregin izango dituen prozesuan eta nor izango den ikertzaile nagusia edo arduraduna.

  • f, g, h) Zinpeko Adierazpenak (VI. eranskina)

    Zinpeko Adierazpenak, non, ebazpenean azaltzen diren baldintzak (6. artikuluko, 3 paragrako, f, g, eta h puntuak) betetzen direla agertuko da.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/24 - 2011/02/10
Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Euskadi, auzolana