Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Argitalpen-data: 2014/03/30

Emakundek eskuragarri jarri du "Emakumeen enplegua sustatzeko kontratu motei eta laguntzei buruzko gidaliburua"

Emakumeak kontratatzeko diru-laguntzen gida

Emakunderen webgunean eskuragarri dago jada Emakumeak kontratatzeko diru-laguntzen gidaliburu eguneratua pdf formatuan.

Beste baliabide batzuekin batera, "Emakumeen enplegua sustatzeko kontratu motei eta laguntzei buruzko gidaliburuak" ahalbidetu nahi du; batetik, emakumeek lan-merkatuan gehiago parte hartzea eta, bestetik, emakumeen pobrezia, gizarte-bazterkeria eta aktibitate eza murriztea.

Gidaliburua herritarrentzat da, baita gizarte-eragileentzat eta enpresentzat ere; horien ardura baita ingurune berdinzale baten premiak asetzea eta egoera ahulenean daudenei gizarte-babesa ematea.

Nahi genuke gidaliburua baliagarri izatea aurrera egiten jarraitzeko, bai lan-merkatua, bai gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko.

Gida ikusi

Euskadi, auzolana