euskad.eusen sartu

NAHIKO Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Horretarako, gure ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Programak, lehen hezkuntzako ikaslegoari zuzenduta, hamazortzi unitate didaktiko ditu, aski zabalak; ikasturte eta eskola-maila bakoitzeko hiru. Unitate didaktikoak irekiak dira, eta erraz egokitu dakizkieke ikastetxe bakoitzaren programazioei, moduluka atonduta daudenez gero. Gainera, oso egokiak dira tutoretzako, elkarbizitzako eta antzeko arloetako egitasmoetarako, nahiz eta kurrikulumaren beste arlo batzuetan ere erraz txerta daitezkeen, hala nola euskaran, gaztelanian, inguruaren ezagutzean, plastikan eta abarretan.

Ikasleekin egin beharreko lana hiru hilabeteko unitate didaktiko baten inguruan dago antolatuta; badu irakasleentzako gida didaktiko bat, bai eta hainbat material eta joko osagarri ere, hainbat eratako formatutan prestatuta, jarduerak egiteko; orobat, lan-koaderno batzuk ditu ikasleentzat (ikasgelan erabiltzeko) eta familientzat (etxean erabiltzeko).

Programa zikloka diseinatuta dago, lehen hezkuntzarako, hirutan zatituta, lehenengo zikloa (L.H 1-2), bigarren zikloa (L.H 3-4) eta hirugarren zikloa (L.H 5-6), beraz, programa martxan jartzerakoan ziklo bakoitzeko lehen mailatik hastea gomendatzen da. Material guztiak bai euskeraz zein gazteleraz eskuragarri daude.

  • Intercambia
Euskadi, auzolana