2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Michelle Bachelet buru duen NBE Emakumeak sortzearen ondorioz generoaren berdintasuna indartuko da

Michel Bachellet, Txileko Lehendakari ohiak zuzenduko du Nazioen Batasunaren Erakundearen Asanblada Orokorrak sortu berri duen NBE Emakumeak (UN Women) erakundea generoaren berdintasuna bultzatzeko, emakumeen ahalduntzerako eta giza eskubideak defendatzeko helburuarekin. Datorren urtarrilak batean abian jarriko da eta, orain arte Nazio Batuen esparruan diren lau genero agentziak  sendotuko ditu.

Erakunde berriaren bi funtzio nagusiak gobernuen arteko organoak babestea, eta estatu kideei politikak burutzeko eta horiek aurrera eramateko laguntzea izango dira, euskarri teknikoa eta diru laguntzak emanez. Gainera NBE Emakumeak gizarte zibilarekin itunak sinatuko ditu eta Nazio Batasunaren genero konpromisoak betetzen direla zainduko du Erakundearen baitan.

Mundu osoko helmenarekin NBE Emakumeak, Nazio Batasunaren Emakumeen Garapenerako Fondoa (UNIFEM), Emakumearen Aurrerapenerako Dibisioa (DAW), Emakumearen Sustapenerako Nazio Batasunaren Ikerketa eta Gaikuntzarako Nazioarteko Instituzioa (INSTRAW), eta Emakumearen Genero eta Aurrerakuntzari buruzko Aholkularitza Bereziaren Bulegoa (OSAGI) fusionatuko ditu. Lau erakundeen arteko edozeinenek  hartutako erabakiak, elkartasun, programa edo finantzaketa akordio testuinguruetan, NBE Emakumeei transferituko zaizkie eta berak errespetatuko ditu.

NBEren lau entitate hauen lana zatituta zegoen eta behar bezalako finantzaketarik ez zuen Estatu kideek bere gain hartutako emakume eta gizonen arteko berdintasunerako konpromisoak aurrera eramateko. Horregatik, beharrezkoa zen NBE Emakumeak sortzea, generoen arteko berdintasunerako ekintzak bultzatzeko zuzendari bakar bezala. 

Euskadi, auzolana