2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Euskadiko lau enpresek ordutegi malguak ezarri dituzte langileen familia bizitza adosteko

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Euskadiko lau enpresetan  programa pilotu bat ezarri du ordutegiak malgutzeko, bertako langileek lan, familia eta gizarte bizitza hobeto adostu ditzaten. Ekimen hau enpresa gehiagotan ezartzeko helburua du eta laneko bizitza kalitateari buruzko dekretuan jasotzen diren neurri politikoen multzoaren zati bat da. Neurri hauek hemendik aurrera aplikatuko dira aldatzen ari den gizarte errealitatearekin bat etortzeko beharra ikusi delako, familia eredua berriak daudelako eta lan merkatuan gero eta emakume gehiago dagoelako.

Hauek dira programa honetan diren lau enpresak: Euskaltel, Bellota Herramientas, Lazpiur S.L. eta Vadillo Asesores. Hautatuak izan dira sektore desberdinen adierazgarri direlako eta metodologiei dagokienez, kasuistika gehiago erakusten dutelako. Honela, hiru lurraldeetako industria, zerbitzu eta komunikabide enpresa handi, ertain eta txikiak bildu dira. Lau enpresek lan aldaketarekin zein lan erlazioen aldaketarekin duten konpromisoa jakitera eman dute. Proiektuak Euskalit-en (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) laguntza izan du.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak enpresa hauei laguntza eta tutoretza emango die ordutegi malguko eredu berria ezartzeko prozesuan. Azarotik otsailera bitartean ordutegi berriak ezarriko dira Sailaren ikuskapean eta 2011ko martxoan emaitzak ebaluatuko dira.

Ordutegien malgutasunak produktibitatea gehitzen du

Departamentuak duela gutxi aurkeztu zuen gai honi buruz egindako azterketa. Bertan argi adierazten denez, erlazio zuzena eta positiboa dago langileen ordutegi malgu eta egokiaren eta enpresen produkzio tasen artean. Azterketa honen emaitzen ondorioz esan daiteke, jardunaldi jarrai batek edo sarrera eta irteerako ordu malguek, bai eta ordutegi trinkotuago batek ere, lan giroa hobetu, langileen poza areagotu, produktibitatea gehitu eta bezeroekiko arreta hobetzen dituztela.

Sailaren datuen arabera, langileen %58k jardunaldi zatitua dute, bazkaltzeko bi orduko etenaldiarekin, eta honek irteteko orduan atzerapena ekartzen du, ondorioz familia edo gizarte bizitza gauerdira arte luzatuz eta, atsedenaldiko orduak murrizten direnez, laneko errendimendua jaitsiz. Orokorrean, langileak 9etan sartzen dira lanera eta bertatik 19etan ateratzen dira: hamar ordu ematen dituzte lanpostuan. Estatu espainolean, adostasunerako zailtasun handienetarikoak dituen lurraldean, hain zuzen, Europan baino 232 ordu gehiago lan egiten bada ere, erdia ekoizten da. Batezbesteko jardunaldi motzenak dituzten Europako herrialdeek (Holanda, Belgika, Alemania) lan egindako ordu bakoitzeko produktibitate handiagoa dute.

Saila laneko bizi kalitateari buruzko dekretua lantzen ari da. Neurri hauek emakumeen onerako izango dira, behin-behinekotasun tasa altuagoa, soldata baxuagoak (gizonezkoek baino %26,5 gutxiago kobratzen dute) eta baldintza okerragoak (Euskadin behin-behineko kontratuen %83’6 emakumeei egiten dizkiete), dituztelako. Gainera, kontutan hartu behar da emakumeek adostu behar dituztela lana eta familia zaintzea. Neurri eta gizarte politika hauek barne hartzen dituzte enplegu kalitatea, langileen lan osasuna, fisikoa zein psikikoa, aipatutako lan, gizarte eta familiaren bizi adostasuna, laneko ongizatea, enpresen gestioan parte hartzea edo aldaketa kulturalei egokitzea.

Arau honen barne hartuko dira, halaber, estresa, indarkeria, nekea, lan istripu eta gaixotasunak bezalako lan arriskuen prebentzio neurriak eta, era berean, jasoko dira enpresaren barruko edo kanpoko gatazkak konpontzeko sistema bereziak, jazarpen edo diskriminazioarekin lotutakoak adibidez. Honekin batera, etorkinak enpresan integratzeko eta minusbaliotasuna duten pertsonak lan munduan sartzeko ekintzak faboratuko dira.

2009an zehar garatutako enplegua sustatzeko bederatzi programek, gehien bat, emakumeei lagundu diete. 19 milioi eta erdi inguru euroko aurrekontuarekin (19.354.959), 4.538 kontratu eragin zituzten, hauetatik 2.744 emakumeenak, guztizkoaren %60,47a.

Euskadi, auzolana