2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Europak jarduera autonomoan emakume eta gizonen berdintasunari buruzko direktiba onartu du

Europar Batasunaren Egunkari Ofizialak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Direktiba berri bat argitaratu du, jarduera autonomo batean diharduten emakume eta gizonen tratu berdinaren printzipioa aplikatzeari buruzkoa, orain arte aplikatutako 86koa ordezkatzen duena. Direktiba berriak familia negozioan parte hartzen duten ezkontideek gizarte babes sistema eskura izateko eta langile autonomoentzako orokorrean ezarritako babesa izateko eskubidearen beharra jasotzen du, bai eta emakume autonomoen eskubidea amatasun prestazioak izateko, soldata duten emakumeen baldintza beretan.

Lehenengo aldia da Europak ezkontide edo ezkondu gabeko bikoteei gizarte babesa izateko eskubidea onartzen diela, bai eta emakume langile autonomoei eta haien bikoteei amatasun prestazioa jasotzeko eskubidea, 14 astez gutxienez. Aurrerapen historikoa da emakume langileen amatasunaren babesa parekatzen duelako, lan erregimena edozein izanik ere. Bere bikoteekin batera eguneroko lanarekin negozioak eusten laguntzen eta lagundu duten herrialde guztietako emakumeak babestuko ditu.
Emakume langile autonomoek, eta langile autonomoen ezkontide edo bikote egonkorrek direnen artean edozein zerbitzu eskuratzeko eskubidea dute, haurdunaldi edo amatasunagatik bere lan jarduera etetea ahalbidetzen duen behin-behineko ordezkapena izateko, edo nazio mailan den edozein gizarte zerbitzu. Zerbitzu horiek eskuratzea amatasun laguntzaren alternatiba izan daiteke edo laguntza horren osagarria.

Gainera, arau berri honek gure herrialdeko familia kolaboratzaileen sistema aldatzera behartuko du, eta beharrezkoa izango da horientzat gizarte babesa eskuratzeko sistema ezartzea. Erregimen honen erreformak, orokorrean, behin-behineko izaera edo izaera partziala duen lan eraginkorraren prestazioaren sistemari egokitutako oinarrien gaineko kotizazioa ekarriko du.

Euskadi, auzolana