2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

39 enpresa handi Emakumeak Ahalduntzeko Printzipioen alde

Unifem (Nazio Batasunaren Emakumeen Garapenerako Fondoa) eta Nazio Batasunaren Itun Globalak jakitera eman dutenez, 39 enpresa handi agertu dira 2010eko martxoaren 8an Nazio Batasunak martxan jarritako eta CEOen (zuzendari exekutiboak, ingelesez, Chief Eexecutive Officer) Elkartasun Adierazpenean jasotako “Emakumeak Ahalduntzeko Printzipioak – Berdintasunak Negozioa esan nahi du”- dokumentuaren alde.

Dokumentu honetan, lehendakari eta zuzendari exekutiboek Emakumeak Ahalduntzeko zazpi Printzipioen oinarrian dagoen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko konpromisoa adierazten dute, mundu osoko enpresetan hartu ditzaten eta aniztasun globala eta nazionala barne har dezaten. Hauek dira konprometitutako enpresak: Symantec (EEBB), Eskom Holdings Limited (Hegoafrika), Infosys Technologies Limited (India), Total (Frantzia), Levi Strauss & Co (EEBB), The Westpac Group (Australia), Sunjgoo Group/ MCM (Hego Korea), Copel-Companhia Paranaense de Energia (Brasil), Petrobras (Brasil), Olympic Group (Egipto) eta Endesa (Espainia). Atxikimenduan ere kontsultoria eta inbertsio enpresetako lehendakari eta zuzendari exekutiboak daude, adibidez, Deloitte Touche Tohmatsu, Ernst & Young, Calvert Group, Ltd. e Pax Mundial Management LLC, beren elkartasuna adierazi zutenak. 

Lehendakari eta zuzendari exekutiboen atxikimendu hauek Emakumeak Ahalduntzeko Printzipioak maila garaienetara igotzen ditu, enpresetako eta kulturetako banakako erlazioak indartuz.
Emakumeak Ahalduntzeko zazpi Printzipioek buruzagitza, aukera berdintasuna, inklusioa eta diskriminaziorik eza, osasuna, segurtasuna, indarkeriaren amaiera, hezkuntza eta gaikuntza, enpresen garapena, eta hornidura eta marketing kateko praktikak, komunitate buruzagitza eta neurketa eta txostenen konpromisoa eta gardentasuna bultzatzen dituzte.

Frantziak emakumeei gutxiago ordaintzen dieten enpresak zigortuko ditu

Frantziako Gobernuak, prestatzen ari den pentsioen erreforman, langile emakumeei gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen dieten enpresak zigortzea aurreikusi du. Eric Woerth, Lan Ministroa da joan den irailaren 7an izan zen greba orokorra eragin zuen pentsioen erreformaren arduradun, eta ukatu egin ditu erreformagatik jasotako kritikak.  Diotenez, erreformak emakumeak diskriminatzen ditu gizarte segurantzako ordainketak egiteko beharrezko urteak lortzeko, gizonezkoek baino lan gehiago egin behar dutelako.  Woerthek Europe 1 irratian izandako elkarrizketan esan duenez, amatasun baimena duten emakumeek bi urteko pentsio gehikuntza izango dute. "Arazoa ez da ordainketen iraupena, emakumeei dagokienez, arazoa soldatak dira: lan bera eginez, emakumeenak gizonezkoenak baino baxuagoak dira", esan du Woerth-ek, eta “hori demokrazia eta gure gizarte ereduaren aurkako iraina da” azpimarratu du.

Euskadi, auzolana