2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Arabak bere Berdintasun III plana

Arabako Diputatuen Kontseiluak Emakume eta Gizonen  Berdintasunerako  III  Plana onartu du 2010 eta 2014 bitarteko iraunaldiaz. Planak foru erakundeak garatuko dituen ekintza guztietan “genero perspektiba” kontuan hartuko du. Plan honek, Gizarte Politika eta Zerbitzuetako Diputatuak, Covadonga Solagurenek, emandako azalpenen arabera, Diputazioko  “emakume eta gizonen arteko praktika politikaren berdintasunaren” adierazpena  izan nahi du. Dokumentua  2007ko amaieratik 2010ko martxora bitarteko hausnarketa eta ebaluazioa egin ondoren gauzatu dela azpimarratu du Solagurenek, “bidean aurkitutako zailtasun eta  sendotasunak aztertuz eta behar berriak nahiz interbentzio eremuak detektatuz”. Prozesu honetan Arabako Diputazioaren sektore publiko guztiak  nahiz gizarte eragileak zein emakumeen elkartze eremuko asoziazioak bereziki, kontuan hartu izan dira. Planaren ekintzak hiru ardatz estrategiko hauetan artikulatzen dira: baloreen aldaketa eta emakumeen ahalduntzean, giza antolakuntza erantzunkidean eta emakumeen kontrako indarkerian. Gainera, berdintasunaren aldeko Gobernantzaren hobekuntzarako berariazko eremu bat aintzakotzat hartzen du.

Euskadi, auzolana