2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

PELIKULAK

Trans Zinema Saila “Familia Transexualengana hurbiltzen gara”
Data: Azaroaren 22tik 24ra
Tokia: Aldarte, K/ Berastegi 5, 5º Bulego 89 Bilbao.
Ordua: 19.00

Azaroa  22 astelehena
Sailaren aurkezpena. “Normal”. filmaren emanaldia. Roy eta Irmaren istorioa kontatzen du filmak. Euren ezkontzaren 25. urterrena ospatu berri dute. Hala ere, Irmak ez du ezagutzen Royren sekreturik sakonena.

Mintzaldia: “Emakume transexual baten bizipen familiarrak: erronkak eta zailtasunak”. Kontxa Hernandorekin (ama trans)

Azaroa 23 asteartea
Transamérica” filmaren emanaldia. Bree transexuala da, eta egun batean, New Yorkeko poliziaren deia jasotzen du. Poliziak droga salmentagatik espetxeratutako Toby nerabearen aitari buruz galdetzen du. Une horretan, Breek deskubrituko du Toby bere semea dela, unibertsitateko ikaskide batekin izan zuen noizbehinkako sexuharreman baten ondorioz.
Mintzaldia: “Adin gutxikoak familia trans batean” Inmaculada Mujikarekin, psikologoa.

Azaroa 24 asteazkena
El sexo de las estrellas” filmaren emanaldia. Camillek ez ditu gustuko bere amarekin erlazionatzen diren gizonak. Camilleren nahia da New Yorken bizi den aita aurkitzea

Mintzaldia: “Familia transexualen ezberdintasun eta bereizkeria juridikoa” Elena Olaortuarekin, abokatua.

Cortos en Femenino 2011/ Emakumeen Laburmetraiak
2010/09/14 – 2010/12/01

Emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia mostra eta jaialdien TRAMA Koordinatzaileak bederatzigarren hautaketaren deialdia egiten du hamar laburmetrai erakusteko TRAMA osatzen duten zinema Mostra desberdinetan.
Espainiako estatuan 2010ean zehar emakume batek edo batzuek egindako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute.
Epea, lekua eta aurkezteko modua: 2010eko abenduaren 1 arte
Colectivo de Mujeres Feministas de Huesca
C/ Gibraltar, nº 26 bis bajos
22006 Huesca


Dunia pelikulako kartela“Dunia: Kiss Me Not on the Eyes” filmaren aurkezpena, Jocelyne Saab zuzendariaren esku

Azaroaren 15ean, Jocelyne Saab errealizadorea Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da “Dunia: Kiss Me Not on the Eyes” filmaren proiekzioa aurkezten. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da eta Otras Rosas Rojas zikloaren barruan sartzen da.

Zuzendari frantziar-libanotarra da Jocelyne Saab. Libanoko irrati nazionalean “Marsupilamik begiak urdin ditu” izeneko pop musikako programa bat aurkeztuz eman zion hasiera bere ibilbideari, eta gero telebistako albiste-erreportari bihurtu zen. “Le Liban dans la tourmente”, 1975ean, bere lehen dokumental luzea izan zen. Libanoko gerra zibilak frontera eraman zuen, gerra-erreportari gisa. Geroago Mendebalde Erdiko eta Iraneko gerren berri eman zuen bai eta Polisarioak Magreben duen gerraren berri ere. Haren film independenteek sari asko bildu dituzte nazioartean.

Donostian proiektatuko den filmak dantzari profesionala izan nahi duen 23 urteko gazte baten istorioa kontatzen du. Dunia, Kairoko Unibertsitatean literatura ikasketak amaitu ondoren, ekialdeko dantza lehiaketa batera aurkezten da. Bertan, poesia arabiarra errezitatzen du, gorputza batere mugitu gabe. Txunditutako epaimahaiari adierazten dio emetasuna ezkutatzen duen gizartean emakumeak ezin duela bere gorputza mugitu larru jotzea gogoratu gabe. Aukeratua izan ondoren, amodiozko poesia sufian estasiari buruzko tesia zuzentzen dion Beshir irakaslea ezagutzen du. Bien arteko erakarpena bat-batekoa da. Hau askapena izan daiteke Duniarentzat, baina emakumearen papera berak uste baino mugatuagoa da Egiptoko jendartean.

VIII Zinema Erakusgaia “Emakumea eszenatokian”
Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitartean, Malagan ospatuko da genero Berdintasunari buruzko VIII Zinema Erakusgaia, gaztelaniaz “La mujer en escena” izenburua duena. Bere helburua genero desberdintasunarekiko eta gure gizartean emakumeek bizi dituzten egoera diskriminatzaileekiko hiritarrak sentikor bihurtzea da, proiekzio eta ponentzia desberdinen bitartez.
Ekitaldi honek berritasuna aurkezten du aurten, hau da, zuzendari, ekoizle edota gidoilari berrien ikus-entzunezko lanak proiektatzeko espazio berria. Lan hauek urriaren 28an, eta azaroaren 4an, 11n, eta 24an proiektatuko dira.
Aurreko urteetan bezala, Erakusgaiak luzemetraia, dokumental eta laburmetraietan jasotako emakumeek bizi izandako errealitate desberdinak berrikusten ditu. Hauekin batera ponentzia, gogoeta eta jendaurreko eztabaidak egongo dira.
Infomazio gehiago

Helena TabernaNagore, Nagore Laffageren erailketari buruzko filmaren estreinaldia

Urriaren 28an, Valladolideko Nazioarteko Zinemako Astearen 25 edizioan Helena Tabernaren “Nagore” izeneko lan berria, 2008ko Sanferminetan gertatu Nagore Laffageren hilketan oinarritutako dokumentala, estreinatuko dute. Nagoreren senideen eta lagunen testigantzak nahiz epaiketan parte hartu zutenenak oinarri ditu filmak. Emakunderen zuzendaritza estreinaldian izango da, Erakundeak azaroaren 12an pantailaratuko den pelikula honi laguntza emango baitio.

www.nagorelapelicula.com  Pelikularen trailerra

Camera Obscura pelikularen kartelaCamera Obscura, Maru Solores euskal zinegilearen lehen lana

Maru Solores euskal zinegilea “Camera obscura” haren lehen lana filmatzen ari da. Familia istorio bat da pubertaro eta nerabezaroari buruzkoa. Istorioak, neska itsu batek holakoak bizi izaten dituenean, korapilatsutasun handiagoko elementuez osatzen da. Protagonistak, Jaquelin Duarte neskatxa galiziarrak, haren lehenbiziko papera egiten du ere. Espainiako Itsuen Erakundearen (ONCE) Unibertsitateko egoitzan hainbat proba egin ondoren aukeratu zuten.

Zenbait film labur eta dokumental egin ondoren Maru Soloresek Ruth Rehmetekin batera nerabe itsu bati buruzko istorioa idatzi zuen. Datorren urteko udaberrian estreinatzeko asmoa dago.

Animadrideko film labur onena donostiar batentzat

Donostiako Isabel Herguerak zuzendu eta ekoiztu 'Ámár' film laburrak Espainiako film labur onenaren lehenbiziko saria irabazi du Animadriden, Madrileko Komunitateak antolatzen duen Nazioarteko Irudi Animatuen XI Jaialdian. Ekintza Indiako hiri batean garatzen da. Oroimen eta denboraren joana zein horrek pertsona eta haien arteko harremanetan sortzen duen degradazioaren inguruko oroitzapena da.

Urriaren 30ra arte Arteko galeriak Bidaia Koadernoak erakusketa du ikusgai: Isabel Hergueraren collage-ak eta koadernoak. Horietatik sortu zen 'Ámár' ren istorioa. Erakusketak saritu berria den film labur hori ikusteko parada eskaintzen du.

Isabel Herguera errealizadorea 1961ean Donostian jaio zen. Munduan zeharreko zenbait erakunde eta eskolatan animazio lantegiak zuzentzen ditu. Hark eginiko beste lan batek, “Gallina Ciega” film laburrak, 2005ko Goya sarietarako saridungai izendatu zuten.

"Tambien la lluvia" pelikularen zuzendariaTitulua: “También la lluvia
Zuzendaria: Iciar Bollain
Antzezleak: Luis Tosar, Gael García Bernal, Najwa Nimri, Emma Suárez eta Karra Elejalde.

Zinemako Akademiak Oskarretan Espainako ordezkaria izateko aukeratu duen film hau 2011ko urtarrilaren 7an estreinatuko da zine areto komertzialetan. Cristobal Coloni buruz filma bat egiteko asmoz Bolibiara bidaiatzen duten zinemako ekoizle eta zuzendari pare baten gorabeherak kontatzen ditu harik eta Cochambamban gertatutako Guerra del agua izeneko istiluetan nahasten diren arte. Ekoizpen handi honek 4.000 figurante -horietako 300 bertatiarrak zirelarik- eta 130 pertsonaz osaturiko taldea mugitu ditu; 70 gorako kokalekutan errodatu dute, gehienak Chapare oihanekoak zirenak. “Hola, ¿estás sola?”, “Flores de otro mundo”, “Te doy mis ojos” eta “Matahari” bezalako film intimistak eta haien protagonistak gauzatu ondoren Iciar Bollainenek bere bosgarren film luzea eta handinahiena egin du.

"Aral" pelikularen kartelaTitulua: “Aral, el mar perdido
Zuzendaria: Isabel Coixet
Dokumentala

“Cosas que nunca te dije”, “Mi vida sin mí” eta “Mapa de los sonidos de Tokio”, filmen gidoigile eta errealizadore katalana Isabel Coixetek haren azken lana estreinatu du. We Are Water fundazioak ekoizturiko dokumentala da non munduko paraje harrigarrienetakoa den Araleko Itsasoko hondamen ekologikoa kontatzen baitu. Aral itsasoa, Erdiko Asian dago kokaturik, Uzbekistan eta Kazakhstango lurraldeen artean. 60. hamarkada arte barne itsaso eskerga zena, gizonaren naturaren kontrako eragin kaltegarria dela medio, gutxituz joan da ia desagertzeraino.

"Cerro Bayo" pelikularen kartelaTitulua: “Cerro Bayo
Zuzendaria: Victoria Galardi
Antzezleak: Adriana Barraza, Inés Efron, Verónica Llinas, Nahuel Pérez Biscayart, Guillerno Arengo

Donostiako zinemaldiko 58. edizioan proiektaturiko film argentinar honek Patagoniako Villa la Angostura izeneko herrian du kokalekua, Cerro Bayo eskigunearen ondoan, behe denboraldian. Garai horretan, familia bereko zenbait pertsonaiak hainbat erabaki hartu behar dituzte amonak bere buruaz beste egin ondoren.

Donostiako Zinemaldia erakusleiho zabala da hemengo eta kanpoko emakumeek filmatutako istorioak ikusteko. Hona hemen aurtengo Zinemaldian zelatzeko zenbait izenburu. Tamalez, guztiek ez dute banatzailerik aurkituko.   
Cartel de la pelicula "Blog"Blog
Espainia
Zuzendaria: Elena Trapé
Antzezleak: Candela Antón, Anna Castillo, Lola Errando, Sara Gómez, Lidia Torrent, Irene Trullen, Alada Vila.
Elena Trapé-ren opera prima. Klase ertain-altuko neska talde baten istorioa kontatzen du. Neskak ongi hezitakoak dira, azkarrak, sentiberak eta elkarren artean jorratu duten planaren eta helburuaren jabe dira. Hau da helburu absolutu eta egia unibertsaltzat hartu dutena: besteengandik bereziko dituzten emozio sakonak bizitzea.

 

 

 

Cartel de la pelicula "Lo que mas quiero"Lo que más quiero
Argentina
Zuzendaria: Delfina Castagnino
Antzezleak: Pilar Gamboa, María Villar, Esteban Lamothe, Leonardo Castañeda
Pilar Argentinako hegoaldean bizi da. Duela gutxi bere aita galdu zuen eta bakarrik dago. María bisitan etorri zitzaion uzteko zorian dagoen nobiorengandik iheska. Ez dute bata bestea kontsolatzeko ahalmenik. Ez dakite zer nahi duten eta ia ez dakite zer ez duten nahi. Ez dute etorkizunari buruz pentsatu nahi. Ez dute bakarrik egon nahi. Ez dute nahi oporrak bukatzea. Zinemagile argentinarraren opera prima da eta film honekin Pilar Gamboak eta María Villaré-k  Aktore Onenaren Saria lortu zuten Baficin-n, Buenos Aireseko Zinema Independentearen Festibalean (Buenos Aires Festival Internacional de Cine Independiente).

 

 

Cartel de la pelicula "Agua fría de mar"Agua fría de mar
Costa Rica - Frantzia
Zuzendaria: Paz Fábrega
Antzezleak: Montserrat Fernández, Lil Quesada Morúa, Luis Carlos Bogantes
Udaberriko oporretan Mariana eta Rodrigok Hego Pazifikoko kostaldea bisitatuko dute. Gauean, ezerezaren erdian, etxetik ihes egin duen Karina aurkituko dute. Bikoteak, haurrarekin geratu eta goizean laguntza bilatzea erabakiko du. Baina esnatzean, haurra jada ez da egongo. Egilearen opera prima. Zinema Eraikitzen Programako 16. Edizioan parte hartu zuen lan honek, VPRO Tiger Awards Saria jaso zuen Rotterdamen eta Buenos Aireseko Baficin eta Guadalajarako Zinemaldian parte hartu du.

 

Cartel de la pelicula "Por tu culpa"Por tu culpa
Argentina
Zuzendaria: Anahí Berneri
Antzezleak: Erica Rivas, Nicasio Galán, Zenón Galán, Rubén Viani, Marta Bianchini, Omar Núñez, Carlos Portaluppi
Julieta, ama gazte eta banandu berria da, bi seme txiki ditu eta apartamentu ñimiño batean bizi da. Seme txikiena erori egiten da eta min hartzen du. Haurrak hartu eta ospitalera doa, baina bertako laguntza eta ulermena oso susmagarriak izango dira … aurtengo Berlinale Special Atalean aurkeztu zuten. 

 

 

 

Cartel de la película "Rompecabezas"Rompecabezas
Argentina - Frantzia
Zuzendaria: Natalia Smirnoff
Antzezleak: María Onetto, Gabriel Goity, Arturo Goetz

Senarrak eta seme-alabek buru-hausgarri bat oparitzen diote Mariari 50 urte betetzen dituenean. Etxekoandre eraman handikoa da Maria eta puzzleak egiten disfrutatzeaz gain, oso trebea da. Pasio berri honek eramana, oparia erosi zioten dendara itzultzen da beste buru-hausgarria erosteko. Iragarrien taulan dagoen ohar bat deigarri gertatzen zaio: “Buru-hausgarri txapelketarako lagun baten bila nabil”. Bere familia ez dago horrekin guztiz ados baina Mariak iragarkiari erantzuteko erabakia hartzen du. Opera prima. Berlin 2010eko Sail Ofizialean eta Bafici-n  (Buenos Aires Festival Internacional de Cine Independiente) parte hartu zuen, bai eta Guadalajarako Zinemaldian ere.
Beste zenbait pelikula emakume protagonistak dituztela

 

 

Cartel de la película "izarren argia - Estrellas que alcanzar" Izarren Argia” (Estrellas que alcanzar)
Espainia
Zuzendaria: Mikel Rueda
Antzezleak: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estíbaliz Gabilondo
Victoriaren istorioa kontatzen du. Victoriari, beste emakume askori bezala, Gerra Zibilean ez zioten askatasuna bakarrik kendu, semea ere kendu zioten. Egoera horren aurrean, bi aukera besterik ez dago: itxaropena izan edo betirako galdu.

Erakusketaren kartelaEmakumeek egindako Zinemaren XV  Erakusketa

Urriaren 14- 23 bitartean, Emakumeek egindako Zinemaren XV Erakusketa izaten ari da Bilbon Simone de Beauvoir talde feministak eta Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak antolaturik. Edizio honetan bederatzi film luze eta  hamaika film labur proiektatuko dituzte. Margarita Aleixandreri, zinema espainoleko aktore, zuzendari eta ekoizle moduan  aitzindariari, Simon de Beauvoir  saria ematearekin  batera hasi zen Erakusketa. Saio guztiak ireki berria den BBK aretoan dira. 

Programazio osoa

Euskadi, auzolana