2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

MUSIKA

Chavela Vasgasen diskoaren azalaChavela Vargas: “Por mi culpa”
91 urte dituela, Chavela Vargasek zortzi abestiko albuma kaleratu du. Bertan berak aukeratu zazpi artista gonbidatuek parte hartzen dute. Eugenia Leonek  “La Ciudades” abestian kantatzen du; Jimena Gimenez Cachok,  “Un mundo raro” kantan; La Negra Chagrak “Las Simples Cosas” izenekoan; Mario Avilak, argitaragabea eta Chavelasek idatziriko letra duen  “¿A dónde das paloma?” abestian; Pink Martinik “Piensa en mí”n parte hartzen du; Joaquín Sabinak  “Nosotros” izenekoan eta  Lila Downs “Vámonos” delakoan. Costa Rican jaio eta mexikarra nazionalizatu zen abeslari ospetsu honek “Luz de Luna” kanta ezaguna gorde du berak kantatzeko.


Portada disco Jessye NormanJessye Norman: “Roots: My Life My Song”
Soprano afroamerikarra eta operako primadonnak kantak aukeratu eta Ella Fitgerald, Lena Horne, Nine Simone, Gershwin, Monk edo  Duke Ellington bezalako  jazzeko artista nagusien omenez diskoa eskaintzen digu. Lan honen ideia nagusia da Normanen sustrai  afrikarrak azaltzea. Horrekin batera, kontinente horretako musika estilo ezberdinak  eta horiek  egungo musikarekin dituzten harremanak erakutsi nahi ditu. Haren ahots goitiarrez espiritualak eta gospela  kantatzeari ekiten dio.

 

 

Portada disco "Mujeres en el jazz"Emakumeak eta Jazza

“Mujeres en el Jazz” Natalia Ferrán-en ahotsa liderra duen Jazz Orkestra Nazionalak grabatutako diskoa da. 15 pieza biltzen ditu, batzuk Jazz Orkestra Nazionalak berak CD honetarako konposatuak eta beste zenbait pieza klasiko, emakumeetan oinarritutako letrak dituztenak, bereziki berdintasunerako eta tratu txarren aurkako borrokari buruzkoak.
Garai batean abeslari nagusi izan ziren Aretha Franklin, Nancy Sinatra, Ruth Brown, Etta James eta Nina Simone bezalakoak ezagutarazi zituzten gai hauek. Aipagarria da “Nunca más” generoaren indarkeriaren aurkako benetako himnoa. CDa Espainiako 93 Paradoreetan dago salgai 9 eurotan. Etekinen zati bat Emakume Progresisten Federazioak burutzen duen berdintasuna lortzeko eta indarkeriaren aurkako borrokarentzat izango da.

 

Portada disco "Sacrificium"Sacrificium

Bere album berriarekin Cecilia Bartoli mezzosoprano italiarrak castratien aparteko  mundua azaltzen du. Castratiak XVII eta XVIII mendeetan sakrifikatuak eta zikiratuak izan ziren, beren ume ahotsa gal ez zezaten. Albumean castratiek interpretatzeko sortuak izan ziren barroko italiarraren aria ospetsuak jasotzen dira. 
 
 

 

Portada disco "Mujeres de mar"Itsas Emakumeak

Bost herrialdetako hamabi artista elkartu egin dira gizonen aurrean abesteagatik ere jazarpena jasaten duten emakume iraniarrei eskainitako “Mujeres de mar” diskoan. Adulterioan atzemandako emakumeen aurka harrikatzea jasotzen duten edo emakume baten bizia edo testigantza gizonarenaren erdia baino balio ez duela dioten legeen aurkako aktibista bihurtu dira. La Susi,  Mariza, Montse Cortés, Aynur, Yasmín Levy, Carmen Linares, Genara Cortés, La Shica, Estrella Morente, Sandra Carrasco eta Eleftheria Arvanitaki-ren ahotsak dira istorio hau osatzen dutenak, Mediterraneoko musika hondoan duela, Tunez, Turkia eta Libanoko musikariekin eta diskoko zenbait gaien konpositore den Javier Limón-en gitarraren laguntzarekin.

Portada disco "Y", de la cantante Bebe“Y”, Beberen azken lana

Bebe, Extremadurako abeslariaren azken lanak “Y” du izena. “Pa fuera telarañas”, bere lehenengo diskoan jasotako indarkeria matxista eta tratu txarren aurkako “Malo, malo, malo eres; no se daña a quien se quiere, Tonto, tonto, tonto eres; no te pienses mejor que las mujeres” abestiarekin izandako arrakastaren ondoren hartu zuen bost urteko atsedena eta gero, berriz ere musikari ekin dio Bebek.
Bere azken diskoa egungo musikaren legeetatik at sortua izan da, herriko hizkeraren erabilera bitxia du (batzuetan Extremadurako castúoaren oihartzunekin) eta berria den zerbait eskaini nahi du, ezustea sortarazteko asmoarekin. Bebek sinpletasuna eta funtsezkoa bilatu nahi izan ditu bere letrak estaltzeko, ia-ia minimalista den pop garaikidea eratuz eta musika espainolean berriak diren eremuetan sartuz.


Portada disco "The Galician connection"The Galician Connection

Bakarkako diskoa atera eta bederatzi urte ondoren Ourenseko gaitajole eta pianojole  Cristina Patok disko berria plazaratu du: lan intimoa, heldua eta introspektiboa da, gaita musika garaikide, jazz, pop edo klasiko estatubatuarrekin fusionatzen duena.
Nueva York, Madrid, Galizia eta Lisboan grabatua, 12 gai jasotzen ditu lanak, Patok berak eta, besteak beste, Victor Prieto, Xan Padrón, Rosa Cedrón eta Raquel Pato konposatuak. Gainera, pianojole gisa duen aldea ere erakusten du, Rosa Cedrón eta Patrice Jegou mezzoaren ahotsak laguntzen dituenean, Harold Arlen eta Truman Capote, Raquel Pato eta Rosa Cedrónen gaietan
Donostiar baten fadoak
Datorren abenduaren 10ean, Donostiako Kursaaleko Ganbara Aretoan María Berasarte donostiarrak fadoen errezitaldia eskainiko du bere lehenengo lana den “Todas las horas son viejas” diskoan jasotakoak. Fadoen letrak Tiago Torres da Silvak idatzi ditu gaztelaniaz. Abeslari polifazetiko honek hainbat musikarirekin lan egin du, adibidez, Niño Josele, Diego El Cigala, Javier Rubial, Ara Malikian, edo Iñaki Salvador donostiarrarekin. Berasartek fadoa portugaleraz besterik ezin zela abestu dioen tabua hautsi du. 
Sarrerek 12 euro balio dute. Salmenta guneak: Telekutxa 943 0012 00, www.kutxa.net  eta Kursaaleko leihatilan.

Euskadi, auzolana