2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak
Nahiko, eskoletarako programa berria abian da ikasturte honetarako


Ikasturte honetan, Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren fase berriari hasiera eman zaio. Programa hau Emakundek garatu eta martxan jarri du, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailan, 2003-2007 urte bitartean, 29 ikastetxetan eta lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailan 2007-2010 ikasturteetan, 11 ikastetxetan. Orain, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan lantzen eta ezartzen hasiko da 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan. Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Nahiko Programaren fase berriaren funtsezko elementuak, alde batetik, irakasleak prestatzeko mintegiak eta ikastetxearen esperientzia aztertzea eta jarraitzea izango dira. (Lehenengo mintegia joan den irailaren 21ean ospatu zen Emakunden, eta hiru hilez behin egun osoko mintegi bat eta ikasturte bakoitzeko amaierako ebaluaketa bat egitea aurre ikusi dira). Bestalde, sei unitate didaktiko diseinatu dira, hiru, maila eta ikasturte bakoitzeko, hiruhileko bana. Unitate bakoitzak irakaslearentzako gida, gelan lantzeko materiala eta ikasleentzako zein familientzako koadernoak izango ditu. Azkenik, Emakundek prestatu eta ikastetxetik kanpoko pertsonek burututako saio bereziak egingo dira ikasleekin eta familiekin. Ikasturte honetan 28 ikastetxek eta mila ikasle inguruk hartuko dute parte.

VER VIDEO

 

Euskadi, auzolana