2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Elkarte gastronomikoetan Berdintasuna

Elkarte Gastronomikoen Garrantzia eta Eragina Gizartean” txostenaren berri eman du María Silvestrek, Emakundeko zuzendariak, Gipuzkoako Biltzar Nagusietan, bertako talde mistoak eskatutako agerraldi batean. Txostenean argi ikusten da  elkarte gastronomikoetan emakumeak baztertzeko joera badagoela. Izan ere, 323 elkarteen % 58,5ak “ez du onartzen” emakume-elkartekiderik. Gipuzkoako Lurralde Historikoan, emakumeen sarrera mugatzen duten elkarte gastronomikoen ehunekoa altua bada ere (% 45,8), elkarte gehienetan (% 54,2) emakumeak eskubide osoko elkartekideak dira. Hala ere, Bizkaiko eta Arabako elkarte gastronomiko gehienek (% 79 eta % 56,6 hurrenez hurren) ez diete emakumeei elkartekide gisa parte hartzen uzten. Oro har, EAEko elkarte gastronomiko gehienek emakume-elkartekideak “onartzen ez” badituzte ere (% 58,5), azken hamarkadan izandako bilakaera positiboa da, izan ere, 1998. urtetik aurrera sortutako elkarteen bi herenak (% 63) emakumeak elkartekide gisa onartzen baititu.

Euskadi, auzolana