2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Hegaldik, Emakumezko elkarteak, Gipuzkoa Giza eskubide 2010 saria jaso du, emakumezko presoekin egiten duen lanagatik

Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideak 2010  Saria Hegaldi Emakume Elkarteari eman dio. Hegaldik Martuteneko (Donostia)  emakumezko presoekin 10 urte daramatza lanean. Hamabi emakumez osaturiko elkarte honek modu boluntario batean eta musutruk  aritzen dira, betiere, emakume presoei duintasuna itzultzeko asmoz. Emakume presoak pertsona moduan, haien osotasunean zaintzen dituzte, eta ez behar pertsonalei soilik  erreparatuz, kartzelako egonaldia eramangarriagoa egingo zaielako esperoan; kartzelatik ateratzean eta gizarteratzean  laguntza ematen diete.
Elkarte bihurtu baino lehen, Martuteneko emakumezko presoengana hurbiltzen hasi ziren Larratxoko lehenbiziko  emakumeek esku lanetako klaseak emateari ekin zioten aipatu kartzelan. Kartzelako eguneko jardunean eragingarria izatea zen helburua, eta horrekin batera, egindako lanak,  presoen erabilera pertsonalerako zein senideei erregaloak egiteko erabil zitzaten. Ekimen eta helburuak pixkanaka zabaldu zituzten eta 1990an elkarte status-a hartu zuten legalki. Egun, REDAGIko,  Gipuzkoako Emakumeen Elkarteen Sareko, bazkidea da.

Epaimahai honako hauek osatzen zuten:
Iñaki Galdos, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatua,   Ines Ibañez de Maeztu, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria; Juana Mari Astigarraga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza, Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia;  eta euskal unibertsitateetako ordezkariak: EHU-UPV, Deustu eta Mondragonekoak.  Hegaldik gizarteratze egokitzapenari jarraitu egiten diola eta emakume preso eta familiaren arteko bitartekaria dela azpimarratu du epaimahaiak . “Finean, emakume presoekin lan egiten dute gizarteratzen direnean pertsona aske eta berdin gisa euren eskubide eta aukeren jabe ere izan daitezen”.

Aldundiak, sari honen bidez, Hegaldikoen  lana ikusarazi eta omendu nahi du, euren anonimotasunetik Gipuzkoa justuago eta berdintasunean oinarrituago bat eraikitzen laguntzen dutelako. Saria,  hilaren 16an Kursaalen egingo den ekitaldi batean emango zaie

Euskadi, auzolana