2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Aukera Berdintasunerako Estrategia Berria abian jarri du Europako Batzordeak

Europako BatzordeaEuropako Batzordeak Aukera Berdintasunerako Estrategia Berria abian jarri du abenduaren 17tik 2014ra bitartera azken urte hauetan lortutako aurrerapen handiei jarraipena eman nahiaz. Estrategia hiru printzipio nagusitan oinarritzen da: langileen talde orekatsua erakarri, garatu eta mantentzean; lan marko malguago bat sustatu eta Estrategiaren mailarik goreneko partaidetza ziurtatzean. Helburu berriak zehaztuko dira zuzendaritzako zein maila ertainetako emakumezkoen kopururako eta Administratzaileen (AD) kategoriako postuetarako kontrataziorako. Batzordeko zerbitzu bakoitzak bere ekintza plana egiteari ekin beharko dio, betiere, haren planak nola beteko duen  argitzeko. Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ere aldikako ikerketak egingo ditu.

Europako Batzordearen ustez aurrerapen handiak bete dira aukera berdintasunaren sustapenean; hori dela eta, 1995tik zuzendaritzako lanpostuetan diharduten emakumeen kopurua bost aldiz handiagotu da. Maila ertainetako arduradunen artean bikoiztu da emakumeen kopurua. Horrekin batera lan praktika berri eta malguak eratu dituzte. Baina gehiago egin daitekeelako ustea dago. Horregatik jarri da abian estrategia hau, helburu berriak zehaztu ez ezik maila guztietako administrariak aukera berdintasunak  langileen guztientzat duen garrantziaz sentsibilizatu ere egin nahi ditu.

Erakarri, mantendu eta garatu langile talde orekatu eta motibatua

Estrategiak 2014ra arte hainbat urtetako helburuak zehazten ditu. Urte horretarako zuzendaritzako lanpostuen % 25a emakumeek bete beharko lituzkete (egungo %21aren aldean); horrek ekarri behar du beste helburu hau: erretiroa hartzen duten gizonezko zuzendarien  % 30a emakumeez ordezkatzea. 2014 baino lehen maila ertainetako agintarien % 30a emakumezkoa izan beharko litzateke (egun %  23a da); ildo horretatik erretiroa hartzen dutenen maila ertainetako agintarien postuen %50a emakumezkoa izan beharko litzateke. Helburu horiek Zuzendaritza Nagusi bakoitzak zehaztuko ditu. 2014 baino lehen  kargu exekutibo gabeko administratzaileen postuen  % 43a emakumezkoa izan beharko litzateke. Helburu hauek  honako irizpidetan oinarritzen dira: 2014ra arteko Batzordeko langileen garapenean eta hautagai libreen taldeari buruzko ikerketa batean.

Lan toki malguagoa eta emaitzak aintzagokotzat hartzen dituena sustatu


Ordutegia, etxetik lana edota jarduera murriztutako lan metodo malguak gehiago erabiliko dira, esaterako. Horrek, berdintasun politiken inguruko laguntza, orientazio eta prestakuntza handiago ekarriko ditu zuzendaritzako arduradunentzat eta baita maila ertainetako buruentzat ere.

 
Mailarik  gorenean partaidetza bermatu

Europako Batzordearen ustetan aukera berdintasuna sistematikoki integratu behar da ZN bakoitzaren giza baliabideetarako politikan. Horrekin batera langileekiko komunikazioa indartu behar dela uste du eta baita zuzendaritzako karguek konpromiso osoa  hartu behar dutela jarraituko den politikarekin. Estrategia berriak 2014ra arte ZNak eta zerbitzuak erregulartasunez gonbidatuko dituela aurreikusten du, betiere,eta ekintza  testuinguru komun batean, euren jardunbideak  azter ditzaten.

Euskadi, auzolana