2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakumeak baztertzen dituzten jaietan ez kolaboratzeko eskatu die arartekoak udalei

Iñigo Lamarka -Arartekoa-Iñigo Lamarka Arartekoak, euskal udalei aholkatu die: “ haien udalerrietan emakumeentzako berdintasunean ematen ez diren jaietarako  baimenik  ez emateko ez eta ospatzen uzteko”.  Aholku hori abenduaren 21ean  herriko jaietan emakumeen eta gizonen berdintasun egoerari buruzko “ 3/2010 Gomendio Orokorrean” dago.

Lamarkak honako hau eskatzen du ere: inola ere, ez finantzatu, kolaboratu edo laguntzarik eman, emakume eta gizonen arteko ezberdintasuneko jai ekintzak gauzatzen dituzten  lagun, talde edo elkarteei. Horrekin batera eskatzen die desberdintasuneko egoeren aurrean ez geratzeko parte hartu gabe baizik eta festetan emakume eta gizonen arteko berdintasun osoaren aldeko neurri eraginkorrak hartzeko.

Lamarkak gaineko erakunde politikoak inplikatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzari hauxe aholkatzen dio: “Euskadiko bertako jairik nagusietan titularitate publikoak  izan daitezen  baliabide juridikoak ikertzeko, horrela saihestuko da talde partikularrek bereganatzea sistema demokratikoarekin bat ez datozen helburuetarako”. Foru Aldundiei egindako eskaera honako hau dugu: haien eskuetan dauden baliabide guztiekin eskualdeko udalei babesa emateko genero ikuspuntutik berdintasun politikak garatu ditzaten, betiere, jai egunetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera.

Euskadi, auzolana