2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Holokaustoa bizi zuten 500 emakumeren lanak ikertu dituzte

Granadako Unibertsitateko adituak,  Alacant, Murtzia eta Vigoko ikerlariekin batera Holokausto bizi ziren 500 idazleren  lanak itzultzen eta ikertzen ari dira. Lehenbiziko belaunaldiko egileak dira, hau da, esperientzia hori zuzenean nozitu zutenak, edo bigarren edo hirugarrenekoak eta amona edota amen bitartez ezagutu dute.
  
500 idazleren antologia handi honen bitartez literaturan berreskuratu  nahi dira  hain ezagunak ez diren zenbait izen eta ospe handiagoko beste  idazle batzuen lan ez hain ezagunak. Ekimen honek gaiari abiapuntu ezberdinetatik ekiten dio. Horietako bat da Gerraren ondorioak emakumezkoen literaturan, Munduko bigarren gerrate judutarren Holokaustoko idazleengan hain zuzen ere.

Jerusalem-eko Museoak eta Sefarad Etxeak lau hizkuntzatan  (ingelesa, frantsesa, espainola eta hebreera) prestatzen ari diren interneteko datu basean ikusgai egongo dira 500 emakume horien izenak 2012ko urtarriletik aurrera.

2011ko lehenbiziko hiruhilabetekoan Arcibel Editores-ek argitaratuko duen liburu bilduman izango dira  itzulitako idazlan horietako batzuk . Lehenbiziko alea  “Eva Heyman-en egunkaria” izango da; idazlan hori  Auschwitz-eko gas ganberan hil zuten  Hungariako 13 urteko neskatxa batek idatzia da. Bertan 1944ko otsailaren erdialdetik  maiatzaren 30era bitarteko bizipenak kontatzen ditu.

Horretaz gain, ospe gutxiko  judu-espainiar idazle eta  zenbait idazle yidishen itzulpenak prestatzen ari dira, esate baterako,  Java Rosenfarby eta haren liburuaren “Der Boym fun lebn”rena  (“Bizitzaren arbola”). Ekimen honi erakusketa bat gehituko zaio 2012an Holokaustoko emakumezko ahotsei  buruz.

Euskadi, auzolana