2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

PELIKULAK

Ellas crean jaialdiaren zazpigarren edizioak kultura eskaintza zabala egiten du
Dentro de la VII edición de “Ellas Crean” zinegunea VII. ekitaldi barruan, Espainako Zinematografien Zientziak eta Arteetako Akademiak pelikulak ikusteko zikloa antolatu du. Helena Tabernaren pelikula guztiak ikusgai izango dira. Pelikula emanaldiak martxoaren lehenengo astean izango dira, gaueko 8etan, Akademiak duen egoitzan (C/ Zurbano, nº 3, Madrid).

Esperando SeptiembreTitulua: Esperando Septiembre
Zuzendaria: Tina Olivares
Protagonistak: Natalia Erice, Fele Martínez, David Tenreiro, Pedro Almagro eta Ana López
Estreinaldia areto komertzialetan: otsailaren 11

Krisialdi ekonomiko gorrian neska batek lehengoko 20 miloi pezeta dituen poltsa bat aurkitzen du. Lau laguni sekretua esan ondoren pezeta horiek euro bihurtzea erabakitzen du.Horretarako dirua Espainiako Bankuan pixkanaka pixkanaka aldatuko du. Bizitza aldatuko dien ustekabeko abentura baten erdian egongo dira.


Ciclo sobre “Mujeres cineastas entre la teoría y la praxis política” en Gasteizko Montehermoson zikloa: “Emakume zinegileak teoria eta praxisaren artean”


Otsailaren 23 eta apirilaren 13 bitartean Gasteizko Montehermoso Kulturuneak antolatuko du film ziklo hau. Sarrerak doanekoak dira aforo abete arte. Aurtengo proposamenak bost bosturtekotan (1959tik 1983ra) egindako filmak hartzen ditu barne. Proiektu honen helburua emakumeak zineman duen presentzia aktibo eta iraunkorrean horizonte bat marraztea da, betiere, zinema industria, diskurtso eta erakundetzat hartuta. Urte horiek garrantzitsuak izan ziren. Hirurogeita hamarreko hamarkadako gizarte-mugimenduekin batera, “emakumeen auzia” sortu zen, eta laurogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean teorikoki birformulatu egin zen.
Filmen zerrenda eta informazio gehiago

Documentales sobre el feminismo en el festival Punto de Vista de Pamplona


Otsailaren 22tik 27ra arte  Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak, Iruñean, sail berri bat sortu du aurten “Pertsonala dena politikoa da: feminismo eta dokumentala” izenburuaz. Zikloak bidaia bat proposatzen digu denbora zein espazioan zehar , betiere, emakumeen ahaztutako historia, subjetibitateak, testigantzak eta dominazio patriarkalari buruz. 
Sail honek hogeiren bat titulu ditu;horien artean “Granada 30 años después”, “Daughter Rite” edo  “Fem” nabarmentzen direlarik. Obra guztiak jatorrizko bertsioaz proiektatuko dituzte, gaztelerazko azpitituluekin. Zenbaitetan zuzendariak egongo dira.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdirako sarrerak zine aretoan, honako telefonoan 948 222 333 zein takila elektronikoan salgai daude. Informazio gehiago

 
“Mabel Lozano-ren  “Escúchame” laburmetraiak  Dona’m Cine I edizioaren Epaimahaiaren Saria jaso du


“Mabel Lozano-ren  “Escúchame” laburmetraiak  Dona’m Cine I edizioaren  Epaimahaiaren Saria jaso du. Dona’m Cine, emakumeek emakumeei buruz eginiko  nazioarteko laburmetraien lehenbiziko jaialdia da. Epaimahaiak, otsailaren 10ean elkarturik, bi aipamen berezi ematea erabaki zuen: bata Viviana Bohórquez Monsalve-ren “Violeta” eta bestea Cristina Trenas Martín-en “Heroínas” laburmetraientzat. Epaimahaikideak honako hauek ziren:   Cynthia Judkowski, Llum Quiñonero, Mamen Briz, Maria Dolors Comas, d’Argemí, Maria Jesús Pinto, Marta García, Nuria Pérez de Lara, Roser Oliver i Olivella, Tona Gusi Amigó eta Yolanda Olmos Ruiz.
Además ha habido un Premio del Público para “Mujeres camino” de Cristina Chiquin, Claudia Henao, Camino Simarro, Concepción Olid y Carolina Ruiz.
Horretaz gain, ikusleen Saria Cristina Chiquin, Claudia Henao, Camino Simarro, Concepción Olid eta Carolina Ruiz-en  “Mujeres camino” laburmetraik jaso du
Lehenbiziko edizio honetan ia  50 lan erregistratu dira;horietatik 40 aukeratu zituzten. Horiek, epaimahakideen ustetan, emakumeek haien inguruari buruzko begiraden aniztasuna aislatzen zuten. 

Frankfurt-eko Cervantes Institutuan Helena Tabernak eginiko filmen zikloa

Frankfurt-eko Cervantes Institutuak Helena Tabernaren filmen atzerabegirako bat antolatu du martxoan zehar. Inaugurazioa hil honen 7an izango da eta zuzendaria bertan egongo da. "La Buena Nueva" filmak hasiera emango dio zikloari eta hileko hurrengo astelehenetan   “Extranjeras (14ean ), “Yoyes” ( 21ean ) eta  “Nerabe”, “Busto de un poeta”,eta “La mujer de Lot” ( 28an) laburmetraiak proiektatuko dituzte hurrenez hurren.

 

 

The kids are all right pelikularen azala

Titulua: The Kids are All Right/Umeak ondo daude
Zuzendaria: Lisa Cholodenko
Protagonistak: Anette Bening, Julianne Moore, Mia Wasikowska, Josh Hutcherson, Mark Ruffalo
Estreinaldia: otsailaren 25ª

Lisa Cholodenko errealizadorearen hirugarren luzemetraiak sari anitz jaso ditu: Komedia onenari eta aktore onenari (Anette Bening) bi Urrezko Globo eta Oskarretarako lau izendatze. Azken horiek, filme eta gidoi onena eta baita protagonista eta filmaren taldeko aktoreari (Mark Ruffalo) ematen zaienetarako dira.
Nic (Annette Benning) eta  Jules (Julianne Moore) lesbianak dira eta bi seme-alaba , Joni (Mia Wasikowska) eta Laser (Josh Hutcherson), izan zituzten intseminazioaren bitartez. Joni nerabezaro betean dago eta  hazia eman zuen aita biologikoa (Mark Ruffalo) ezagutzeko proposamena egiten dio anaiari. Aurkitu egingo dute eta familiaren baitan integratu ere. Baina amak ez daude ados. Egoera horrek nahasmenak sortuko ditu.

 
Arantza Alvarez zuzendaria haren lehenbiziko luzemetraia errodatzen hasi da Senegalen
“Kënu”
izena izango du eta haren lehenbiziko eszenak Senegalen errodatuta daude dagoeneko. Arantza Alvarez-en lehenbiziko luzemetraia izango den honetan Senegaleko arrantzaleen auzo bateko biztanleak bizitzeko nola moldatzen diren ikusiko dugu. Pobreziak eta  Europara kayukoz bidaiatzeko  tentazioak garrantzi handi dute  frantsesez soilik errodatuko den filma honetan. Aktoreak, Leticia Dolera (“El otro lado de la cama”, “Los Serrano”, “Hospital Central”), Frantziako Lannick Gautry ( Nos jours heureux,  Les poupées russes), Nicolas Merlín (“La Rafle”) eta Senegaleko aktore zerrenda luzea.
Arantza Álvarez-ek filme luze honi ekin baino lehen zenbait laburmetrai egin ditu, hala nola, “Escapada al Paraíso” eta “Por derecho”.

Izenburua: “Winter’s Bone
Zuzendaria: Debra Granik
Antzezlea: Jennifer Lawrence
Areto komertzialetan estreinaldia: otsailak 11

Luzemetrai honek Oscar sarietarako lau proposamen lortu zituen joan den urtarrilaren 24an (filma onena; gidoi egokitu onena; aktoresa protagonista onena; eta multzoko aktore onena) eta orain arte zenbait sari jaso ditu nazioarteko mailan: Sundanceko Zinemaldia irabazi zuen; Spirit Awards sarietan faboritoen artean dago zazpi proposamenekin; eta aktoresa nagusia, Jennifer Lawrence, Urrezko Globoa lortzeko asmoa ere badu.
Kartzelako fidantza ordaintzeko familiaren etxea utzi ondoren, arrastorik gabe desagertzen den aitaren bila abiatzen den Ree Dolly (Jennifer Lawrence), 17 urteko nerabearen istorioa kontatzen du. Bere etxea galdu eta babesik gabe bere burua Ozark mendietan aurkitu baino lehen, Ree bere senideen isiltasun legeari aurre egitea nahi izango du eta bere bizitza arriskatu familia salbatzeko. Pixkanaka gezurretan zehar bidea irekiko du eta  ikusten eta entzuten dituenen artean hark jakitea nahi ez duten egiaz jabetuko da.

 
Izenburua: “En un mundo mejor
Zuzendaria: Susanne Bier
Antzezleak: Mikael Persbrandt, Trine Dyrholm, Ulrich Thomsen
Areto komertzialetan estreinaldia: apirilak 1

Atzerriko Filma Onenaren Urrezko Globoa irabazi du eta Hizkuntza ez ingeleseko Filma Onenaren Oscarra lortzeko lehian dago faborito gisa. Zuzendari daniarrak (“Te quiero para siempre”, “Brothers”, “Cosas que perdimos en el fuego” eta “Después de la boda”) mediku humanitario den pertsonaiaren bitartez oso bi mundu desberdinetan barneratzen gaitu: Afrikako Errefuxiatu Eremu batean eta Danimarkako hiri txiki baten egunerokotasunean. Bi familien bizitzak (bi aurre-nerabe dituztelarik) elkar gurutzatzen dira eta haien artean adiskidetasun izugarri zein arriskutsua sortzen da. Zuzendariak gizonen arduraren arazoa aztertzen du, bereziki, beren burua eta besteena defendatzeko orduan duen esanahia.

 
laburmetraiaGenero indarkeriari buruzko laburmetraia Goya sarietarako proposatua

 
Genero indarkeriari buruzko “El orden de las cosas” laburmetraia, César eta José Esteban Alende anaiek egina, datorren otsailaren 13an banatuko diren Goya sarietarako proposatua izan da. Zuzendariek, 20 minututan, begibistako indarkeriarik erakutsi gabe, Manuela Vellések antzeztutako Juliaren sufrimendua agertarazi dute. Julia bainuontzi – babeslekutik haren senarrak eragindako zauriak estali nahi ditu eta tantoka gauzen ordena aldatzeko behar duen indarra bilduko du.

Malagako film jaialdiak emakumeen eskubideei sail bat eskainiko dio

Martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartean burutuko  den Malagako film jaialdiak “Afirmando los  derechos de la mujer” (Emakumearen eskubideak bermatuz) izeneko saila izango du. Bertan emakumeok , emakumeak izateagatik, nozitzen dituzten bidegabekeriak erakutsiko dituzte. Edizio honetan, ingurumena babesteko Ekofeminismoaren ahalegina agerian  uzten duten ikus-entzunezko lanetan interes berezia jarriko dute.
winformazio gehiago

Zine zikloaren irudiaCiclo de cine sobre la actriz Delphine Seyrig

El grupo feminista Simone de Beauvoir ha organizado un ciclo de cine sobre la actriz Delphine Seyrig que se desarrollará en el Centro Cultural Montehermoso de Vitoria entre el 19 y el 21 de enero. Las proyecciones serán a las 19 horas y la entrada es libre hasta completar aforo.

Delphine Seyrig (Beirut en 1932-París 1990) fue una de las figuras teatrales y cinematográficas más importante de su tiempo. Trabajó con directores como Alain Resnais, François Truffaut, Joseph Losey, Marguerite Duras, Luis Buñuel Jacques Demy, Don Siegel, Ulrike Ottinger… Pese a ello, era ya entonces una “célebre desconocida”, en palabras de Marguerite Duras. Este desconocimiento persiste en la actualidad, agravado además por el paso del tiempo.

Este ciclo pretende rescatar del olvido su figura y recuperar, asimismo, facetas de su vida que apenas sí son conocidas, tales como su militancia feminista o su trabajo como realizadora. Se proyectarán los documentales que realizó en colaboración con Carole Roussopoulos, Iona Wieder, Nadka Ringart pero también en solitario. Se trata de obras militantes feministas, abiertamente políticas y, sorprendentemente, llenas de humor, de un fino e inteligente humor.

SCUM MANIFESTO;
MASSO ET MISO VONT EN BATEAU

19 enero, 19:00 horas

SOIS BELLE ET TAIS-TOI!
20 enero, 19:00 horas

INÉS
DELPHINE SEYRIG, PORTRAIT D'UN COMETE

21 enero, 19:00 horas

Blog pelikularen irudiaIzenburua: Blog
Zuzendaria: Elena Trapé
Antzezleak: Alada Vila, Irene Trullén, Lidia Torrent, Sara Gómez, Lola Errando, Anna Castillo, Candela Antón
Estreinaldia: 2011- 01- 21

Zuzendari kataluniar honen opera prima. Klase ertain - altuko 15 urteko neska talde baten istorioa kontatzen du. Neskak ongi hezitakoak dira, azkarrak, sentiberak eta elkarren artean jorratu duten planaren eta helburuaren jabe dira. Hau da helburu absolutu eta egia unibertsaltzat hartu dutena: besteengandik bereziko dituzten emozio sakonak bizitzea.
Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zen eta Cannesekoan Aipamen Berezia lortu, Beste Begirada atalean.

También la lluvia pelikularen irudiaIzenburua: “También la lluvia
Zuzendaria: Iciar Bollain
Antzezleak: Luis Tosar, Gael García Bernal, Najwa Nimri, Emma Suárez eta Karra Elejalde.
Estreinaldia: 2011 – 01 - 05

Zinema Akademiak Espainia Oscarretan ordezkatzeko hautatu du filma hau. Kristobal Koloni buruzko pelikula errodatzera Boliviara joaten diren zinema produktore eta zuzendari baten gorabeherak kontatzen ditu. Taldea Cochabamban gertatu ziren uraren gerra izeneko istiluen erdian egongo da. Hau da Iciar Bollainen bosgarren luzemetraia eta asmo handikoa da oso, “Hola, ¿estás sola?”, “Flores de otro mundo”, “Te doy mis ojos” eta “Matahari” bezalako filma intimistagoen ondoren. 

Zigortzaileak pelikularen irudiaIzenburua: Zigortzaileak
Zuzendaria: Arantza Ibarra
Antzezleak: Amaia Aberasturi, Estibaliz Sarasola, Andoni Delavigne-Robles, Martín Gandiaga, Peio Madariaga, Asier Vegas, Nikola Zalduegi, Anne Igartiburu, Gurutze Beitia, Carlos Sobera eta Loli Astoreka.
Estreinaldia: 2011 – 01 - 05

Arantza Ibarra bizkaitarraren lehen film luzea  da. Euskaraz errodatuta, eskola jazarpena erakusten du. Filmaren protagonistak 12 urtetik 15era bitarteko Bizkaia eta Iparraldeko zazpi nerabe dira.

Izenburua: Señora de
Zuzendaria: Patricia Ferreira
Antzezleak: Segunda Portables, María García, Mercedes Noval, María del Pilar Pets,  Asunción Fernández, Alicia García, Ana Blanco, Filomena Fraga

80 minutuko dokumental honek 65 eta 80 urte bitarteko hamahiru emakume galegoen testigantza jasotzen du eta Espainia frankistako hiru belaunaldien bizitza erakutsiz. Lan honetarako, Patricia Ferreirak eta bere lan taldeak 300 elkarrizketatik gora egin zituzten gizarte klase, inguru eta heziketa desberdineko emakumeen adierazgarri den lagin hau lortzeraino. Testigantza hunkigarri, ezusteko, harrigarri eta mingarriak dira ezkondu ostean “…ren andrea” izatera igarotzen ziren emakume hauenak.


Izenburua: Poesía
Zuzendaria: Lee Chang-Dong
Antzezleak: Yun Junghee, Kim Hira, An Naesang

Hego Koreako Gyeonggi probintziako hiri txiki batean Mija, eskolan dagoen bere bilobarekin bizi da. Emakume eszentrikoa da, jakinguraz beterikoa, bere itxura zaintzen disfrutatzen duena, kapela estanpatu loredunak eta kolore biziko jantziak eramaten dituena. Zoriak auzoko kultur etxeko poesia ikastaro batera eramaten du eta bizitzan lehen aldiz poema bat idaztera. Ordura arte erreparatu ez dion ohiko inguruan edertasunaren bila hasten da. Azkenean betidanik ikusi dituen gauzak antzemateko inpresioa du eta hau asko atsegin zaio. Alta, espero ez zuen gertakizunaren ondorioz bizitza uste zuen bezain ederra ez dela konturatzen da.

 
Izenburua: Planes para mañana
Zuzendaria: Juana Macías
Antzezleak: Carmen Elías, Goya Toledo, Jorge Bosch, Brendan Price, Maite Blasco, Christophe Miraval, Pablo Viña, Adrián Marín, Aura Garrido, Ana Labordeta.

Gaur egun emakume askok aurrean dituzten erronkei buruzkoa da filma: bere buruak berrasmatzea, munduan egoteko modua eta inguratzen dituzten pertsonekiko harreman berriak asmatzea. Istorioa 24 ordutan garatzen da. Ines, Antonia, Marian eta Mónica, adin eta egoera guztiz desberdineko emakumeak bidegurutze beraren aurrean aurkitzen dute euren burua: hemen eta orain ibilbidea aldatzen lagunduko dien erabakia hartu beharrean daude. Inesek aurrera jarraituko al du, edozeinen aurka, haurdunaldiarekin? Marianek ulertuko al du senarrarekiko harremana ahituta dagoela eta horren arabera jokatuko du? Zer egingo du Antoniak bere bizitzako benetako amodioak beste aukera bat eskatzen dionean? Zer gertatuko da Mónicaren inpotentzia eta mendeku desioarekin bere familia desegiten denean?

Izenburua: En el camino
Directora: Jasmila Zbanic
Intérpretes: Zrinka Cvitesic, Leon Lucev, Ermin Bravo.

 
Luna (Zrinka Cvitesic) eta Amar (Leon Lucev) arazo bat duen bikotea da: Amar lanetik bota dute edateagatik. Lan berriak, etxetik gertu ez dagoen komunitate islamiko fundamentalista batean, bere karakterra aldatuko dio eta Lunarengandik asko urrunduko.  Harremana galdu ondoren, Lunak bisita egitea lortzen du. Emakumeek estalkia daramaten erritualez inguratutako sekta wahhabiar misteriotsu batean aurkitzen du 


Izenburua: Ellas son… África
Zuzendariak: Inés París, Laura Mañá, Patricia Ferreira eta Chus Gutiérrez

 
Valentzian 2010eko martxoan ospaturiko Mujeres por un mundo Mejor V Kongresuan sortu zen dokumental hau. Lau zuzendariek kongresuan landu ziren gaien inguruko laburmetraia errodatu dute: Hezkuntza (Laura Mañá), Osasuna (Patricia Ferreira), Ekonomia (Inés París) eta Ahalduntzea (Chus Gutiérrez). Fikziozko istorioekin emakume afrikarren errealitatea islatzen dute, nola eusten dieten familiei, nola lantzen duten beste  jabe duten lurra, nola ekiten dieten proiektu ekonomikei eta kooperatibetan parte hartzeari. Gainera, prestatzeko, osotasun fisikoa mantentzeko, ahots eta bizitza propioa izateko borroka egiten dute.

Izenburua: Vindicación
Zuzendaria: Susana KosKa


Hirurogei minutuko dokumental honek herrialde honetan trantsizio aldian izan ziren aldaketak erakusten ditu, intsumisio zibila eta militantzia politikoa lehen pertsonan bizi izan zituzten emakume batzuen bitartez. Emakume hauek abortu zein dibortziorako eskubidea lortzeko eta gizartean ahots propioarekin sartzeko borroka egin zuten.  “Mujeres en pie de guerra” (2004) lanaren egileak borroka feministan inplikaturiko emakumeen testigantzak prentsa ebakinekin eta beste elementuekin tartekatzen ditu, belaunaldi gazteek eskubideak konkistatuak izan direla, ez direla betidanik egon eta mantendu behar direla jakin dezaten.

Euskadi, auzolana