2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ERAKUSKETAK

Ana Frank, egungo istorio bat, 2011ko apirilaren 30 arte

Isabel Albaren "pictografías urbanas", 2011ko otsailaren 20 arte

Izenik gabeko paisaiak, (bukatua)

Emakumearen irudia publizitatea, (bukatua)

Zuregan gehiago dago. Emakumearen irudia Erdi Aroan, 2011ko otsailaren 7tik maiatzaren 5 arte

Arts Attack, 2011ko otsailaren 26 arte

What I see, (bukatua)

Pasahitzak, (bukatua)

Eulalia Abaitua, argazkilari aitzindaria, 2011ko maiatzaren 29 arte

Kontraindarkeriak, (bukatua)


Ana Frank, egungo istorio bat

 
Ana Frank-i buruzko erakusketaApirilaren 30 arte Donostian dagoen Aieteko Bakearen Etxeak  “Ana Frank egungo istorio bat” izeneko erakusketa izango du ikusgai, 1942-1944 bitartean Amsterdamen bere familiarekin naziengan ihesean ezkutua bizi izan zen eta bere egunkarian sufrimendu, izu eta larritasunak idatzi zituen neska judutarrari dedikatuta. Argazki, panel eta bideo batek tifusak jota hil zen nerabe alemaniarraren bizitza birpasatzen dute.
Erakusketan hogeita hamar paneletik gora ikus daitezke Bigarren Mundu Gerra eragin zuten arrazoiekin eta horren eraginekin.
Bisitatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30etara, eta larunbatetan 10.00etatik  14.00etara eta 16.30etatik 20.00etara.



Isabel Albaren Pictografías urbanas


Isabel Albaren erakusketaTokia: Modotti Tailerra (Hondarribia)
Datak: Otsailaren 1etik 20ra
Ordutegia: 17:30etatik 20etara. Larunbat eta jai egunetan: 11etatik 14etara

Isabel Albak ez ditu argazkiak egiten. Erakusketa hau ikustera joaten direnek segituan ulertuko dute lan hauek duten balio artistikoa. Egileak materia burutzea lortu du, esperientzia esperimentatzea, agerikoa agertzea. Argazkia eta pintura desberdintzen dituena da, pintura ukitu daitekeela, ukitzeko gogoa ematen duela; eta zentzu honetan Isabel Albaren argazkiak piktorikoak dira fotografikoak baino gehiago. Ez da nahiera. Berak eskuekin ulertu du – ulertzeko modu bakarra- irudimenezkoa den munduan errealitatera artifizialki itzuli behar garela, publizitateko irudiak degradatu behar direla, pikorra, hautsa eta gatza jarri behar zaiela barruan daramatena jariatu dezaten. Gauzek direna besterik ez badirudite eta hainbeste agertzen direnez, desagertzen badira, diren baino gutxiago agertu beharko dira, lau eta ilun agertu beharko dira, diruditena izatera itzul daitezen.

Izenik gabeko paisaiak


Miren Leturiak margotzaileak Izenik Gabeko Paisaiak izeneko erakusketa bat paratu du haren obraren aukeraketa batez osaturik. Erakusketa hau  Skolastika-ren egoitza ikusgai dago urtarrilaren 31era arte . Helbidea: Berasategi 1, 1. solairua, ezkerra, 10. departamentua (urre koloreko atea). Bilbo.
 Hona hemen Miren Agur Meabek  erakusketa ikustera joan gaitezen gonbite moduan idatzi duena:  
Izenik gabeko paisaiak

Izenik gabeko paisaiak paisaia ezezagunak ote dira? Arrakalak elementu erasotzaileak dira, eraikitakoa irensten dutelako, ala akaso, badatorren zerbaiten hasiera ote dira, landareen haziei gertatzen zaien legez? Haustura eta mina loturik daude nahitaez?
Miren Leturia izadiaren margolari berezia da, ezohiko paisaiak sortzen baititu, paisaia isilak. Bere sormen-prozesuaren abiapuntua hauxe da: ingurune hurbileko atal bitxiak salbatzea, leku autonomoen maila emateko. Halaxe topatzen ditugu giza bihurguneak harkaitzen soslaietan, beren gardentasunean egonezina edo betetasuna islatzen duten burbuilak, basoen antzeko zimurdura bat-batekoak, fantasiazko edo ametsetako eskualdeak iradokitzen dituzten azalera-jokoak...
Kolore lauei esker, gure ikusmena ez da balizko narrazioren baten bila hasten; ordea, bolumenei eta formei nasai begiratzeko aukera hartzen du, margolana norberaren barne-paisaiaren metafora bihurtu arte. Zati zehaztuagoen eta zati arinagoen arteko elkarrizketa kromatikoak irekitasuna adierazten du, ezer ez mugatzeko nahia, ez irudia eta ezta horren interpretazioa ere.
Ezer ez da kasualitatea paisaia-bilduma honetan; izenik ez izatea ere ez. Artistak ideia ordenatu, aukeratu, konposatu, manipulatu eta eraldatu egiten du ariketa zehatz batean: nola taxutu artelana, horixe baita oinarrizko galdera, zer eta zertarako galderekin batera. Izenik gabeko, ahotsik gabeko paisaia hauek berba egiten digute.
Hasiera

Emakumearen irudia publizitatean


Emakumea publizitatean"Mochilas Rojas"  emakumeen taldeak “Emakumearen irudia publizitatean”  zeneko erakusketa bat antolatu du  Virginia Gil Couso-k eginiko argazkiez osaturik. Abenduaren 6tik urtarrilaren 16ra bitartean ikusgai egongo da. Bertan, berrogeita hamarreko hamarkadako edertasun eta etxeko garbietarako produktuen inguruko iragarkiek eta etxetresna elektrikoen iragarkiak daude. Iragarki horien leloek emakume objektu izatera murriztu nahi dute. Halaber, emazte onaren  irudietan eginiko gida bat dago, “senarra pozik mantentzeko hamaika arau”  dituena.
Donostiako Emakumeen Etxea. Okendo 9. Ordutegia  9:00tik  21:00etara
Hasiera

 

Zuregan gehiago dago. Emakumearen irudiak Erdi Aroan 

Zuregan gehiago dagoBilboko Arte Ederretako Museoak otsailaren 7an hasiera emango dion erakusketak  Erdi Aroko emakumeari buruzko arte europarraren  irudia eta haren  garapen artistikoa aztertzen ditu; aldi berean  eta erdi aroko gizartean betetzen zuen funtzioaz mintzo da. Berrogeita hamar obra inguru daude, irudi erlijioso eta gorteko bizitza islatzen dutenak: margoak, eskulturak, tapizak, kutxak, zilar eta urregintza, hornidurak, objektu pertsonalak eta eskuizkribuak.  Lanek hainbat museo europarretan dute  jatorria: Thyssen-Bornemisza Madrilekoa, Louvre, National Gallery Londresekoa edota Musée National du Moyen Age Cluny-koa. Baita Louis de Bruges eskuizkribu bilduma egile flandestarren  aleak daude. 
Erakusketa honetako komisariotzan Corinne Charles dago. Katalogo bat egongo da non   puntako adituek  emakumeri buruzko erdi aroko ikuspegi orokorra emango duten, betiere, eguneko ikuspuntu femeninoaz abiatuta. Egitasmo honek museo honetan bertan eginiko  erakusketei jarraipena ematen die: “ Emakume inpresionistak. Beste Begirada” (2001)  eta “Kiss Kiss Bang Bang. Arte eta Feminismoaren 45 urte” (2007). Erakusketa haietan emakumeak eta feminismoak protagonismo nagusia zuten.
BBK aretoa  11/02/07tik  11/15/05ra bitartean
Informazio gehiago 
Hasiera


Arts Attack


Arts AttackArts Attack titulupean erakusketa kolektiboa aurkezten du Donostiako Arteko galeriak. Bertan 25 irudi-sortzaileren lanak daude ikusgai hainbat euskarri eta diziplinatan.  Otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Ordutegia: astearte-larunbata bitartean: 11.00tik13.30ra   eta 17.00tik 20.30ra.
Hasiera

 

What I see

Cartel exposicion SUSAN HILLER
irailaren 17tik urtarrilaren 9ra Gasteizko Montehermoso Kulturgunean


Montehermosok Susan Hillerren, arte kontzeptualeko artista britainiar garrantzitsuenetakoaren, Espainiako banakako lehen erakusketa aurkeztuko du.  Haren lan artistikoa, idatziak, konferentziak edo argitalpenak direla-eta, artisten belaunaldi berrien artean erreferentzia nabarmena bilakatu da.

«What I see» (Ikusten dudana) erakusketako pieza baten eta erakusketaren beraren izenburua da eta 70eko hamarkada hasieran hasitako artistaren ekoizpeneko etapak hartzen ditu; orduan finkatu zuen bere bizitokia Londresen, AEBtik etorri ostean. Erakusketan bere lanean ohikoak diren intereseko gaiak lantzen dituzten obra ugari bildu dituzte, besteak beste, errepresentaziorako modu hegemonikoen azterketa, zientziaren objektibotasunari egindako kritika edo artea ezagutzaren diziplina gisa berriz definitzea, "garrantzirik gabekotzat" hartu izan dena txertatzea ahalbidetzeko.

Hilleren arte-ibilbidean, telepatiari, espiritismoari, meditazioari, idazketa automatikoari edo hipnosiari egindako erreferentziak etengabekoak dira, eta horiekin batera, psikoanalisia, feminismoa, lengoaia zinematografikoa, museografia edo artxiboko materialaren katalogaziorako teknikak erabiltzen eta berriz bere egiten ditu. Jokabide horrek a priori lotu gabe dauden eta kontrakoak diren espazioen arteko erlazioen sistema berriak gaitzen ditu; adibidez, kaleen, Erresuma Batuko kostaldeko postalen edo galbidean diren hizkuntzen indexatze-prozesuetan (zientifiko nahiz artistikoak) eragiten duten ideologiak adierazten dituzten lanetan adierazita. Prozesu arrazionalei atxikitako bazterketaren logikarekin borrokatze sistematikoa, baztertzeak, bazterrean utzitako hondarrak, berreskuratuz. Sedukzioa eta zorroztasuna konbinatzen dituen jarrerarekin, artistak gauzek inguruan duten “mundu ikusgarria” osatzen duten gailu kulturalak aztertzen ditu. Arrastoz eta lorratzez jositako mundua, eta horrekin, Hillerrek alfabeto alternatiboak eraikitzen ditu, inkontzientea baztertzen duen gizartea zalantzan jartzen dutenak, eta fantasmak, berekin datozen beldurrak, ezkutatuta daudenak.

Susan Hillerrek (Tallahassee, Florida, 1940) orain gutxi izen oneko zentro eta museoetan izan du erakusketa: Index (Stockholm), Museo Serralves (Oporto) edo Kunsthalle Basel (Basilea), besteak beste. Bere lana, era berean, Berlineko Biurtekoaren 5. edizioan edo Los Angeleseko MOCAko «WACK! Art and the Feminist Revolution»-en ikusi ahal izan da. TATE Britain artistaren atzerabegirako erakusketa ari da prestatzen 2011ko otsailerako.

Komisarioak: Beatriz Herráez eta Xabier Arakistain.
Hasiera

PASAHITZAK. Emetasunari buruzko irudijkapen berriak

Cartel exposición

"ESTÁ EN MI CABEZA. DETRÁS DE LOS OJOS". Barne-proiektatutako genero jarraibideak
Montehermoso Kulturgunea, Gasteiz.

10. zikloa. Dora García, María Llopis (Girlswholikeporno), Sigalit Landau, O.R.G.I.A, Diego del Pozo, Martha Rosler, Señora Polaroiska, Soytomboi
Komisarioak: Haizea Barcenilla eta Saioa Olmo

Margaret Thatcher edo Lara Croft bezalako pertsonaia ospetsuak araua berresten duten salbuespentzat hartzen dira: atsegin bazaigu edo ez bazaigu, emakumeak otzan, ordenatu, lasai, gozo, hauskor, samur eta ulerkorrak direla sozialki onartua izan da denbora luzez. […] Prototipo hauen deseraikuntzak borroka feministan bataila handia da, inoiz bukatuko ez dela dirudien bataila; izan ere, baliogabetu nahi ditugun ideiak ofiziosoki gaitzesten diren arren, genero jarraibideen bidez ezkutuan transmititzen baitira oraindik sotilki.. […]

Erakusketa honetan aurkezten diren lanek ikertu eta agertu nahi dute identitateen eraikitzearen gainean genero jarraibideek duten eragina. Batzuek sendia eta komunikabideen pisuari buruz hitz egiten dute argi eta garbi; beste batzuek, modu sotilagoan, askotan guk geuk konturatu gabe igortzen ditugun inposizioak islatu nahi dituzte. Kasu guztietan, bideoek erakusten dizkigute marjinazioan edo estereotipotan erortzen ez direlako horren agerikoak ez diren egoerak, ikusezinak izan arren, aurretik zehaztutako giza rolen sorkuntzarako nahitaezkoak direnak.
Ir al indice

 

Eulalia Abaitua, pionera de la fotografía


Exposción Eulalia Abaitua

Lekua: Bilboko Euskal Museoa
Data: 2010eko urriak 29- 2011eko maiatzak 29

Bilbotar honek haren kameraz eginiko argazkien bilduma handi hau, egun,  garrantzizko artxibo etnografiko zein soziologiko bilakatu da. Eulalia Abaituak (1853-1943) jendearen banakako erretratuetan zein taldekakoetan sakondu zuen, etxe barne nahiz kanpoan lan egiten ari zela. Eguneroko objektuak eta galdu diren paisaiak erretratatu zituen.

Erakusketaz gain, Maite Jimenez Ochoa de Aldak idatzi duen "La fotógrafa Eulalia Abaitua" liburua argitaratu da BBKen “Temas Vizcainos/Bizakaiko Gaiak” sortan. Bi ekimen hauek Euskadiko argazkilari aitzindari hau anonimotasunetik aterako dute. Informazio gehiago Euskal Museoan.
Hasiera 


“Kontraindarkeriak. Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak”


Exposición Contraviolencias

Lekua: Koldo Mitxelena (Donostia)
Data: 2010eko urriak 28 –  2011eko otsailak 5

Erakusketa honek  emakumeen kontrako indarkeriari buruzko nazioarteko 15 artisten hausnarketa agerian jartzen du, ikuspen antropologiko, psikologiko eta identitarioaz gaindi. Bildumak genero indarkeria salatzen dituzten marrazkiak, bideoak eta  ikus-entzunezko instalazioak nahiz komikiak eta beste zenbait lan plastiko biltzen ditu. Informazio gehiago.

 Hasiera

 

Euskadi, auzolana