2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

LIBURUAK

LeonoraIzenburua: Leonora
Idazlea: Elena Poniatowska
Argitaletxea: Seix Barral

Leonora Carrington ehungintzaren handiki britainiar baten alaba zen eta bere oinorde aberats gisa haztea zen bere patua, baina garaiko konbentzio sozialen aurka egin zuen pertsonalki eta artistikoki libre izateko eskubidea lortzearren. Max Ernst pintorearekin amodio istorio zurrunbilotsua bizi zuen eta erotu egin zen Bigarren Mundu Gerran zehar bere maitalea kontzentrazio eremu batera bidali zutenean. Leonora Santanderreko eroetxe batean sartu zuten eta bertatik New Yorkera ihes egin zuen. Geroago, Mexikon gailendu zuen bere karrera literarioa eta artistikoa. Gaur egun emakume pintore surrealistarik onentzat hartzen da. Liburu honen egilearen esanetan, hau ez da biografia bat, ez eta artistaren pinturaren kritika bat, baizik eta elkarrekin izandako solasaldietan, Leonora beraren eta honi buruzko beste batzuek idatzitako liburuetan oinarritzen den nobela bat.
Liburuak Seix Barral argitaletxearen Biblioteca Breve 2011ko Saria jaso du.

el salón de la embajadaIzenburua: El salón de la embajada italiana
Idazlea: Elena Moreno
Argitaletxea: Planeta

Bilboko idazle eta kazetariaren lehen nobela da eta bertan bizitzari ahalik eta zuku gehien atera nahi dioten bi emakumeen bizipenak kontatzen ditu. Bere izeba hiltzen den egunean, Carmela, kazetari eta idazleak, gogora ekartzen ditu jatorri italiarreko eta nazioarteko diplomaziarekin loturiko emakume horrek irakatsi nahi izan zizkion askatasun eta sofistikazioa, denboraren poderioz ardura familiarren pean geratu ziren horiek, hain zuzen.
Hilabete batzuk lehenago, Carmelaren bizitza baketsu eta kontentagaitza kolokan dagoela, Mateo afera gizon erakargarria agertzen da Bilbon eta edozein kantitate ordaintzera prest dagoen mandatu arraro bate egiten dio: duela denbora asko hildako aitaren biografia idaztea. Mateorekin dituen lehen elkarrizketak ilunak dira baina zenbait gertakarien ondoren Carmelak indarra aterako du mandatuaren inguruan zein bere bihotzean hasberriak diren misterioak argitzeko. Une horretatik aurrera Carmelak ulertuko du  bizitza ez dela, ezinbestez, ukoetan oinarritzen, leialtasuna hautsi daitekeela, historiak argitu behar diren sekretuak gordetzen dituela, eta askatasun guztiek prezio bat dutela. Mundu horretan sartzeko gakoak bere izebaren bizitzan aurkituko ditu.

Donde nadie te encuentreIzenburua: Donde nadie te encuentre
Idazlea: Alicia Giménez Bartlett
Argitaletxea: Ediciones Destino
Nobela honek 2011ko Nadal Saria irabazi zuen. Teresa Plà Meseguerren bizitzan oinarrituta dago. Teresa Plà Meseguer, Pastora”, “Durruti” edo “La maquis hermafrodita” goitizenak zituen eta Katalunian ezkutatzen zen gerrillari makia zen. Idazleak txikitatik zituen aditu hari buruzko istorio kontaezinak. Bere ibilerak 1960an amaitu ziren, atxilotu zutenean. Heriotza zigorra kommutatu zioten eta 17 urte eman zituen espetxean. 2004an hil zen.
Adimen kriminaletan espezializatutako Lucien Nourissier idealista eta psikiatra frantsesak eta Carlos Infante kazetari kataluniarrak Maestrazgoko lurraldeetara joaten dira 1956an Teresa Plàri elkarrizketa egitera eta pertsonai legendario bezain erreal hau ezagutzera. Haien azterlanean zehar guardien ikuskaritza saihestu beharko dute, pista faltsuak benetakoetatik bereiz eta bidean aurkitzen dituzten oztopo guztiak gainditu. Gure iraganaren deskubrimenduari eta gizakiaren bakardadeari buruzko nobela da hau.

 

Titulua: El faro por dentro
Idazlea: Menchu Gutiérrez
Argitaletxea: Siruela


Menchu Gutierrez-ek hogei urte luze eman ditu itsasargi batean bizitzen. Liburu honek esperientzi luze eta sakon horren azken eguna eta “argiari omenaldi bat” jasotzen ditu “zeren argiak  bat egiten ditu itsasargi hau eta  mundu beste itsasargi guztiak”. Testu honekin batera “Basenji” nobela argitaratu du Siruelak, itsasargizain baten eta haren txakur afrikarraren istorio artegagarria, argi izpi eta iluntasunaren artean kontatzen den  benetako thriller psikologikoa.

 

Titulua: La nueva taxidermia
Idazlea: Mercedes Cebrián
Argitaletxea: Mondadori

Según la autora, ha utilizado el término taxidermia no en el sentido de “cazar animales y disecarlos”, sino en el de “intentar recuperar vida donde no la hay”. Bajo este título se encuentran dos novelas cortas que giran en torno a la idealización del pasado y la imposibilidad de comunicarse desde un yo transparente. Por un lado, en “Qué inmortal he sido”, una mujer se dedica a la recreación literal de una fiesta que tuvo lugar hace años. Para ello, alquila un local y va reproduciendo, detalle por detalle, todo lo que recuerda de aquel día, intentando descongelar un fósil en forma de  situación vivida. Por otro lado, en “Voz de dar malas noticias”, Belinda, la protagonista, utiliza muñecos para comunicarse con el mundo. Así, mientras busca un micrófono, un intermediario, para no tener que dar la cara ella misma, se encuentra con que los tres títeres tienen personalidad propia: Berta es una ambiciosa galerista; Juanjo, un tipo corriente que aprovecha cualquier ocasión para hablar de cuando vivió en Nueva York, y Miuccia Prada es una réplica en miniatura de la conocida diseñadora italiana.

Titulua: La mujer que leía demasiado
Idazlea: Bahiyyih Nakhajavani
Argitaletxea: Alianza Editorial

Gaztelaniara Josefa Linaresek itzulia. Eleberri historiko honetan, emakume abangoardista baten bizitza kontatzen da. Emakume hori bere denbora eta inguruko emakumeez bestelakoa zen, eta preso egon zen irakurtzen jakiteagatik eta konbentzionala ez izateagatik. Tahirih Qurratu'l-Ayn zuen izena. Argia, ederra, jakintsua eta etorri handikoa. Bere garaian eta bere herrialdean duintasun femeninoa aldarrikatu zuen lehen emakumea izan zen, eta gainerako emakumeei irakurtzen eta idazten irakatsi zien. Eleberria Teheranen girotua dago, XIX. mendearen erdialdean -Shah-aren gortean, asalduzko uneak bizi ziren garaian-, eta Pertsiako Shah-k jasan zuen lehen atentatuaren eta azken atentatuaren artean kokatzen da. Bigarren atentatuan hil zen Shah, 1986an -50 urte geroago-. “La mujer que leía demasiado" gorazarre bat da, Tahirih Qurrutu'l-Ayn-ren adore eta etsenplua omentzeko, lurralde haietan haren etsenplua jarraitu zuten emakume guztiak omentzeko.

Titulua: La siesta de M. Andesmas
Idazlea: Marguerite Duras
Argitaletxea: Demipage
Idazle frantses honen  hasierako  liburuetako bat dugu Amelia Gamodenak itzulita. Gaztelaniazko lehenbiziko bertsioan “Una tarde de M. Andesmas” ( arratsalde bat  M. Andesmas-ekin) titulua eman zioten,ekintza lau eta erdietatik ilunabarreraino kokatzen baita.  68 urteko  Monsieur Andesmas-ek haren alaba Valérirentzat etxe bat erosten du. Terraza bat eraiki nahi du lautada, herria eta Mediterraneoa ikusteko. Etxegilea berandu iristen da eta bitartean zenbait gertakizun suertatzen dira. Nobela idatzi zuenena, Durasen bizitzako hiru gizonei, bi maitale eta lagun bati, Antelme, Des Forêts eta  Mascolo-ri (Andesmas), eginiko  keinu ironikoa zela esan zuten 60. hamarkadan.

Titulua: Bitsa eskuetan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa

Azalaren kodea olerki liburua idatzi eta hamar urte ondoren itzuli da Miren Agur Meabe genero bera erabiltzera  Bitsa eskuetan izeneko liburuaz. Hiru txataletan banaturik, idazleak bere bizitza eta bizipenei buruz hausnarketa egiten du. Testuetan isil guneek ere garrantzia dute. Tituluko bitsa hitzaren anbiguetateaz jolastu egiten du, zeren, eskuetan dugunean, oparotasun sentipena ematen digu, baina hatzen artean irristatzen da ezer ere  ez dela agerian uzten.

Titulua: Errepidea
Idazlea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Erein

Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula.
Oihuta nago ia aldi berean “kaixo” eta “agur” esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso.
Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.


Titulua: El corro de las niñas, el círculo de las mujeres
Idazlea: Mari Cruz Garrido Pascual
Argitaletxea: Horas y Horas

Liburu hau bost urteko bertako eta ikerketa lan handiaren ondorioa da. Aldi horretan idazleak biribilki tradizionaleko kanta eta erromantzeak jaso ditu. Abesti horietan elementu interesgarriak daude, hala nola, salaketak batetik, eta emakumezkoen ospakizunak bestetik.

Titulua: El alfabeto de los pájaros
Idazlea: Nuria Barrios Fernández
Argitaletxea: Seix Barral

Nobela honek, adopzioa, uzteak sortzen dituen zauri ankerrak, ahanztura eta oroimena nahiz maitasunaren indar hunkigarriak ditu hizpide. Baina batez ere, irudimenaren botereaz hitz egiten du. Nix-ek 6 urte ditu, Txinan jaiotakoa eta adoptatua da. Familia biziki maite du baina uzteak sorrarazten dion minak, izendatzen ez dakien horrek, oinaze ekartzen dio. Amak asmatzen dituen istorioek soilik haren suminaldi eta nahasmendua apaltzen dizkiote.

Izenburua: Antología de poetas prostitutas chinas
Aukeraketa: Guojian Chen
Argitaletxea: Visor

Liburu honek V. mendetik XXI.era bitartean bizi izan ziren 28 emakume txinatarren poemak jasotzen ditu. Emakume hauek bertako funtzionario eta Txinara negozioengatik joaten ziren bidaiariei plazer sexuala eta intelektuala emateko menderatuak eta heziak izan ziren. Funtsean salerosketa fenomeno hau, miseriaren eraginez bizirauteko prostituziora behartuta izan ziren 200 poetak bizi izan zuten. Neskatxa polit eta azkarrak poesian, kantuan eta dantzan oinarritutako hezkuntza jasotzeko hautatzen zituzten  Txinako klase aberats eta finduentzat liluragarriak izan zitezen. Poemek 28 poeta hauen tristezia eta etsipena jasotzen dute, aldi berean, Txinako gizarte feudala nolakoa zen erakutsiz: matxista eta bidegabekoa, non prostituzioa familiaren afera zen.

Izenburua: Demasiada felicidad
Egilea: Alice Munro
Argitaletxea: Lumen

Azaleko anekdota hutsalak emozio bihurtzen ditu Nobel sarirako zenbaitetan hautagai izan den idazle kanadar honek. Ipuin hauen izenburua,  Munrok istorio bat dedikatzen dion Sonia Kovalevski XIX. mendeko matematiko eta nobelagile errusiar ospetsuaren esaldia da. Bizitza tragiko eta zaila izan zuen ez ziotelako uzten, batetik  Europako unibertsitateetan irakasten emakumea zelako eta bestetik matematiko izaten utziko zion gizonarekin konprometitzeko zorian zegoenean hil zelako. Bere azken hitzak “gehiegizko zoriona” izan ziren.

Izenburua: Divas rebeldes
Egilea: Cristina Morató
Argitaletxea: Plaza&Janés

María Callas, Coco Chanel, Audrey Hepburn, Jackie Kennedy, Eva Perón, Wallis Simpson edo Barbara Hutton bezalako “diva distiratsuen” atzean, emakume bakartiak zeuden, emakume hauskorrak, beren gorputzez konplexua zutenak eta itsusiak sentitzen zirenak. Hau da Cristina Morató kazetariak erakutsi nahi izan duen alderdia. Helburua ez da izan biografia ofizialak idaztea baizik eta amodio faltak edo gurasoen abandonatzeak markaturiko haurtzaro traumatikoa bizi izan zuten emakumeen lehen urteak bereziki aztertzea.

 

Izenburua: Olympe de Gouges
Egilea: Laura Manzanera
Argitaletxea: El viejo topo

Ezagutzen den lehen manifestu feministaren egilearen biografia da. Manifestu hau Emakumeen eta Emakume Hiritarren Eskubideen Aitorpena da. Olympe de Gouges aktibista politiko eta idazlea (1748-1793) gizonen munduan bidea ireki zuen eta ausardia horren ondorioz gillotinan hil zuten. Amodio librea eta ezkon gabeko bikoteak aldarrikatu zituen; heriotza zigorraren aurka borroka egin zuen; esklabotzaren lazgarrikeria salatu zuen; ama ezkongabe eta prostitutak defendatu zituen; politikoen ustelkeria salatu zuen; errepublikarra izatea modan zegoenean, monarkikotzat hartu zuen bere burua; … Iraultza baino iraultzaileagoa izan zen. Bere amaiera tragikoa eta bi mende geroago Olympek Frantziako denboraldi aztoratuenean defendatu zituen ideiak eta balioak egungoak dira oso.

Izenburua: Cosas que ya no existen
Egilea: Cristina Fernández Cubas
Argitaletxea: Tusquets

Kronika pertsonala. Bizitza eta garai baten testigantza zuzena. Era berean, bidaiari ekiteko gonbidapena, geldialdiak dituen zeharbide liluragarria, memoriarekin norgehiagoka gogorra. Memoriak, pixkanaka, xehetasunak azaleratzen ditu, egoerak, objektuak, azkenik, hutsuneak eta isiluneak daudela agerian uzteko; oharkabean ere, susmagarriak direlako. Cristina Fernández Cubasek bere oroitzapen sakonenetako batzuk josi egiten ditu, bertan benetako protagonistak ezaugarri komun bat duten iraganeko eszenak direla erakutsiz: gaur ezinezkoak dirudite, joan den garai batekoak, amaitu den mundu batekoak dira.

Izenburua: La flor del Norte
Egilea: Espido Freire
Argitaletxea: Planeta

Kristina Haakonardóttir Norvegiako printzesari buruzko nobela historikoa da hau. Norvegiako Kristina Gaztelako Infanta bihurtu zuten beharrez Alfontso X.aren anaia zen Feliperekin ezkondu zutenean. Iparraldeko lur hotzetatik abiatuko da Gaztelarantz Sevillan amaitzeko. Garai hartako Sevilla loratzen hasia zen eta printzesa oso txunditu zuten bertako ohitura, kolore eta sentsazio berriek. Hala eta guztiz ere, bere aurkikuntza guztiak etsipen eta agoniaz estaliko dira gaixotasun misteriotsuak eramango duen patu saihestezinaz. Salduta eta zapuztuta hilko da, bere etxetik urrun, beti kanpotarra bezala bizi izan zen herritarren artean.

Titulua: La igualdad también se aprende. Cuestión de coeducación
Egilea: María Elena Simón Rodríguez
Argitaletxea: Narcea ediciones

Berdintasunerako koedukazioaren gabezia egungo hezkuntzaren eza handienetako bat da. Praktika hori gabe, umeek estereotipoak errepikatzen jarraituko dute bai eta gizonezko eta emakumezko generoen funtzioak eta rolak, eta haiekin batera etortzen den  ezberdintasunaren, diskriminazio eta genero indarkeriaren  garapena. Agian horregatik askotan galdera hau egiten dugu : ¿Ume horiek ez al dira izango haien hezitzaileak baina matxistagoak? Jende gazteak ezin izango du Berdintasuna ikasi,  eragile gizarteratzaile batek- familia, hezkuntza sistema edo gizarte mediatikoa-  era koherente batean hori irakasten arduratzen  ez bada. Koedukazioaren erantzukizuna,  kolektibo eta  indibiduala da aldi berean. Hemen proposatzen den pedagogia kohezitzaileaz, androzentrismo, matxismo eta sexismo bezalako ohitura txarrak indargabetzen eta atzean uzten saiatzen da. Horrela, Berdintasuneko garaiko atari nagusitik sartuko ginateke, nazioarteko mailan, giza garapen jasangarriaren  onura eta abantaila soziala moduan deritzotena aho batez.


Portada libro Titulua: La ría de los afrancesados
Egilea: Ascensión Badiola Ariztimuño
Argitaletxea: Txertoa

Bilbon girotuta dago nobela hau, XVIII  mendeko azken laurdenean. Bertan,  uholdeak, lur espekulazioa eta beste elizateekin  eta  portuko monopolio gogorragatik, Bizkaiko beste hiriekin borrokak bezalako arazo “etxetiarrak”  azaltzen dira. Baina horrekin batera,  Bilbon ere Europan gertatzen ari denaren eragina jasotzen da. Absolutismoak kateatutako herria modernizatzeko baliagarriak diren heinean, itxaropenez hartzen dira ideia ilustratuak. Horien haizekirria laster urakan bihurtuko da, Iraultza eta gerraren zurrunbiloan.  Testuinguru horretan, jarrera eta sentimenduen mota oparoa islatzen dituzten  hainbat pertsonaia elkarrekin bizi dira. Emakume talde bat nabarmentzen da  batez ere. Nahiz eta klase eta egoera ezberdinetakoa izan, gizarteak baztertuta dauden emakume guztiek aurrera ateratzeko lan egiten dute.

 

 

Portada del libro Titulua: Mi Montaña
Egilea: Eider Elizegi
Argitaletxea: Desnivel

Nobela honek 2010ko Desnivel Literatur Sariaren  XII edizioa irabazi du. Errelato intimista eta poetikoa da. Mendiko aterpe bateko eguneroko bizitza  eta mendian bizitzeagatik sortzen diren sentimenduak eta edertasuna  lotzean datza liburuaren meritua. Mendien eta pertsonen istorioa, egunerokoaren balio eta egunez-eguneko  olerkigintzari buruzkoa.

Eider Elizegik Mendia hitza letra larriz azaldu behar zela tituluan nabarmendu zuen “mendiak handiak dira eta gu, horien aldean,  txikiak”. Egileak lau hilabete eman zituen Mont Blanc-eko aterpean eta esperientzia horri buruz idatzi behar zuela sentitu zuen. Saint-Exupéry eta Miriam García Pascual-en ukitu atseginez, hain handiak eta hain txikiak garen lekuraino eramaten gaitu.

 
             

Portada del libro Titulua: Pensar con el corazón. Hannah Arendt, Simone Weil, Edith Stein, María Zambrano
Egilea: Laura Boella
Argitaletxea: Narcea Ediciones

Liburu hau emakume batek beste emakumeen pentsamenduaz idatzitako liburu bat da. Gai filosofoko zailak ezagutzera ematen ditu era ulergarri batez, argitasunez eta koherentziaz. Haren orrialdetan zehar, inongo eskola edo taldean lerratu gabe,   taxuzko  eta askatasun ideologikoko  ez ohiko lau pentsalari hauengana hurbiltzen gara. “Pensar con el corazón”k (Bihotzez pentsatu) kontraesankorra dela dirudi baina  Arendt, Weil, Stein eta Zambranok beren bizitzaz zein idazlanez bihotzetik abiatuta , hau da, erantzukizun eta pasiotik abiatuta,  pentsamenduari ekarpenak egin dakizkiokeela egiaztatu zuten. Horien ahotsak preziatuak dira bai haien zuzentasun zientifikoagatik bai haien sentsibilitate goxo eta gizatiarragatik. Horrek eraman zituen arazo bat kontuan hartzera eta aldi berean soluziobidea  bihotzez asmatzera. XX  mendeko  emakumezko pentsaerako oinarrizko lau andre.


Titulua: El país de las mujeres
Egilea: Gioconda Belli
Argitaletxea: Norma

Gioconda Belli Kulturako ministro sandinista ohia, eta  olerkari eta nobela egile feministak,  fantasian aritzen da,  zer gertatuko litzatekeen herri bateko gobernuan emakumez soilik osatuta egongo balitz galdetzeko. Viviana Sansón-ek, Faguas  izeneko herri txiki bateko presidenteak, eta PIEko (el Partido de la Izquierda Erótica erderazko sigletan)  bazkideek hiritarren bizitzak aldatu eta giza harremanak garatzen dituzten  neurriak indarrean jartzen dituzte.

Nobela honek  Norma argitaletxe taldeak ematen  duen La Otra Orilla Nobela  Sari Hispanoamerikanoa jaso du  2010ean.


Titulua: Dama bikainak
Egilea: Colectivo Ekilikua
Itzultzailea: Natalia Novosilzov
Argitaletxea: InteRed Euskal Herria

Jolas liburu hau, Nafarroako Ekilikua kolektiboak egin duen “Grandes Damas” izenekoaren aurreko bertsioaren itzulpena da. Leku, denbora eta kultura ezberdinetako 24 dama – errealak edota asmatutakoak-  bikainen istorioak kontatzen dira. Bizitza ulertzeko era ezberdinak dituzte baina zenbait balore komun zabaltzen dituzte: berdintasuna, aniztasuna, bakezaletasuna, izpiritu kritikoa, baikortasuna edota elkartasuna. Damen jolasa 7 urte gorako umeei zuzenduta dago; 24 emakumeak irudikatzen dituzten  24 fitxez osaturik dago. Protagonista bakoitzari bi orrialde eskaintzen dizkio: lehenbizikoak protagonistaren bizitza hizpide du, eta bigarrena istorio horri dagokion  irudia da.

Titulua: Convertirse en madre. Etnografía del tiempo de gestación
Egilea: Elixabete Imaz
Argitaletxea: Cátedra

Emakumeen ugalkortasuna eta familiaren etorkizunaren auziak arazo politiko eta juridiko moduan planteatzen ari diren egungo testuinguruan amatasuna eztabaidagai soziala bihurtu da. Historiografia eta Kritika feministaren ekarpenak aztertu ondoren, egileak, amatasunerako bidetik pasa diren emakumeen ekarpenetan oinarriturik,  emakumeek beren  seme-alabei ematen dieten esanahia hizpide izaten du. Halaber, norberak ama moduan nola ikusten duen bere burua, bolada horretako gorputz esperientziaren konplexutasuna eta amatasunak ekartzen dituen eguneroko bizitzako aldaketa eta birmoldaketei buruz mintzatzen da. Liburu amaitzen da desadostasun progresibo baten berri ematen: amatasun eredua eta emakumeek euren buruentzako dituzten  bizitza itxaropenen artekoa. Horrek gatazka eta erruduntasun egoeran jartzen ditu emakumeak.

 

La amistad pura liburuaren azalaTitulua: Simone Weil. La amistad pura
Egilea: María Antonietta Vito eta Domenico Canciani
Argitaletxea: Narcea ediciones

Frantzia okupaturik zegoelarik, Simone Weilek Marsellan pasa izandako urteak adiskidetasun urtaro moduan defini  genitzake. Adiskidetasun handietako garaia izan zen (Perrin, Thibon, Bousquet), konnotazio intelektuala nabarmenaz eta jende askorekin topaketak izatekoa. Topaketa horiek,  adiskidetasun ideia egunero eratzeko aukera eman zioten.  Canciani eta Vitok, Marsellako giro kulturala eta historikoa abiapuntu gisa harturik,  Simone Weilen bizitako adiskidetasunaren inguruko esperientzia aztertzen dute, urte horietako gutun bilduma oparoan  islatzen dena. Nabarmentzekoak dira, haien lautasun eder eta hunkigarriagatik, preso eremuan zegoen Antonio Atarés  nekazari anarkista espainiarrari idatzitakoak. Eskutitz horietan edertasunari begiratzeko gonbidapena, elkarrizketako lautasuna eta besteen beharren entzutearen doakotasuna gailentzen dira. Era horretan ere,  "Las formas del amor implícito de Dios" titulua duen Simone Weilen testuan  orrialde bikainak aurkitzen ditugu,  adiskidetasunaren inguruko ikusmoldeaz.  Liburua Weilen biografia laburraz eta haren pentsamolde zein idazlanei buruzko praktika bibliografikoaz ixten da.

Hatsaren kulunka liburuaren azalaTitulua: Hatsaren kulunka
Egilea: Herta Müller
Argitaletxea: Elkar

II. Mundu Gerraren amaiera aldera, gutxiengo alemaneko errumaniarrak Sobiet Batasunera deportatu zituzten, Hitlerri emandako laguntzaren zigor gisa, eta han eduki zituzten, lan behartuetan, bost urtez. Haien artean zegoen idazlearen ama ere, baina etxean ez zuen inoiz kontu hari buruzko hitzik entzun. Oskar Pastior poeta ere trantze beretik igaroa zela jakindakoan, harekiko hartu-emanean jarri eta liburu hau lantzen hasi ziren. Handik gutxira hil zen Pastior, eta bakarka segitu zuen Müllerrek proiektuarekin.
Hamazazpi urteko mutil bat, lan-esparrura bidean. Ez du penarik bere herri ziztrina atzean uzteaz, baina aurrean
topatuko duena gizatasunaren mugetan dago: lan akigarria, gose eramanezina, hotza, basakeria, umiliazio etengabea… Hori guztia, baina, ez zaigu salatzeko modu enfatikoan kontatzen, gauzak deskribatzen direneko distantziarekin baizik. Pertsonak eta are sentimenduak ere objektu bihurtzen ditu protagonistaren sentiberatasunak, eta hizkera aldi berean gogor eta irudimentsu, krudel eta liriko batean azaltzen dizkigu bere eta inguruko guztien bizikizunak.

Euskadi, auzolana