2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ANTZERKILANAK ETA DANTZA

Izenburua: La avería
La averíaAntzezleak: Daniel Grao, Emma Suárez, Fernando Soto, José Luis García-Pérez, Asier Etxeandia, José Luis Torrijo.
Tokia eta emanaldiak: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz, otsailak 3 eta 4

Hau da Blanca Portillo aktoresaren lehen zuzenketa lana. Friedrich Dürrenmatten istorio labur batean oinarritua, gure gizartea aztertzen du eta erakusten, statusa lortzea dela lehentasuna, zein taldekoak garen azpimarratzea. Gizarte honetan pixkanaka baloreak galtzen ari dira, pertsonenganako errespetua, hazkuntza espirituala, eskuzabaltasuna; eta, aldiz, lehentasuna ematen zaie anbizioa, eskrupulu falta, lehiakortasuna bezalakoei. Orokortasuna hobesten duen gizartean, identitatea aurkitzeko zailtasunaz hitz egiten du. Bizi dugun gizartearen eta humanitatearen sakontasunerako bidaia garratza, kritikoa, ironikoa da, eta hainbat unetan, tragikoa.

Izenburua: La vida y sus cosas
Antzerki konpainia: Las Txirenitas: Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martínez, Yolanda Martínez, Maribel Salas eta Vito Rogado.

Tokia eta emanaldiak: Bilboko BBK aretoa, otsailaren 3tik 6ra

Ohiko telebista baten plato bihurtzen dute antzerki aretoa aktoresa hauek. Bertan katearen programa arrakastatsuena grabatzen ari dira: “La vida y sus cosas” hain zuzen, testigantzak, zuzeneko konexioak, sexua, musika zein zuzeneko dantzez osaturikoa.

Izenburua: La violación de Lucrecia
la violación de LucreciaAntzezlea: Nuria Espert
Tokia eta emanaldiak: Bilboko BBK aretoa, otsailaren 17tik 20ra

Nuria Espert aktoresak bakarrik antzezten du William Shakespeareren lan hau, aparteko poema dramatikoa, Erroman, K. a.ko VI mendean gertatzen dena. Colatino eta Sexto Tarquino jeneralak beren emazteen fidelitateaz mintzatzen dira eta hori frogatzeko bakoitza bere etxera joango da emazteak zertan ari diren ikustera. Sextorena adulterioan aurkitzen du, baina Lucrecia, Colatinorena, kastuki iruten ari da. Sexto sutan jartzen da eta Lucrecia bortxatzen du. Orduan, Lucreciak Sexto salatu eta bere buruaz beste egiten du. 75 urte dituelarik, Nuria Espertek bost pertsonaiena egiten du: narratzailea, Lucrecia, haren senarra, bortxatzailea eta Luciorena.

Ecografias antzezlanaren irudia Titulua: Ecografias
Antzerti taldea: Makiescénica
Datak eta tokiak: Barakaldon otsailaren 25an, Oñatin martxoaren 4an,  Elgoibarren martxoaren 11an,  Getxon martxoaren 26an, Zornotzan apirilaren 1ean, Bilbon apirilaren 11an ( BBK aretoa ),  Gasteizen ekainaren 9an.

Karmele Jaiok idatziriko testu batean oinarriturik Irene Bauk antzezten duen  multimedia ikuskizuna sortu du Ramon Bareak . Amatasunean zeharreko bidaia bat da. Bi ahizpen topaketa. Nazioarteko adopzio bat...Etiopia. Hegazkinak. Baserriak. Sokak. Kanpaiak. Begiak. Izarak...Hutsuneren oihartzuna...Izuaren zarata.

www.makiescenica.blogspot.com 

Titulua: That’s the Story of my Life
Protagonista eta ikuskizunaren sortzailea: Macarena Recuerda Shepherd
Data eta tokia: Artium, Gasteiz, urtarrilaren 14an 20: 00etan.
Ikus-euskarrien  bitartez protagonistak  biografia baten berri ematen digu, era ezberdin batez narratzen duelarik. Haren helburua da familia albuma sortzea baina familiarik gabe.


Titulua: Una habitación en el sol
Antzerti taldea: Hamaika
Data eta tokia: Sestaoko Musika Eskola; urtarrilaren 21, 20:00etan.
Antolatzailea: Emakumeak Agertokian Zikloa

Madalen de Arrigorriagaren emakumeen taldearekin lotuta dago Hamaika taldea.  Momentu kaxkarrenetako bizitzako momentuak antzezten ditu  luxuzko hotel batean girotuta. Bi maletak desagertzeak umorezko korapilo hau sortzen du. Hamaika orain dela hamabost urte sortu zen; hau da taularatzen duen zazpigarren obra.


Titulua: Este año la liamos
Antzerti taldea: Aztiak
Data eta tokia: Sestaoko Musika Eskola urtarrilaren 28an, 20:00etan
Antolatzailea: Emakumeak Agertokian Zikloa

Emakundek urte honetarako emandako diru laguntzaz zer egin erabakitzeko bilera egiten du lagun talde batek. Ez dira ados jartzen eta Kontxik plan zoro bat aurkezten du. Abenturen egarriagatik onartuko dute.


Titulua: No me hagas daño
Antzerti taldea: Tanttaka
Data eta tokia:Bilboko BBK aretoa; urtarrilaren 28 eta 29an; 20:00etan

Rafael Herreroren idazlan honek San Sebastian Hiria Antzerki Saria jaso zuen 2010ean. Indarkeria marxista du gai nagusia. Aktore taldean Kike Diaz de Rada, senar tratu-txarren emaile dugu; Maiken Beitiak Luisaren, emazte biktimaren rola egiten du. Horiekin batera daude Tania de la Cruz, Isidoro Fernandez eta Olaia Gil kazetari gazte gipuzkoarra, haren lehen aldizko antzezlanean.

Euskadi, auzolana