2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Enpresetan berdintasun diagnostikoa egiteko metodologia berria

Beren antolamenduetan berdintasunerantz aurrerapausoak eman nahi dituzten enpresa eta erakunde pribatuei laguntzeko, Emakundek metodologia berria diseinatu du enpresen berdintasun diagnostiko eta planetarako. Metodologia berri hau Kalitate eta Bikaintasunari buruzko Aste Europarraren XVI edizioaren barruan ospaturiko “Berdintasunerako tresnak Erakundeetan” jardunaldietan aurkeztu zen joan den azaroaren 17an. Metodologia urtearen hasieran prest egongo da eta honen azalpenak Emakunderen web orrian irakur daitezke, Erakundeen Berdintasunerako gunean. 

Jardunaldi hauetan laneko jazarpen sexual eta sexistaren kasuak aurre ikusi eta tratatzeko protokoloa aurkeztu zen, egoera hauei aurre egiteko,  enpresek neurriak har ditzaten  jasoz Neurri hauek izango dira, praktika onen kodeak lantzea eta zabaltzea, bai eta informazio kanpainak eta prestakuntza ekintzak egitea. Tresna hau garatzeko Emakundek lantalde bat jarri du martxan Cadizeko Unibertsitateko eta EHUko langileekin.

Euskadi, auzolana