2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakundek hiru ikerketa beketarako deialdia egin du

Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuaren hiru beketarako deialdia onartu du emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko 2011. urtean. Diru zenbatekoa 70.000 eurokoa izango da 2011eko ekitaldian eta beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa gai hauei buruzkoa izango da:
a) 1. motako beka: berdintasunaren alde egiten duten enpresa-kulturako faktoreak aztertzea.
b) 2. motako beka: bereizkeria anizkoitza jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan eta segurtasunean dauden egoerak eta desberdintasunak aztertzea.
b) 3. motako beka: une honetan Euskal Autonomia Erkidegoan sektore kultural eta/edo artistikoan, prestakuntza, sorkuntza, ekoizpen, banaketa eta berrikuntzaren eremuetan diharduten emakume edo emakume-taldeen presentzia aztertzea eta horiek identifikatzea.
Bigarren aldia da Emakundek beka deialdia egiten duena. Ekitaldi honetan, ondo zehaztutako hiru beka-motarekin jarraitzen da -beka bakoitzari ikerlan-mota bat dagokio-, nahiz eta 1. motako bekaren edukia aldatu egin den: lehen emakumeen lanbide-ibilbidearen analisia eta bilakaera eta horiek jakintza-eremuetan identifikatzea EAEn zen, eta orain, berdintasunaren alde egiten duten enpresa-kulturako faktoreak aztertzea. Izan ere, uste dugu aurreko deialdiko edukia nahikoa landuta dagoela; eduki berriarekin, aldiz, ikerketa berriak egitearen alde egiten da; hortaz, deialdian lortu nahi diren helburuak lortzearen alde.
Deialdiaren ebazpena abenduaren 31ean argitaratuk oda EHAAn eta hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 11an itxiko da.

Euskadi, auzolana