2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

EMAKUME BIKAIN GEHIAGO

María Reyes Arias, fikzioko Laburmetrai Onenaren Goya Saria

Inés Fernández-Ordóñez RAEko zazpigarren akademikoa

Naroa Agirrek bederatzigarren aldiz irabazi du Espainiako Pertikako txapelketa pista estalian

Jodi Bieber-ek irabazi du World Press saria talibanek moztutako gazte afganiarraren argazkiarekin

Ana González Urteagak dotore-tesi onenaren saria jaso du

National Geographic-ek "Urteko abenturazale" aukeratu du  Edurne Pasaban

Mariola Moncada, Fudam-eko Unibertsitateak (Shangai) Historia dotore izendatuta

Helena Taberna eta Virginia Berasategi, Sabino Arana saria

Edna López eta Susana Vallejo, Edebé haur eta gazte literatura saria

Monserrat Gatell, Institut Catalá de les Dones-ko presidentea

Cristina Hoyos, Kultur turismoko enbaxadorea, Pekinen

Concepción de la Rua, Euskoiker saria

Isabelle Vernos, biologoa Europako Ikerketa Batzordeko kidea

Bertha Oliva, Giza Eskubideen Tulipan saria

Alicia Giménez Bartlett, idazleak "Nadal" Saria lortu du

Núria de Gispert, Kataluniako Parlamentuko lehen emakume presidentea

Mireia Belmonte García, igerilaria munduko txapeldun hirukoitza

Pilar Jurado, Teatro Real-en opera bat estreinatzen duen lehen emakumea

Almudena Ariza, kazetaria, Kanpo Korrespontsalik Onena

Olaya Fernández Guerrero, filosofia doktoreak, "Victoria Kent" Saria lortu du

Dee Caffari y Anna Corbella,  kirolariak "Barceona World Race" geldialdirik gabeko belaontziko munduko biran

María Rosal Nadales, Idazleak "Carmen de Burgos" Poesia Saria lortu du

Nuria López de Gereñu, Confebask enpresaburuen elkarteko idazkari

Miren Gutiérrez, Greenpeace España-ko zuzendari berria

Ángels Margarit, 2010eko Dantza Sari Nazionala

Rocio Molina, 201eko Dantza Sari Nazionala

Hermilia García Quiñones, Mexikon sikarioen eskutan eraila

Carmen Navarro, "Maria Josefa Wonenburger" Emakume eta Zientzia Saria irabazi du

Elena Mendoza, Musika Sari Nazionala, konposizio modalitatean

Leire Olaberria, Omnium Munduko kopa lortu du Australian

 


María Reyes Arias, fikzioko Laburmetrai Onenaren Goya Saria

 
Bere lehen laburmetraia da “Una caja de botones” eta honekin lortu du María Reyes Arias González ordiziarrak Fikzioko Laburmetrai Onenaren 2011 Goya Saria. Errealizadore gaztea ez da etorri berria zinema munduan, gidoigile eta aktore gisa lan egin baitu. Orain, laburmetrai honen arrakastak beste ate batzuk irekitzen dizkio. “Una caja de botones” 22 minututan inozentziaren galtzearen sintesia egiten du: aita batek behartuta ikusten du bere burua alabari Errege Magoen egia kontatzera, neskatxoari galdu duena oparitzea ezinezkoa egiten zaiolako.
Laburmetrai hau idatzi eta zuzendu aurretik María Reyes Arias zenbait gidoi idatzi zituen, adibidez, “Aunque tú no lo sepas” edo “A golpes”. Aktore gisa hauek izan dira bere lanak: “Retrato de mujer con hombre al fondo”, “Alma gitana”, “Boca a boca”, “El polizón de UIises” eta “La monja alférez”.

Goyak entregatzeko ekitaldian María Reyes “Besarkada handi bat goierritarrentzako...”  bertsoa kantatzen saiatu zen malko artean.

“Una caja de botones”  Goya Sariaz gain, aurretik zenbait nazioko zein nazioarteko zinemalditan ditu sariak jaso eta bere lanak leku hauetan ikus ahal izan dituzte: New York, Chicago, Los Angeles eta Washington (AEB), Guanajato (Mexiko), Pasto (Kolonbia), Setubal (Portugal), Clermont Ferrand (Frantzia), Salento, Novara, Lago eta Pentedattilo (Italia), Bankog (Thailandia), Korsika (Frantzia) Londres, Valparaiso (Chile) eta Port Harcourt (Nigeria).

Iazko azarotik urtarrilera arte Ekuador, Peru eta Bolibiako zenbait herri eta hiritan izan da CineCita/Cine Móvil Tour 2010 programarekin eta Quitoko Chulpicine Haur eta Gazte Zinemaldian izan da. Gainera, beste zenbait sari jaso ditu Medina de Campo, -laburmetraia bertan errodatu zelarik- Granada eta Gasteizen.
Hasiera


Inés Fernández-Ordóñez RAEko zazpigarren akademikoa


Inés Fernández-Ordóñez (Madrid, 1961) filologoak RAE Akademiako (Real Academia de la Lengua Española) P maiuskula eserlekua hartu du, Ángel González poeta asturiarrak hutsik utzitakoa. Honela, Inés Fernández bosgarren emakume akademikoa da, zazpigarrena erakunde honek dituen ia berrehun urteak kontuan hartzen badira. Beste emakume akademikoak hauek dira: Ana María Matute (K), Carmen Iglesias (E), Margarita Salas (i) eta Soledad Puértolas (g).
Dialektologian eta erdi aroko literaturan espezializatua, Fernández-Ordóñez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Hizkuntza Espainoleko katedraduna da, eta RAEko kiderik gazteena. Otsailaren 13an emandako Sarrerako hitzaldian bere espezialitatearekin loturiko gaiaz aritu zen, “Gaztelako hizkuntza eta espainolaren eraketa” izena zuen hitzaldiak, eta hizkuntza honen aniztasuna defendatu zuen. Ekitaldi aretoan José María Merino eta Soledad Puértolasen artean sartu zen, RAEn sartu diren azken akademikoak hain zuzen ere.

José Antonio Pascual, Margarita Salas eta Álvaro Pombo izan ziren  bere izena erakundeari proposatu ziotenak.
Hasiera


Naroa Agirrek bederatzigarren aldiz irabazi du Espainiako Pertikako txapelketa pista estalian


Naroa AgirreNaroa Agirre (1979) kirolari donostiarrak bederatzigarren aldiz irabazi du Espainiako Pertikako txapelketa pista estalian 4’30 metroak gaindituz. Probak Valentzian ospatu ziren otsailaren 19an eta errekordunaren sendotzea suposatu du, 2007an hernia diskala zela eta, operatu behar izan zutelako. Geroztik, ezin izan du 4’56 metroko markarik onena berdindu. Naroa Agirre seigarrena izan zen Atenas 2004ko final olinpikoan eta orain, azken txapelketa honen ondoren morala sendotuta duelarik, Parisko Europako Txapelketan jarri ditu bere ahalegin guztiak Federazioak bere parte hartzea egokitzat jotzen badu.

Hasiera

 

 
Jodi Bieber-ek irabazi du World Press saria talibanek moztutako gazte afganiarraren argazkiarekin

Jodi BieberJodi Bieber kazetari hegoafrikarra izan da ematen duen World Press Photo kazeta-argazkigintzaren sari garrantzitsuena jaso duena 2010 urteko argazkirik onenarekin. Irudian Aisha Bibi agertzen da, senarrari ez obeditzeagatik belarriak eta sudurra moztu zizkioten gazte afganiarra, bere senarraren menpe benetako morroi moduan bizi zena.  Argazkiak, halaber, erretratu saileko lehen saria lortu du. Irudi hau munduan zehar ikusi ahal izan da abuztuan, TIME aldizkariaren azalean agertu zelako. 

Jodi Bieber ez da jarduera honetan ezezaguna. 108.059 irudi aurkeztu zituzten sari honi erakunde honek berak emandako beste sari batzuk gehitu behar zaizkio.
 
Kazetariak Aisharen erretratua tratu txarrak jasan dituzten emakumeen Afganistaneko zentroan egin zuen, bertara lankide boluntario batzuk eraman zutenean. Geroago Aisha Estatu Batuetara joan zen eta bertan bizi da, aurpegia kirurgia plastikoarekin berregin diotelarik.
Hasiera

Ana González Urteagak doktore-tesi onenaren saria jaso du


UPV/EHUko ikaslea den Bergarako Ana González Urteagak, Finantza Arlorako Ikasketa eta Ikerkuntzarako Kantabriako Unibertsitateko Fundazioak (UCEIF, erdarazko  sigletan) doktore tesirik onenari ematen dio saria jaso du. Saritutako lanaren titulua honako hau dugu “Zorroen aukeraketan likidotasuna eta errentagarritasunaren portaera dinamikoa: stocken aldakortasuna eta saltoak”. Deialdi hauek urtero zabaltzen dira doktoretzako ikasleen aktibitateak baloratzeko eta ikerketa proiektu berriak abian jartzeko, betiere, finantza aktibitatean ezagutza, metodologiak eta tekniken aurrerapena bideratzen  dituztenak.
Ana González Urteagak matematikako lizentziatura du eta 2009an finantza arloan doktore titulua eskuratu zuen kalifikaziorik onena eman ziotela Euskal Herriko Unibertsitatean haren tesia defendatu zuenean. Egun, doktoretzako bi ikasturteetan lortutako kalifikazioengatik emandako doktoretza ondorengo beka baten bitartez ikerlari moduan dago aipatu unibertsitatean.
Hasiera 

National Geographic-ek “Urteko abenturazale” aukeratu du Eduren Pasaban


Edurne Pasaban alpinistak mendietako egitandiengatik lortutako sari zerrendari  National Geographic-ek emandako “Urteko abenturazale” izenekoa gehitu zaio. Egia esatera, sari hori internautek ematen dute, eta oraingo honetan, beste bederatzi hautagai artean aukeratu dute Pasaban. Mundu mailan hain ezaguna den  hezkuntza eta zientzia erakunde honen sarearen bitartez botoa eman ziotenek nazioarteko ateak ireki dizkiote horrela euskal kirolari honi, batez ere, etorkizuneko proiektuetarako laguntza emaile aurkitzeko garaian. Bestalde, sari honek Estatu Batuetan izena lortzeko laguntza ematen du ere. Herrialde horretan, hain zuzen, enpresa-“coaching” lana garatzea gustatuko litzaioke, egun Espainian egiten duena, lidergoa, motibazioa eta lan taldeari buruzko informazioa zabalduz.   
Tolosako alpinistak  Kirolen Goren Kontseiluak (CSD, erdarazko sigletan)  ematen duen saria jaso du. Sari horrek iazko estatuko emakumezko kirolaririk onena izendatu du.
Hasiera 

Mariola Moncada, Fudam-eko Unibertitateak (Shangai) Historia doktore izendatuta

 
Mariola Moncada Durrutik (Iruña, 1968) Historia arloko doktoretza lortu du bikain cum laudez Fudam-eko Unibertsitatean (Shangai) haren tesia txineraz defendatu ondoren. Horretarako bost urte eman ditu honako gai hau ikasten: Europar integrazioaren prozesuaren pertzepzioa Txinako Alberdi Komunistako lau buru historikoengan”.
Zortzi urte eman ditu Asiako herrialde horretan. Bertara, senarraren lanak eramana joan zen. Ez du denbora galdu: unibertsitatean matrikulatu hizkuntza ikasteko eta bi urte eta erdi ondoren, gradu ondorengo ikasketak egiteko baimena lortu zuen. Fudam-eko Unibertsitateko Historia Sailean onartu zuten eta bertan idatzi du haren doktore tesia.
Tesiak, 1949tik Europar integrazioari buruzko txinatarren  ikuspuntua jasotzen du eta asko lagundu dio “nola ikusten gaituzten” eta “geure buruari buruz” ikasten. Historialariak “Kaixo Txina” saioan esan du orain “beste era batean, eta onerako” ikusten duela herrialdea. Gainera, apala izan behar gara begira jartzen garenean eta mintzatzen direnean entzuten jakin egin behar da. Haien iritziak ikastea aberasgarria da.
Hasiera

Helena Taberna eta Virginia Berasategui, Sabino Arana Sariak


Helena Taberna zinema zuzendaria eta Virginia Berasategui triatleta bizkaitarra izan ziren Sabino Arana Fundazioak bere sarien 22. Ekitaldian saritutako emakume bakarrak joan den urtarrilaren 30ean. Helena Taberna zinemagile nafarrari “proiektuen aukera koherentea duen ibilbideagatik eta zinema egiteko estilo pertsonalagatik” eman zioten saria; eta Virginia  Berasateguiri “sakrifizio izpiritu eta ahalegin grinagatik”.
Zinemagileak egunkariei esan zienez, sena eta intuizioa dira bere gidak. Bere lau luzemetraiak egiteko komertzialak ez diren gaiak aukeratu ditu: terrorismoa “Yoyes”-en, etorkinak “Extranjeras”-en, memoria historikoa “La buena nueva”-n eta indarkeria matxista “Nagore”-n. Guztietan emakumeen presentzia indartsua da. Emakumeak dira, dudarik gabe, protagonistak.
Virginia Berasategui (Bilbo, 1975) distantzia luzeko triatloian gailendu da. Proba honetan benetako espezialista da, 2009ko Europako txapelduna, hain zuzen ere. Azpimarratu beharra dago arazoak gainditzeko erakutsi duen grina: 2010ean bi istripu izan zituen entrenatzen ari zen bitartean. Eta hala eta guztiz ere, oin batean sentitzen zuen mina eta guzti, Abu Dhabi eta Wildflower-en hirugarren izan zen. Brontzezko domina lortu zuen Distantzia Luzeko Triatloi Munduko Txapelketan Immenstadt hiri alemaniarrean, eta urrezkoa Koloniako triatloian.
Iberdrola enpresa energetikoa, Frank Gehry arkitektoa eta Pedro Miguel Etxenike zientzialari nafarra izan ziren 2010eko Sabino Arana Sariak jaso zituztenak, guztiak Euskadiko garapenaren konpromisoarekin.
Hasiera

 
Edna López eta Susana Vallejok irabazi dituzte Edebé haur eta gazte literatura sariak

Tenerifeko Edna Lópezek irabazi du haur literaturako Edebé Saria “En busca del tesoro de Kola” ipuinarekin eta Madrilgo Susana Vallejok gazte literaturakoa “El espíritu del último verano” lanarekin.

Edna López (Los Realejos, Tenerife, 1977) idazle hasberriak giro magikoan garatu du istorio hau eta Omar izeneko umezurtz protagonistari Kolaren Altxorraren esanahia deszifratzen utzi dio. Liburuaren leitmotiva bilaketa da, haurrak bideari ekingo baitio benetako desberdintasuna ulertzeko, adiskidetasuna, abentura eta azkenik, altxorra aurkitzeko. Teresa Colomer, epaimahaiaren bozeramaleak aditzera eman zuenez, obrak fantasia epikoko ñabardurak ditu eta arriskutan dagoelako salbatu behar den irudimeneko munduan kokatuta dago. Saria 25.000 eurotakoa da.

30.000 eurotako eta Susana Vallejok (Madrid, 1968) irabazitako gazte sariko lanean Kataluniako kostaldean galdutako paradisua irakur daiteke. Bertan autobide bat eraikitzen ari dira eta horrek nostalgi aldia eta gogoeta pertsonala ekarriko ditu. Egileak elementu autobiografikoak erabili ditu gaztaroko azken oporrak gogoratzen dituen Fran izeneko protagonista duen istorio honetan. Barne bidaia da ezohizko familia baten barruan eta bertan amodioak, gorrotoak, haserreak nahasten dira, bestelako balio anitzekin. 

Aurtengo haur eta gazte literaturako Edebe Saria 55.000 eurotakoa izan da eta  guztira eta 452 lan original aurkeztu dira, sariaren ibilbidean kopuru altuena. Lehiaketa honetara gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta galegoz idatzitako lanak bidali daitezke. Bi lan irabazleak martxotik aurrera merkaturatuko dira gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta galegoz, bai eta braillez  ere, ONCEkin izandako akordioaren ondoren.
Hasiera

Monserrat Gatell Institut Catalá de les Dones Kataluniako Emakumeen Institutuaren presidente berria


Monserrat GatellMontserrat Gatell García (Sabadell, 1971) Institut Catalá de les Dones Institutuaren presidente berria izendatu dute, honela Marta Selva ordezkatuz.
Bartzelonako UB Unibertsitatean Filologia Semitikoan, arabiar sailean, lizentziatua, Monserrat Gatell UOCen Kataluniar Filologiako bigarren maila egiten ari da une honetan. Castellar del Vallès-eko alkatea izan zen Gatell, 2004tik 2007ra, udalerri horretako alkateordea eta sailetako Gizarte, Kultura, Komunikazio eta Hezkuntza Saileko zinegotzigoetako arduraduna (2003-2004) bai eta Gazteria eta Komunikaziokoa ere (1999-2003).
Politikara guztiz eman aurretik erredaktore, itzultzaile, zuzentzaile eta katalaneko hizkuntza eta literaturako irakasle ere izan zen de Castellar del Vallès-eko El Casal eskolan. 2007tik Hezkuntzako Batzorde Mistoko kidea da.
Berdintasun eta genero gaietarako politikan esperientzia du. Azken urteetan gai honetako aholkulari izan da Kataluniako Udalerrien Elkartean eta errejidore eta emakume alkateak biltzen dituen udaletxe eta eskualdeko Kontseiluentzat emakumeekin loturiko politika eztabaidatzen dituen Emakumea eta Udalerria izeneko komisioa koordinatu du. Denboraldi horretan zehar Komisio honen bozeramailea izan da Generalitat eta Institut Catalá de les Dones erakundeen aurrean. Halaber, Castellareko udaletxeko CIUko udal taldearen bozeramailea da.
Hasiera

 
Cristina Hoyos, kultur turismoko enbaxadorea Pekinen

 
Cristina HoyosUrtarrilaren 13an Cristina Hoyos flamenko dantzari eta koreografoak “Pekineko Kultur Turismoko Enbaxadore” titulua jaso zuen Pekinen Txinako Turismoko zuzendari eta diputatu kontseilari den Sun Weijiaren eskutik, flamenkoaren bitartez Txinan kultur espainola zabaltzen laguntzeagatik eta herri txinatarrari maitasuna erakusteagatik, herrialde honetan biran ibili denean, lehenik, bere konpainiaren aurrean eta orain Andaluziako Ballet Flamenco taldeko buru gisa. Bere hitzaldian Sun Weijia kontseilariak artistaren karisma goraipatu zuen eta orain humanitatearen ondare den flamenkoaren enbaxadorerik onena zela esan zuen. Era berean eskertu zion Sevillako Dantza Flamenkoaren Museoan aretoetako azalpenak txinatarrez ere egitea eta hala egiten duen Espainiako lehen museoa izatea.
Cristina Hoyosek Andaluziako Dantza Flamenkoko taldearekin  laurogeitik gora emanaldi burutu zituen eta Txinatik bira luzea egin zuen iraila eta urrian zehar. Espainiako Enbaxadak berak eta Turismo espainoleko bulegoak artistari eskatu zioten bere dantzariekin Pekinera itzultzea txinatar urteberriaren galan parte hartzeko.

Hasiera

Concepción de la Rúa-k Euskoiker Saria jaso du Gasteizko katedralean aurkitutako gorpuzkiekin egindako ikerketagatik


Concepción de la RuaConcepción de la Rúa-k, Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Giza Biologia Ebolutiboko irakasleak, EHUko Euskoiker XII Saria jaso du Gasteizeko katedralaren barneko kanposantuan  aurkitutako gorpuzkiekin egindako ikerketagatik.
Concepción de la Rúa-k  eta haren taldeak 1200 hilobietan eginiko azterketari esker, mila hezurdura baino gehiago eta   familia hilobietan aurkitutako zenbait hezur solteak identifikatu dituzte. Zaharrenak XII mendeko erdi aroko ermitaren sortze ondorengoak dira. Lan honek datuen informatizazioa ekarri du; horregatik etorkizunean errazago izango da azken hamar mendetako Arabako populazioaren elikadura edo patologiaren inguruko ikerketak egitea.
Aurkitu hezurduretan endekapenezko gaixotasun eta hantura sortzekoak antzeman dituzte. Horra hor, esaterako espondilitis zurruntzailea zuen emakumearen adibidea. Patologia horrek hezurduraren artikulazio nagusien batzea sortuko zion. De la Rúa irakaslearen proiektuak Eusko Jaurlaritzako Kultur Saileko diru laguntza jaso du.
Concepción de la Rúak, Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalien Fisiologiako Departamentukoak, hamarkada bat baino gehiago eman du aitzinako ADNa aztertzen. Horrek iraganeko populazioen genetikaren azterketa zuzena egitea ekarri du. Historia aurreko bost aztarnategi ikertu ditu, Neolitiko eta Brontze Aroren artekoak:  SjaPL eta Aldaieta (Araba), Longar eta Aizpea (Nafarroa), Pico Ramos eta Urratxa (Bizkaia).
Hasiera 

Kataluniako Isabelle Vernos biologoa Europako Ikerketa Batzordeko kide izateko hautatu dute.


Isabelle VernosEuropako Ikerketa Batzordeak, Kataluniako Isabelle Vernos biologoa, beste sei zientzialariekin batera, haren kide izateko aukeratu du. Erakunde hau Europar Batasuneko ikerkuntza eta berrikuntzari diru laguntzak emateko sortua da.
Isabelle Vernos Bartzelonako Erregulazio Genomikoko Zentroko Mikrotubuloak eta Dibisio Zelularreko talde seniorreko burua da eta baita irakasle ikertzailea ICREAn (Institució Catalana de Recerca i Estudis Avançats). Molekulei buruz eta horien antolakuntzako mekanismoei buruzko ikerketek lankideen oniritzia ekarri zioten eta baita Europako Biologia Molekularreko  Erakundeko (EMBO ingeleseko sigletan) kide izendatzea. Erakunde horrek zientzia eremu horretako puntako zientzialariak baitaratzen ditu.

Vemos-ek zitohezurduraren rola eta zelulen antolakuntza eta funtzionamenduari  dagozkien zelula elkartuak sakonki ikasi ditu. Haren lanek, zenbait mekanismo molekularrak aurkitu dituztenez,   eragin handia izan dute zelulen zatiketaren esparruan. Zelulen zatiketaren funtzionamendua oinarrizkoa da organismo bizien garapen eta bizitzarako; giza osasunarekin zerikusi zuzena du zeren zatiketako okerrak bapateko abortoak, jaiotze akatsak eta baita tumoreen sortzearekin estu lotuta dauden. Esparru honetako  Vernos doktoreak lortutako emaitzek, Cell eta Science bezalako sona handiko errebista zientifikoetan argitalpen ugari ekarri dituzte.
Europako Ikerketa Batzordeko kide berrien agintaldiak datorren otsaileko 2an hasiera izango du eta 2013ren amaieran bukatuko da.
Hasiera 

Bertha Olivak Giza Eskubideen Tulipan saria jaso du

 
Bertha OlivaBertha Olivari, COFADEH (Honduraseko Atxilotu Desagertuen Senideen Batzordea) sortzaileari, Holandako Atzerritar Gaietarako Ministerioak  “Giza Eskubideen Tulipan Saria” eman dio desagertuen alde hogeita hamar urte baino gehiagotan borrokan aritu izanagatik. 
Sari hori, giza eskubideen babesean eta sustapenenean ez ohiko adorea erakutsi duen pertsona bati ematen diote. Olivari-k, 1981tik, Thomas Nativí senarra bahitu eta desagertu zenetik,  maiz adierazi du jarrera hori.
Diktaduretan 20 urte eman ondoren Honduras demokraziara heldu da baina hala eta guztiz ere, 1979 eta 1989 bitartean Thomas-ekin batera  beste 184 lagun desagertu ziren. Bertha, desagertuen senideekin elkartu eta  COFADEH sortu zuen, bere hitzetan “estatuen abusuei aurre egiteko giza eskubideen aldeko erresistentzia erakundea,”
Radio Nederland nazioarteko irratirako eginiko elkarrizketa batean sarituak honela esan zuen: “Nire irudiko Holandako Gobernuak ematen didan sari hau gure herrialdeen memoria historikoaren berreraikitze aldera, eta baita ahanzturan ez erortzeko gaitasun eta hezkuntza proiektuen aldeko mezu bizi eta argia da. Ez da arrangura metatzeko baizik eta zubi lanak egiteko; horiek herri, familia, lankide moduan elkartuko gaituzte honenbeste desadostasunekin ezin baita bizi”.  
Eta  memoria historiko horretarako hain zuzen ere erabiliko dute  Bertha Oliva-k eta haren taldeak Holandako Gobernuak emandako dirua. 1999an Batzordeak 10.776 metro karratuko lurzorua erosi zuen La Joya herrixkan Tegucigalpatik 40 kilometrotara 80. hamarkadan arrazoi politikoengatik desagertu eta eraildakoak oroitu eta omentzeko. Orain, sariari esker lortutako baliabideez bultzada indartsua eman nahi dio ideia horri.
Hasiera 

Nadal Sariak Alicia Giménez Bartlett-en literatur ibilbidea bermatzen du

 
“Donde nadie te encuentre” nobelari emandako Nadal Sariak Alicia Giménez Bartlett-en literatur ibilbidea bermatzen du. Idazlea hau, atzerrian haren polizia eleberriek lortzen duten arrakasta dela medio, Espainiako  emakumezko krimen  idazle handienentzat dute. Saritu obra  Teresa Plà Meseguer-en biografian oinarritzen da. Maki gerrileroa zelarik  Catalunian izkutatzen zen emakume horri buruz hamaika istorio entzun zituen idazleak txikitan.“La Pastora”, “Durruti” edota “La maquis hermafrodita” esaten ziotenen pasadizoak 1960an bukatu ziren preso eraman zutenean. Heriotz zigorra konmutatuta 17 urte eman zituen kartzelan eta  2004ean zendu zen. 
Alicia Giménez Bartlett (Almansa, Albacete, 1951) idazlearen polizia eleberriek mugak gainditu dituzte. Gauzak horrela izanik haren liburuak Alemanian eta Italian argitaratu dituzte Espainian baino lehen, herrialde horietako jarraitzaileak asetzeko asmoz. Baina Alicia Giménez Bertlett-en ekoizpena ez da nobela beltzera murritzen, genero gehiagotan aritzen da ere.
1975etik Bartzelonan bizi da. Bertako Unibertsitateko Literaturan Doktoretza du. 1987an Gonzalo Torrente Ballester-i haren lehenbiziko ikerketa argitaratu zuen eta hurrengo urtean haren estreinako nobela: “Exit”. 90 hamarkadan zortzi liburutako protagonista den  Petra Delicado polizia inspektorea sortu zuen. Giménez Bartlett-en ospea handitu zen  Ana Belenek protagonizatzen  zuen telebistako egokitzapenagatik.
 “Ritos de muerte” (1996), “Día de perros” (1997), “Mensajeros de la oscuridad” (1999), “Muertos de papel”(2000), “Serpientes en el paraíso” (2002), “Un barco cargado de arroz” (2004), “Nido vacío” (2007) eta “El silencio de los claustros” (2009) polizia generoko nobelak dira. Horietako batzuek Espainaitik kanpo errekonozimendua lortu dute. Sari hauek  jaso ditu: “Ostia, mare di Roma”  Sari Nazioartekoa (2004),  Materako (Italia) Women Fiction Festival Award (2006) Petra Delicado sortagatik,  “Un barco cargado de arroz”ek  (2006) Grinzane Cavour (Noir) atzerriko eleberri onena jaso zuen, eta baita Raymon Chandler  saria (2008) eta  Premio Internazionale Fregene (2009).
Giménez Bartlett-ek Petra Delicadoren eleberrien generotik urruntzen den  beste narratiba motan ere aritzen da, hor ditugu esate baterako: “Pájaros de oro” (1987), “La última copa del verano” (1995) eta “Una habitación ajena”. Azken horrek 1997an  Femenino Lumen Saria jaso zuen. Bertan  Virginia Woolf eta haren neskamea zen Nellyren arteko harremanak imajinatzen  ditu. Horietaz gain, “Secreta Penélope” (2003), “Días de amor y engaños” (2006);  “El misterio de los sexos”  saiakerak (2000),   “La deuda de Eva” (2002), eta antologietan argitaraturiko errelatoak “La frase nunca dicha” (2003) eta  “Negra y Criminal” (2003) idatzi ditu.
Hasiera   

Núria de Gispert, Kataluniako Parlamentuko lehen emakume presidentea


Núria de GispertConvergencia y Unió (CiU) alderdiko Núria de Gispert demokristaua Kataluniako Parlamentuko lehen emakume presidentea da. Halaber, erakunde horretako %40a emakumeek osatzera iritsi dira lehenengo aldiz parlamentu horretan.
Diputatu berrien aurrean emandako lehenengo hitzaldian Núria de Gisperten (Barcelona, 1949) hitzak emakumeentzat izan ziren: “Kataluniako emakume guztiei opa diedan une historikoa da; beren alabei eta alaben alabei opa diet, egindako lanari esker, benetako askatasuna lortzen uzten ez digun kristalezko sabaia hausteko gai izan daitezen”.  Aldi berean, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako bidea oraindik amaitu ez dela azpimarratu zuen.
Parlamentuko presidente berriak mugimendu feminista ere gogoratu zuen: “150 urte baino gehiago darama berdintasun legala lortzeko lanean” eta pozik agertu zen atzean geratu direlako “emakumeek bozkatzeko eskubiderik ez zuten egunak, gizonen aurrean ahotsa altxatzen ausartzen ez ziren uneak, hezkuntza bera izaterik eta zenbait lanetan aritzerik ez zegoen garai haiek”. 
Aurrerapenak izan badira ere, “borrokatzen jarraitzea” eskatu zuen “ustez txikiagoa eta egunerokoa den berdintasun falta dagoela ez ikusteko” arriskua dagoelako.
De Gispert Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide lizentziatua da eta abokatu gisa lan egin zuen 1971tik 1973ra. Gainera, Bartzelonako Diputazioko funtzionario izan zen. Unió Democràtica de Catalunyako militantea da 1986tik eta Convergència i Unió-ko Federazioko kide. Justizia eta Gobernazioko idazkari nagusia izan zen eta Kataluniako Generalitateko Administrazio Antolamenduko Komite Zuzentzailearen presidenteordea ( 1993-1994 ). UCDko Gobernu Komitearen Erakunde arteko Harremanetarako presidenteordea da eta Kontseilu Nazionaleko kidea.
Jordi Pujol buru izan zen Kataluniako Gobernu desberdinetan Justiziako Sailburu izendatu zuten 1995ean. Geroko legegintzaldietan kargu horretan jarraitu zuen, baina 2001eko otsailean izan ziren gobernu akordioetan Gobernazio kontseilari izendatu zuten Josep Antoni Duran Lleidaren ordez . Kataluniako Parlamentuan Diputatu izan da azken hiru legegintzaldietan. Presidente izendatu ondoren alderdiko karguei uko egin zien bere postu berria neutraltzat hartzen duelako. Parlamentuko gastuak %20 edo %30 murritzeko helburua du, Mahaikide guztiek auto ofiziala izatea beharrezkoa ez dela uste du eta bere portaera eredugarri izatea espero du.
Hasiera

 
Mireia Belmonte García igerilaria munduko txapeldun hirukoitza

Mireia BelmonteMireia Belmonte (Badalona, 1990) igeriketako haur prodijioak Dubaien ospatutako Munduko txapelketan lau domina lortu ditu:  hiru urrezko eta zilarrezko bat. Lehenengoa izan zen hiru diziplinatan (200 eta 400 estilo eta 200 tximeleta) eta 800 metro libretan egiten zuen lehenengo saioan bigarren iritsi zen. 12 urte zituenetik goi-mailako errendimenduko zentro batean bizi da. Bertan orduak eta orduak ematen ditu igerian eta bere ikasketekin jarraitzen du. Gainera, bere buruarekiko segurtasuna izaten eta nekerik gabe garaipenik ez dagoela ikasi du denbora honetan.
Goizeko bostetan altxatzen da, seitik zortzi eta erdietara uretan entrenatzen da eta bederatzietatik hamabitara Unibertsitatera joaten da, Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza ikasketak egitera.  Bazkal ondoren, entrenamenduei ekiten die lauretan: pisuak egiten ditu ordu betez eta gero, bostetatik zazpi eta erdietara uretara itzultzen da. Arratsean CAR-era (Centro de Alto Rendimiento) itzultzen da, afaldu eta ikasten du, eta gaueko hamar eta erdiak inguru oheratzen da.
Mireia Belmontek 21 urte ditu eta kirol bizitza luzea geratzen zaio. Gainera Londresko hurrengo joko olinpikoetan aukera asko dituen kirolaria da, nahiz eta olinpiadetan orain arte arrakastarik ez duen izan.
Hasiera

 
Pilar Jurado, Teatro Real-en opera bat estreinatzen duen lehen emakumea

Pilar JuradoSoprano, konpositore, orkestra zuzentzaile, pedagogo, disko zigilu baten sustatzailea da, eta otsailaren 11n Madrilgo Teatro Real-en bere opera estreinatzen duen lehenengo emakumea izango da. Lanak “La página en blanco” izena du, konposatu edo idazten duen pertsona bakoitzak aurrean duen erronka aipatuz. Argudioak opera bat sortzen ari den konpositorea du ardatz. Halaber, egunero gizakiek bizi duten horri zuria du aipu eta teknologia berriek gizon eta emakumeen bizitza baldintzatzen duten modua, pertsona askok bigarren bizitza birtuala bizitzen dutela erakutsiz. Eszenatokian zazpi pertsonai agertzen dira: horietako bat Pilar Jurado berak interpretatzen duen sopranoa da.
Hasiera


 
Almudena Ariza, Kanpo Korrespontsalik Onena


Almudena ArizaNazioarteko Prentsa Klubak Almudena Ariza Televisión Españolako kazetaria izendatu du Kanpo Korrespontsalik onena. Asia – Pazifikoan korrespontsal izan da 2010etik. Madrilgo Universidad Complutenseko Kazetaritza Lizentziatua den honek  lehen profesional hastapenak irratian egin zituen, SER kateko berri zerbitzuetan zenbait urte emanez. 1989an telebistara joan  eta urtebete barru Jesús Hermidaren gaueko Berrien kameraren aurrean jarri zen. Gero, Matias Pratsekin batera TVEko Telediarioko lehen edizioko aurkezle izan zen. 1998an asteburuko Telediariora pasa zen eta urtebete barru New Yorkera joan zen bere kazetari prestakuntza osatzeko.
Itzultzean Informe Semanal (2000) saioa aurkeztu eta erreportaritzan espezializatu zen. Erreportari gisa Latinoamerika, Afrika eta Asiako hainbat eta hainbat herrialdetan izan da hondamendi natural, gatazka politiko, krisi humanitarioen berri emanez … TVEko ordezkari berezia izan zen Tailandia eta Indonesian tsunamia gertatu zenean eta duela gutxiago Haitiko lurrikara suntsitzailean. Nazio mailan ehundaka erreportaje egin ditu, gehiengoak izaera sozialekoak. Beste gertakizunen artean hauen berri eman zuen: New Yorkeko Dorre Bizkien eraso terrorista; Afganistan eta Iraneko gerra gatazkak; Iraneko Bam lurrikara  edo Prestige ontziaren hondamendia. Gainera, Pakistaneko talibanen aurkako gerraren eta Afganistaneko egoera asaldatuaren berri eman zuen. Azpimarratzekoak dira bere ausardia eta estilo zuzena berriak esateko moduan. Halaber, istorio humanoak aurkitzeko eta gertaera nagusiak gerturatzeko eta hobeto ulertzeko  egiten dituen ahaleginek nabarmentzen dute kazetari hau. 2010etik TVEko korrespontsala da Asia – Pazifikorako Pekineko egoitzatik.
Kazetaritza lana irakasle lanarekin bateratzen du, unibertsitateko irakasle baita, eta maiz RTVE Cuadernos de Rodaje blogean idazten du bere esperientzien inguruan. Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitatean Ikus-entzunezko Enpresa, Telebista eta Ikus-entzunezko Informazio Teknikei buruzko eskolak eman ditu. Irrati eta Telebistako Institutu Ofizialeko eta Juan Carlos I Unibertsitateko Irrati eta Telebistako Masterretako irakaslea da. Chile, Argentina, El Salvador, Honduras eta Mexikoko Unibertsitateetan kazetaritza gaitasunerako ikastaroak eman ditu eta unibertsitate espainoletan zein amerikarretan hitzaldiak ere maiz. Halaber, Espainiako eta nazioarteko argitalpenetan kolaboratzen du.
Hasiera

 
Olaya Fernández Guerrero, Victoria Kent Saria jaso du “Eva en el laberinto. Una reflexión sobre el cuerpo femenino” tesiarekin

Olaya FernándezOlaya Fernández Guerrero Filosofian Doktoreak Malagako Unibertsitateak ematen duen XXI Victoria Kent Saria lortu du tesi honi esker: “Eva en el laberinto. Una reflexión sobre el cuerpo femenino” (Eba labirintoan. Gorputz femeninoari buruzko gogoeta).  Epaimahaiak ikusi duenez, lan hau “diziplinen arteko gogoeta bikaina da, identitate femeninoen erakuntza teoriko – sinbolikoaren inguruko ikuspegi biologiko, filosofiko, artistiko eta teknologikoak elkartzen dituena”.

Lana Malagako Unibertsitateko “Atenea. Estudios sobre la Mujer” sailean argitaratuko da. Identitate femeninoaren eraikuntza prozesuen gogoeta izaki, “emakume” nozioaren zirrikituetan barneratzen da, gorputz batzuk kategoria horretan sailkatzeko irizpideak azalduz. Bere izenburuak, “Eva en el laberinto” (Eva labirintoan) dimentsio bikoitz hori aipatzen du, biologikoa, kulturala, hain zuzen, korporalitatearekin lotzen dena eta horren inguruan artikulatzen dena. Honi esker, Fernandez Guerrero gorputzari buruzko diskurtso desberdinetan barneratzen da eta begirada kritikoz aztertzen ditu.

Olaya Fernández  Guerrero UNEDeko irakasle – tutore da, Errioxako zentro elkartuan.
Hasiera

Dee Caffari eta Anna Corbellak  Barceona World Race geldialdirik gabeko belaontziko munduko biran parte hartzen duen emakume talde bakarra osatzen dute

Dee Caffari eta Anna CorbellaAnna Corbella kataluniarra eta Dee Caffari britainiarra Bartzelonako portutik atera ziren abenduaren 31n gainerako 14 talderekin batera – guztiak gizonezkoenak – 18 metroko belaontzien geldialdirik gabeko munduko biran parte hartzeko. 46.300 kilometro egingo dituzte mendebaldetik ekialdera, Itxaropen Oneko, Leuwin eta Hornos Lurmuturrak eta Cock itsasartea zeharkatuz. Lehen belaontziak martxoaren hasieran iristea espero da. Bi nabigatzaile trebe hauek ekintza bikainak lortu dituzte dagoeneko eta elkarrekin hasi duten honek bere indar fisiko eta psikikoak neurtuko ditu.

Dee Caffari ekialdetik mendebaldera, hau da, haize dominatzaileen aurka, geldialdirik gabe eta bakarka munduari bira eman dion emakume bakarra da. 2006an izan zen, 178 egun, hiru ordu, bost minutu eta 34 segundotan eta errekor hori ez du inork gainditu oraindik.

Anna Corbella Atlantikoa bakarka zeharkatu duen lehen emakume espainiarra da, eta 2009an egin zuen, lehen emakume sailkatua izanik Mini-Transat izeneko proba honetan. Gainera, Espainiako bi Txapelketa irabazi ditu (470 eta 420), eta bi denboralditan zehar olinpiada aurreko talde  partaide izan zen.

Abentura honek iraungo duen hiru hilabetetan bi kirolariek taldean nabigatzera ohitu beharko dira, bere erabakiak adostuz, eta belaontziaren kabina estua, janari liofilizatua zein ura konpartituz. Itsasoratu aurretik bazekiten esperientzia zaila izango dela, oso ontzi azkarrekin eta tripulazio trebeekin lehian arituko direlako. Bi nabigatzaileek esan zutenez, aski izango litzateke bideak irekitzea kirolean eta bizitzan erronka berriak nahi dituzten beste emakumeentzat.
Hasiera

 
María Rosal Nadales, Carmen de Burgos poesia Saria


Maria Rosal Nadales“Poética de la sumisión. Malos tratos y respuesta femenina en las coplas”(Sumisioaren politika. Tratu txarrak eta emakumeen erantzuna kopletan)  izenburua duen saiakerarekin irabazi du María Rosal Nadalesek Carmen de Burgos XI Saria, Almeriako Diputazioko Emakumea eta Gazteria Sailak urtero ematen duena
Kordobako Fernán Núñezen 1961ean jaioa Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta Granadako Unibertsitatetik Literatura eta Arte Teorian eta Literatura Konparatuan  doktorea. Literaturaren Didaktika eta Haur Literaturako irakasle da Kordobako Unibertsitatean eta poesia lan anitz idatzi ditu: “Sibila” (1993), “De remedio antiguo no hallado en botica” (1994), “Abuso de confianza” (1995), “Brindis” (1996), “Don del unicornio” (1996), “In vino veritas” (1996), “Vuelo rasante” (1996), “Inventario” (1997), “Poemas” (1998), “Vicios comunes” (1999), “Noches de Can Can. Ruegos y preguntas” (2001), “Tregua” (2001), “Traveling de acompañamiento” (2002), “La resaca del fuego” (2002), “A pie de página” (2002), “Con voz propia” (2006).
Bere ibilbide profesionalean zehar, besteak beste, poesia sari hauek jaso ditu: Gabriel Celaya, Mario López, Luis Carrillo y Sotomayor, Ana de Valle, Ciudad de Córdoba, Ricardo Molina, Premio Cáceres Patrimonio de la Humanidad eta Premio de Poesía Erótica Cálamo.
Narrazioa eta saiakera ere argitaratu ditu:“Las máscaras del yo” (2004), “El onanismo como una de las bellas artes” (2004), “Del arte de nombrar a la mujer que escribe poesía: ¿poeta o poetisa?”(2005) eta “La poetambre: Poesía y poetas en El Quijote” (2006). Bere azken liburuak, “Renacimiento” (2006), emakumeek idatzitako poesia garaikidearen azterketa zabala eta lagin antologikoa jasotzen ditu.
Kordobako Real Academia de Ciencias, Bellas Letras y Nobles Arteseko Akademiko Urgazle da 2003tik. 2004an Andaluziako Kritika saria jaso zuen Poesia sailean. 2007an Granadako Academia de Buenas Letraseko Akademiko Urgazle izendatu zuten.
Hasiera

Nuria López de Gereñu Confebask enpresaburuen elkarteko idazkari

 
Nuria López de GereñuNuria López de Gereñu eibartarra, enpresaburuen elkarteko idazkari nagusi izendatuko dute 1995tik postu horretan diharduen  Guillermo Zubía ordezkatzeko. Ordeztea Euskal Enpresaburuen Konfederazioko  Batzorde Exekutiboak onartu beharko du eta urtarrileko 1ean indarrean egongo da.

Aurreko legealdiko Garraio eta Herri Lan sailburua izan dena, halako postu bat eskuratzen duen lehenbiziko emakumea izango da, ez soilik Confebask-en  baizik eta EAEko beste enpresaburuen elkarteetan ere. Orain arte, emakumeen presentzia ardurako postuetako  batzorde exekutiboetara murrizten zen soilik.  

Eibarren jaioa, Telekomunikazio goi mailako Ingeniaritzan lizentziatua  eta Negozio Eskolako ESIS-en  Enpresa-Zuzendaritzako Masterra  da. Erantzukizun publikoko karguetan ibilbide luzea bete du, honako hau nabarmentzen delarik: Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua 2005ko ekaina  eta  2009ko maiatza bitarte. Halaber,  Gipuzkoako Aldundiko diputatu forala izan da Landa Ingurunearen Garapenerako 2003 eta 3005 bitartean.

Gainera, eremu profesionalean,  Osakidetzako Sistemen tekniko moduan aritu da bai eta Mendaroko Ospitaleko informatikako arduradun gisa. Horretaz gain, ikerlari ibili da Donostiako  Vicomtech-eko gune teknologikoetan  eta  Tekniker Elkarte Teknologikoan.
Hasiera

Miren Gutiérrez, Greenpeace España- ko zuzendari berria


Miren GutiérrezMiren Gutiérrez Almazor kazetari donostiarrak Greenpeace España erakunde ekologista zuzenduko du datorren urtetik aurrera, Equo alderdi politikoa zuzentzeko erakundea irailean utzi zuen Juan López de Uralderen ordez.
EHU unibertsitateko Filologian lizentziatua eta Irakasle Eskolan  diplomatuak, Nafarroako Unibertsitateko kazetaritza masterra egin zuen eta 1999tik aurrera komunikatzaile gisa eskarmentu handia du, Hego-ekialde asiarrean, Korea eta Pazifikoan korrespontsala izan zelako. 1996an Panamako Prentsako Negozio editorea izendatu zuten. Bertan idatzi  eta koordinatu zituen ingurugiroarekiko ondorio larriak izan zituzten ustelkeria eta irregulartasunei buruzko kazetari ikerketak. Horien inguruan “La ciudad de las cigarras” liburua argitaratu zuen. 2003an ingurugiro, giza eskubide, gizarte zibil eta garapenean espezializatuko agentzia den Inter Press Serviceko (IPS) zuzendari Editoriala izendatu zuten. Bertan mundu osoko 420 kolaboratzaile  eta 330 toki koordinatzen zituen.
2009aren amaieran itsasoko kontserbazioaren alde lan egiten duen MarViva Fundazioa izeneko nazioarteko erakundean sartu zen komunikazio zuzendari gisa eta kargu hau orain usten du Greenpeace España zuzentzeko.
Hasiera

Ángels Margarit  eta Rocío Molina, 2010eko Dantza Sari Nazionalak

 
Rocío Molina Cruz malagarra, Interpretazio sailean eta Àngels Margarit Viñals koreografo eta dantzari kataluniarra, Sormen sailean, izan dira 2010eko Dantza Sari Nazionalak. 
Urtero Kultur Ministerioak ematen duen sari bakoitza 30.000 eurokoa da. Epaimahaiak Rocío Molina Cruzen kasuan ‘Oro viejo’ eta ‘Cuando las piedras vuelan’ azken lanetan espresatzen diren ezaugarriak azpimarratu ditu eta Ángels Margariten kasuan “nazioarteko errekonozimendua eta sortzaile garaikideak prestatzeko eskuzabaltasuna”
Rocío Molinak (Malaga, 1984) ohorezko matrikula jaso zuen 2002ko graduazioan Madrilgo Erregeren Dantza Kontserbatorioan . Orain obra berri baten hasierako lanetan ari da. Bere azken muntaia “Cuando las piedras vuelen” 2009an estreinatutako koreografia da, askatasunaren inguruan inspiratua, flamenko zein mugimendu garaikideak fusionatzen dituena. Beste lan batzuk, “Oro viejo” (2008), “Almario” (2007) eta “Turquesa como el limón” (2006).

 
Àngels Margarit (Terrassa, 1960), dantzari, koreografo eta pedagogoa, ia hogei eta hamar urte daramatza dantzaren munduan. 70eko hamarkadan Bartzelonako Institut del Teatren sortutako dantzari garaikideen lehen belaunaldikoa da eta 1985etik panorama nazionalean gehien sendotutako dantza konpainia zuzentzen du: Mudances. Izen hau ere bere taldearen zuzendari gisa muntatu zuen lehen piezari jarri zion. “Mudances” (1985) eta “Kolbebasar” (1988) lehen muntaiekin  nazioarteko eszenan sartu zen eta bertan bere lanak maiz aurkezten jarraitu zuen. Hauek dira berak sortutako lan batzuk: “Solo para una habitación de hotel” (1989), “Suite d’estiu” (1993), “Tèrbola” (1998), “La edat de la paciència” (1999), “Origami” (2002), “Solo por placer” (2005), eta “Flexelf” (2008). Beste zenbait sari ere irabazi ditu, adibidez Kataluniako Nacional de Dansa hirutan, Bartzelonako Arte Eszenikoen Saria 1993an, eta Bagnoleteko Koreografia Lehiaketako Gran Prix Saria 1998an.
Hasiera

 Hermilia García Quiñones, Mexikon sikarioen eskutan eraila


Mexikoko Meoqui udalerrian Segurtasun Zuzendari izendatua izan ondoren, eraila izan da Hermilia García Quiñones. Ardura hau onartu eta hilabete eta erdi ondoren, bi sikariok balaz josi zuten AK-47 bana erabiliz, bere lanera autoan zaintzarik gabe zihoala.
Hermilda García Quiñonesek 38 urte zituen, ezkongabea eta seme alabarik gabea zen eta kargu berri hau urriaren 9an jaso zuen. Bere agindupean 90 agente zituen eta bere mandataritzak iraun zuen 50 egunetan Poliziarentzako arma berriak lortu, komandantziako instalazioak eraberritu eta zenbait bulego margotu zituen. “La jefa García” zeritzotenari ez zioten besterik egiten utzi, eta ezin izan zuen prebentzio neurririk hartu narkotrafikoaren aurka. Lehenago fiskala izandakoa zen Chihuahua Estatuko Delicias hirian. Chihuaha, narkotrafikoari leporatutako indarkeria eta hilketek  gehien eragindako estatuen artean aurkitzen da. Aurten 2.700 hilketatik gora izan dira, Juarez eta Sinaloako karteletako liskarretan. Ez da lehen aldia narkotrafikoak segurtasun indarretako emakumeak hiltzen dituena. 2008an Silvia Molina, Ciudad Juarezeko poliziako administrazio zuzendaria erail zuten. 
Chihuahuan, gizonen beldurragatik,  beste hiru emakumek hartu dituzte mota honetako karguak bere gain,: Marisol Vallesek, Verónica Ríosek eta Olga Herrerak.
Hasiera

Carmen Navarro medikuak María Josefa Wonenburger Emakume eta Zientzia Saria irabazi du

 
Vigoko Ikerketa Biomedikorako Institutuko zuzendari den Carmen Navarro Fernández- Balbuena biomediko galiziarrak irabazi du María Josefa Wonenburger Planells 2010 Saria, Galiziako Xuntako Emakumea eta Zientzia Unitateak eman eta zientzia eta teknologietan emakumeen ibilbide nabarmenak azpimarratzen dituena.

Sariaren epaimahaiak honako hau zioen saria Navarrori ematearen arrazoi gisa: “bere ibilbideak ahalegin izugarria eta etengabeko kezka erakusten du ikerketaren inguruan, lortutako aurrerapenak gaixoen egoeraren hobekuntzan isla daitezen”. 

Navarrok ikerkuntzan eginiko ibilbidea luzea eta bikaina da: “gestio eta ikerketa arlo garrantzitsuetan berebiziko lana egin badu ere, hau ez da oztopo izan medikuntza lanetan jarraitzeko. Gaixotasun arraroak eta neuromuskularrak dituzten pazienteen elkarteekin ikerkuntza proiektu solidarioak egin ditu, diagnosi eta tratamendu metodoak eta pertsona askoren bizi kalitatea hobetzeko, gaur egun medikuntzak aurrean duen erronka handienetarikoak baitira.

Carmen Navarrok Madrilgo Unibertsitatean egin zituen medizina eta kirurgiako ikasketak eta Bartzelonako Unibertsitatean lortu zuen doktoretza. Neurologiako ikasketak New Orleanseko LSU School of Medicine eskolan, Estatu Batuetan, egin zituen eta neuropatologiakoak Belgikako Born-Bunge Foundation erakundean, Amberesen. Bartzelonako Vall de Hebrón  Hospitaleko Neuropatologiako alboko gisa hasi zen, bertan arlo buru izatera iritsiz. 1991n Galiziara joan zen Anatomia Patologiko eta Neuropatologiako zerbitzuko buru gisa. Ikerketa proiektu askotan dihardu eta 24 lan baino gehiago egin ditu ikertzaile nagusi bezala, hala Espainian, nola atzerrian ere. Bere ikerketa lerro nagusiek gaixotasun neuromuskularrak ikertzen dituzte.
Hasiera

Elena Mendoza, Musika Sari Nazionala, konposizio modalitatean

 
Elena Mendozak (Sevilla, 1973) irabazi du 2010eko Musikako Sari Nazionala Konposizio modalitatean eta bera izan da sari hau jaso duen lehen emakumea. Rafael Mendoza Castell, Elenaren aitak, ere jaso zuen Sari Nazional bat, Errestauraziokoa hain zuzen ere, Sevillako El Salvador elizan egindako lanagatik.
Epaimahaiak aho batez saritu zuen Elena Mendoza, musika sormenari egindako ekarpenagatik, bai eta musika garaikide espainiarra sustatu eta nazioartean zabaltzeagatik ere, eta bere lanak herrialdetik kanpo duen errekonozimenduagatik, bereziki, Fragmentos de teatro imaginario” eta “Niebla” lanak direla-eta.
Konpositorea Berlinen bizi eta bertako Universität der Künste Berlinen eskolak ematen ditu. Sevillan Filologia Alemaniarreko ikasketak egin zituen eta Zaragozako Kontserbatorioan Piano eta Konposiziokoak, besteak beste.
Bere katalogoaren barne instrumentuentzako ganbara musika dago, bereziki, eta ganbara musikako CD monografiko bat argitaratu du. 2011an ahots eta instrumenturako beste CD bat argitaratuko du.
Une honetan Auditorio Nazionalerako konposizio bat prestatzen ari da Madrilgo Komunitateko Orkestrarekin eta Antzoki Errealerako opera bat, 2013-2014 denboraldirako. Obra hau Matthias Rebstock “Niebla”ko eszena zuzendariarekin batera egingo du eta Juan Carlos Onettiren lau istorio laburretan oinarrituta dago.
Hasiera

Leire Olaberria txirrindulariak Omnium Munduko Kopa lortu du Australian

 
Leire Olaberria gipuzkoarrak Omnium Munduko Kopa izeneko proba olinpiko berria lortu zuen Melbournen (Australia) joan den abenduaren 4an. Garaipen berri hau Ikaztegietako txirrindulariak azaroaren 7an Pruszkowen (Polonia) ospatu Europako Txapelketan irabazitako Urrezko Dominari gehitzen zaio. Honez gero Leire Olaberria faboritoa da martxoan izango den Munduko Txapelketarako eta Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetarako.
Hasiera

Euskadi, auzolana