2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/02/03

Durangaldeko indarkeria matxistaren biktimen arretarako protokoloa

Durango, Abadiño, Berriz eta Elorrioko Udalek, Ertzaintza, Osakidetza eta Durangoko Mankomunidadeko arduradunekin batera  Durangaldeko erakundeen arteko lehenbiziko Koordinazio Protokoloa sinatu dute indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetzeko asmoz.  Ekimen hau aitzindaria dugu eskualdean eta  2008an lau udalerri hauetan egin zuten indarkeria matxistaren biktimen egoeraren azterketa abiapuntua izan du.   

Dokumentuan honakoen partaidetza jasotzen da: Legelarien Euskal Kontseilua,  Eusko   Jaurlaritzako Justizia eta  Genero Indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzak. Ekimenak onarri batzuk finkatzen ditu , hala nola, lehentasuna, laguntza oso eta pertsonalizatua, eta berdinasunezko tratua. Hori guztiaren helburua da emakumeak bideratzea eta haien arretan parte hartzen dutez zerbitzu guztiak koordinatzea, bakoitzari zein ataza dagokion zehaztuz.

Protokoloak “bigarren biktimizazioa” deritzona ekidin nahi du, betiere, “erantzun egokia jaso ez izanagatik emakumeen sufrimenduaren eman daitekeen  areagotzea” saihesteko. Gainera, sinatu duten udaletatako berdintasun sailek, prebenitzeko nahiz indarkeria matxistaren akaberaz gizartea konzientzatzeko, ekimenak garatzen jarraitu behar dituztela zehazten du. Protokoloa  betetzen den  begiratezko eta koordinazioa hobetzeko,   hiru lan- mahai sortuko dituzte, teknikariek eta parte hartzen dute erakundeen ordezkariek osatuta. 

Durangoko elkartegian egindako sinaduran  honela esan zuen  Maria Silvestrek, Emakundeko Zuzendariak: “hau abiapuntua dugu administrazio guztietan lana elkarrekin egiten hasteko”; “gizarteak, genero indarkeria  bere gainean benetako arazo larri moduan” hartu behar duela azpimarratu zuen.

Euskadi, auzolana